XSLaren edukia

Idatzizko Komunikazio Profesionala Euskaraz

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Titulazioa
Marketineko Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1522.5
Gelako p.1522.5
Ordenagailuko p.3045

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

● Diziplina anitzeko lan-taldeetan txertatzen jakitea, eta egoera bakoitzerako beharrezkoak diren trebetasunak garatzea: talde-lana, lidergoa, ekimena, sormena edo erabakiak hartzea.



● Edozein arlo ekonomikori buruzko txostenak egitea, ideiak jende adituari nahiz aditua ez denari garbi eta koherentziaz helaraztea, eta kasu bakoitzean beharrezkoa den hizkuntza-gaitasuna erabiltzea.



● Eskuratutako jakintzak eta teknikak erabakiak hartzeko erabiltzea, besteak beste globalizazioaren, berrikuntza teknologikoaren eta ingurumen-arazoen ondorioz etengabe aldatzen ari den testuinguru ekonomiko, sozial eta politiko batean.



● Hainbat iturritatik ateratako informazioa kritikarako, autokritikarako eta ikaskuntza autonomorako gaitasunarekin bilatzen, aztertzen eta laburbiltzen jakitea, gai ekonomiko, sozial edo zientifiko garrantzitsuei buruzko iritzi arrazoituak adierazteko.



● Ikasketa-eremuari lotutako informazioaren teknologiak eta tresna informatikoak eraginkortasunez erabiltzea.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. modulua: Komunikazioaren oinarriak: Komunikazio espezializatua

EDUKI TEORIKOA

1.1. Sarrera: komunikazioaren rola enpresa eta ekonomia arloan

1.2 Testua komunikazio-unitate linguistikoa: testuinguratzea, egituratzea eta testuratzea

1.3. Testuen berrikuspena: zuzentasuna eta egokitasuna

1.4 Testuen berrikuspena: estiloa

1.5 Komunikazio espezializatuaren bereizgarriak

1.6 Kontsulta-baliabideak



EDUKI PRAKTIKOA

- Kontsulta-baliabideen (hiztegien, terminologia-datubaseen, corpusen eta kontsulta-guneen) erabileran trebatzea.

- Komunikazioaren, testu-ekoizpenaren eta berrikuspenaren oinarriak lantzea, komunitate akademikoaren kideekin komunikatzeko testu-generoen bidez: eskabidea, mezu elektronikoa, akta, aurkezpen-gutuna, curriculuma…



2. modulua: Terminologia eta fraseologia

EDUKI TEORIKOA

2.1 Sarrera

2.2 Hiztegigintza, lexikologia eta terminologia: hitzak eta terminoak (terminologia-unitateak)

2.3 Termino berriak sortzeko bideak: Terminologiarako sorkuntza-bideetan sakontzen

2.4 Izen-sintagma konplexuak



EDUKI PRAKTIKOA

- Terminologiaren lanketa kontsulta-baliabideen azterketa kritikoaren bidez, termino-zerrenda elebidunak/eleaniztunak lantzearen bidez, eta testu entziklopedikoen eta akademikoen ekoizpenaren bidez



3. modulua: Ekonomia eta enpresa arloko testu-generoak

EDUKI TEORIKOA

3.1 Ekonomia eta enpresa arloko testu-era ohikoenak

3.2. Administrazio Publikoarekin zerikusia duten testu-generoak

3.3 Marketinari lotutako testu-generoak

3.4 Komunikazio digitala



EDUKI PRAKTIKOA

- Ekonomia eta enpresa arloko testuen ekoizpena eta berrikuspena



4. modulua: Hizkuntzaren erabilera arlo profesionalean

EDUKI TEORIKOA

4.1 Praktika onak, eta hizkuntza-kudeaketa eta euskara planak erakunde publiko eta pribatuetan

4.2 Langileek euskara ikasteko dauden deialdi eta ekimenak



EDUKI PRAKTIKOA

- Enpresa baten (benetakoa edo asmatutakoa) euskararen egoera aztertu, euskara plana egin, aplikatu eta ebaluatu.

MetodologiaToggle Navigation

Ikasleak zein arlotakoak diren kontuan hartuta, irakasgaia ahalik eta praktikoena izan dadin saiatuko da, eta ikasleek hizkuntza-erabiltzaile gisa dituzten (eta izango dituzten) beharretara egokituko da. Helburu horri begira, eskola teorikoak ez dira ariketen eta jarduera praktikoen abiapuntu izango, haien osagarriak baizik.



Gelan egin beharreko ariketez gainera, ikasleek auto-ikasketako eta auto-zuzenketako ariketak ere egin beharko dituzte, beren kabuz. Haien bidez nahi da ikasleek, gogoeta eginda, ikas dezaten bere "arauak" sortzen; ariketa horien gauzatzean, laguntzaile eta gidari izango dute betiere irakaslea, eskoletan zein tutoretza-orduetan. Hein batean, autoikasketa bultzatu nahi da, ikasleek nolabaiteko autonomia-maila eskuratu dezaten eta unibertsitatetik irteten direnean hizkuntzaren inguruan sor dakizkiekeen arazoei erantzuteko gauza izan daitezen.



Saio guztiak (eskola magistralak zein praktikoak), ahal dela, informatika-gelan egiten saiatuko da; izan ere, jarduera guztietarako (teorikoak zein praktikoak) Moodle plataforma erabiliko da, alegia e-gela. Plataforma horretan, ikasleek askotariko materiala eta baliabideak izango dituzte eskura; irakasgaia aurrera eramateko behar duten material guztia (ariketak eta abar), baina baita material osagarria (artikuluak...) eta Web-orri interesgarrietarako estekak ere. Halaber, jardueren egunkaria izango dute ikasleek. Hartan, egunez egun, egindako jarduerak jasoko dira, teorikoak zein praktikoak; hartara, ikasleak, eskolara huts eginez gero, ez du arazorik izango ikasgaiaren hariari jarraitzeko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ebaluazio jarraitua izango da irakasgaiaren ebaluazio-tresna nagusia, hark izango du lehentasuna. Hala ebaluatzeko, eskoletara joan beharko du ikasleak, eta behar den garaian egin eta bidali beharko ditu zereginak. Zeregin horietako bakoitza definitu diren ebaluazio-irizpideak kontuan hartuta ebaluatuko da.



