Ikerketa
Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Saileko irakasleen ikerketa-lerroak
Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Sailaren funtsezko ikerkuntza Hizkuntzalaritza Aplikatuan kokatzen da. Lau ildo nagusi bereiz daitezke ikerketa-alor honen barruan:
- Diskurtso akademiko-profesionala eta terminologia
- Komunikazio akademiko-profesionalaren didaktika
- Euskararen normalizazioa eta garapen lexiko-diskurtsiboa
- Hizkuntzaren azterketa eta prozesamendu automatikoa
Edonola ere, filologiarekin eta hizkuntzalaritzarekin zerikusia duten beste arlo eta gai batzuk ere jorratzen dituzte sail honetako kideek. Hona hemen, zerrenda alfabetikoan jasoak:
- Corpusaren hizkuntzalaritza
- Diskurtso estrategiak
- Diskurtsoaren eta testuaren analisia
- Elebitasuna eta eleaniztasuna
- Espezialitate hizkeren karakterizazioa eta didaktika
- Estiloa
- Euskara estandarraren ezarpena eta garapena
- Euskararen dialektologia
- Euskararen morfologia, morfologia lexikoa, sintaxia eta pragmática
- Hizkera juridikoa
- Hizkera tekniko eta zientifikoa
- Hizkuntza teknologiak
- Hizkuntzalaritza konputazionala
- Hizkuntzaren jabekuntza, prozesamendua eta erabilera
- Hizkuntzen didaktika
- Hiztegigintza
- Komunikabideetako hizkera
- Komunikazio zientifiko, akademiko eta profesionala
- Lengoaia naturalaren prozesamendua
- Literatur ikasketak eta literatur tradizioa
- Osasun arloko hizkera
- Terminologia eta neologia
- …
Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Sailak enpresekin eta beste erakundeekin egindako hitzarmenak
- Euskal Irrati Telebistarekin (EiTB) inguruko erdaren interferentziak eta kalkoak hedabideetako Unibertsitate-Enpresa modalitateko hitzarmena, UE08/05 proiektuaren barruan, 2009 eta 2010 urteetarako.
- Lankidetza-hitzarmen markoa Elhuyar Fundazioarekin 2010-2015 urte-tarterako, terminologiarene ta neologiaren azterketarako tresnak eta baliabideak partekatzea, integratzea eta inplementatzea helburu duena.
- Lankidetza-hitzarmen markoa Euskaltzaindiarekin Lexikoaren Behatokiaren baliabideak partekatzeko neologiaren azterketari begira.
-
Ametzagaina Taldearekin 2008-2013 unbertsitate & enpresa lankidetza-hitzarmena
Ametzagaiña Taldea: http://www.ametza.com/ -
Pompeu Fabra Unibertsitatearekin, RICOTERM-2 eta RICOTERM-3 proiektuetarako hitzarmena
IULA: http://www.iula.upf.edu/ - Euskal Irrati Telebistarekin (EiTB) eta Elhuyar Fundazioarekin sinatutako hitzarmena: "Euskarazko diskurtso-markatzaileen hiztegia (I)" Unibertsitatea-Gizartea modalitateko ikerketa-proiektua garatzeko sinatutako hitzarmena (US10/10, 2011 eta 2012).