Ebaluazio jarraituan, ebaluazio-sistema hurrengoa izango da:

A. Garatu beharreko proba idatzia: %15.

B. Test motatako proba: %15

C. Praktikak egitea: % 15

D. Proiektuak: % 35



Ikasleak egin beharreko zereginetatik erdiak edota gutxiago egiten baditu, deialdiari uko egin diola ulertuko da eta Aurkezteke jarriko zaio. Kasu horietan aukera izango du ezohiko deialdian irakasgaia azken probaren bitartez, azterketaren bitartez, gainditzeko. Aldiz, ikasleak zereginen erdiak edota gehiago egin baditu, baina ez zeregin guztiak; hori zigortu egingo da.



Ohiko deialdiko ebaluazio-sistema honelakoa izango da:

A. Irakasgaian landutako gaiei buruzko testa eta ariketak: % 50

B. Idazlana: % 35

C. Ahozko aurkezpena: % 15



Era berean, jarraitua gainditzen ez duten ikasleek edo arrazoiren batengatik klasera etortzerik ez duten ikasleek, bukaerako azterketa egin ahal izango dute.



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du



Oharrak:

-Ebaluazioaren azken probara (azterketa ofiziala) ikaslea ez bada aurkezten "Aurkezteke" nota jarriko zaio.

-UPV/EHUko Ebaluaziorako Arautegiko 12. artikuluaren arabera, ohiko deialdiari uko egin nahi dion ikasleak idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasleari, lauhilekoa bukatu baino hilabete lehenago gutxienez.

-12.2. artikulua kontuan izanik: Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa <> izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40a edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

E-gelako materialak ezinbestekoak izango dira ikasgaia jarraitzeko. Bai testu-corpusak (ekonomia eta enpresa arlokoak), bai gai bakoitzeko power point formatuan dauden aurkezpenak. Halaber, kontsulta-baliabide garrantzitsuen bilduma izango du eskura ikasleak. Bilduma horretan baliabideak sailkatuta eta komentatuta azaltzen dira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ALONSO, I., IRIZAR, A. eta GARRO, E. (2010). Administrazioko testugintzan sakontzeko ikastaroa (Europako erreferentzi marko bateratuko C2 mailara egokitua). Gasteiz: IVAP.



BARONA, I. eta ORIA, K. (2012). Trebakuntzarako ariketa-liburua. Gasteiz: IVAP-HAEE.



BASURTO, M. TIRAPU, J. eta CRESPO, S. (2007). Araugintza ikastaroa. Arauak. Akatsak zuzentzen. Iruñea: Nafarroako Gobernua.



BLANCO, C., & LOBATO, F. (2014). Enpresa-komunikazioa eta bezeroaren arreta. MacMillan Profesional.



EUSKALTZAINDIA (2018). Euskara batuaren eskuliburua (EBE). Donostia: ELKAR.



GARCIA, J. eta GOMEZ, G. (2014). EHULKUren hizkuntza-aholkuak. Fitxa didaktikoen bilduma 2006-2014. Bilbo: UPV/EHUren Argitalpen Zerbitzua.



HAINBATEN ARTEAN (2004-2014). EIMAren Estilo Liburua. Donostia: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila.



HAINBATEN ARTEAN (2010). Administrazioa Euskaraz Aldizkaria. Gramatika artikuluen bilduma eta ariketak. Gasteiz: IVAP.



ARAKAMA, J. M. et al. (2005) IVAPeko Estilo Liburua. Herri Arduralaritzako Euskal Erakundea. Instituto Vasco de Administración Pública



AMATRIA, X. et al. (2009). Komunikazio Elektronikoa. IVAPen gomendioak web-orriak idazteko. Gasteiz: IVAP.



IZO (2018). Itzulpen- eta berrikusketa irizpideak. Erabakiak eta gomendioak. Gasteiz: IVAP.



Administrazioan Euskaraz (IVAP)



Ekonomiari buruzko bloga:



http://www.unibertsitatea.net/blogak/ekonomia/







Ekonomiaz aldizkaria:



http://www.ogasun.ejgv.euskadi.eus/r51-k86aekon/eu/k86aEkonomiazWar/ekonomiaz/inicio?locale=eu_ES

Gehiago sakontzeko bibliografia

ARAKAMA, J. M. et al. (2005) IVAPeko Estilo Liburua. Herri Arduralaritzako Euskal Erakundea. Instituto Vasco de Administración Pública

AMATRIA, X. et al. (2009). Komunikazio Elektronikoa. IVAPen gomendioak web-orriak idazteko. Gasteiz: IVAP.

IZO (2018). Itzulpen- eta berrikusketa irizpideak. Erabakiak eta gomendioak. Gasteiz: IVAP.

Aldizkariak

Administrazioan Euskaraz (IVAP)

Ekonomiari buruzko bloga:

http://www.unibertsitatea.net/blogak/ekonomia/



Ekonomiaz aldizkaria:

http://www.ogasun.ejgv.euskadi.eus/r51-k86aekon/eu/k86aEkonomiazWar/ekonomiaz/inicio?locale=eu_ES

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

16:30-17:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.10 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:30-18:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.10 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:30-16:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.10 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO

31 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

16:30-18:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.10 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO