XSLaren edukia
Idatzizko komunikazio zientifiko-teknikoa euskaraz
- Ikastegia
- Bilboko Ingeniaritza Eskola
- Titulazioa
- Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 4
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Euskara
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Magistrala | 15 | 22.5 |
Gelako p. | 15 | 22.5 |
Ordenagailuko p. | 30 | 45 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
GAITASUN ESPEZIFIKOAK. Ikasgai honetan hautazko ikasgaien berariazko gaitasunetatik ondoko hauek landuko dira:
M04OP7 - Informazioa bilatzea eta hautatzea, ahoz edo idatziz komunikatzea, txosten eta proiektuak idaztea, dokumentazioa kudeatzea.
M04OP8 - Euskararen erabilera sustatzea komunikazio teknikorako hizkuntza gisa, kontsulta linguistikoetarako tresnen erabilerarako trebetasuna.
IKASGAIAREKIN LOTUTA DAUDEN GRADUKO GAITASUNAK. Ikasgai honetan Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Graduan aurreikusten diren honako gaitasun orokorrak izango dira jo-puntuan:
2. G. Arazoak konpontzeko gaitasuna, ekimenez, erabakiak hartuta, sormena erabilita, arrazoiketa kritikoaz, eta industria ingeniaritzaren arloan ezaguerak, trebetasunak eta abileziak komunikatzeko eta transmititzeko gaitasuna.
3. G. Hizkuntza eta diziplina anitzeko ingurune batean lan egiteko gaitasuna.
5. G. Industria-ingeniaritzaren eremuan proiektuak landu, idatzi eta garatzen parte hartzeko gaitasuna.
OINARRIZKO GAITASUNAK. Ikasgai honetan honako oinarrizko gaitasuna landuko da:
CB4 - Ikasleek publiko espezializatu zein ez espezializatu bati informazioa, ideiak, arazoak eta irtenbideak transmititu ahal izatea.
ZEHARKAKO GAITASUNAK. Gaitasun horien bidez, honako gaitasun transbertsalak garatzeko aukera izango du ikasleak:
G004 - Arazoak ekimenez konpontzeko, erabakiak hartzeko, sormena erabiltzeko, arrazoiketa kritikoak egiteko eta Industria Antolakuntzaren Ingeniaritza ar-loko ezagutzak, trebetasunak eta abileziak komunikatzeko eta transmititzeko gaitasuna.
G010 - Diziplina anitzeko taldean eta testuinguru eleanitzean lan egiteko gaitasuna.
IKASKUNTZAREN EMAITZAK. Honenbestez, ikasgaia amaitu eta gainditutakoan, zehazki ezagutza hauek izan beharko ditu ikasleak:
-Goi-mailako tituludunek euskararen erabileran eta garapenean duten eraginaren kontzientzia hartu du, eta norberaren komunikazio-rola berraztertzen du testuinguru horretan.
-Informazio zientifikoa bilatzen, ulertzen, sintetizatzean eta kritikoki aztertzen du.
-Ikerkuntzarekin, aholkularitza teknikoarekin, irakaskuntzarekin eta lan-munduarekin lotutako arazoei aurre egiteko bideak adosten, aurkezten eta argudiatzen ditu, elkarlana baliatuta.
-Kontsulta-tresnak erabiltzen ditu (bereziki Interneten eskuragarri daudenak), askotariko komunikazio-egoeretan sor daitezkeen premiei egokiro erantzuteko.
-Unibertsitate- eta lanbide-esparruetako dokumentuak egokiro sortzen ditu (curriculumak, inprimakiak, protokoloak, eskabideak...).
-Ingeniaritza arloko gaiak komunikatzen ditu, komunikazio-testuinguruaren eskakizunak aintzat hartuta: txostenak, artikulu zientifikoak, dibulgazio-testuak, testu lexikografikoak.
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
1.MODULUA: Komunikazioaren oinarriak: komunikazio espezializatua
EDUKI TEORIKOAK:
Testua komunikazio-unitate linguistikoa: testuinguratzea, egituratzea eta testuratzea. Testuen berrikuspena: egokitasuna eta zuzentasuna. Komunikazio espezializatuaren bereizgarriak. Ahozko eta idatzizko testuak. Testu-sorkuntzarako eta berrikuspenerako kontsulta-baliabideak.
EDUKI PRAKTIKOAK:
- Kontsulta-baliabideen (hiztegien, terminologia-datubaseen, corpusen eta kontsulta-guneen) erabileran trebatzea.
- Komunikazioaren, testu-ekoizpenaren eta berrikuspenaren oinarriak lantzea, komunitate akademikoaren kideekin komunikatzeko testu-generoen bidez: eskabidea, mezu elektronikoa, akta, aurkezpen-gutuna, curriculuma…
2. MODULUA: Testu zientifiko-teknikoak: testu prototipikoen bereizgarri linguistikoak
EDUKI TEORIKOAK:
Parametro pragmatikoak eta testu zientifiko-teknikoak. Testu didaktikoak eta testu entziklopedikoak. Ikerketa-testuak eta dibulgazio-testuak. Testu espezializatuetan maiz erabiltzen diren zenbait diskurtso-eragiketa.
EDUKI PRAKTIKOAK:
Goi-mailako tituludunek jakintza espezializatua euskaraz errepresentatzeko baliabideak (terminologia eta adierazpideak) ezagutzeko, finkatzeko eta sortzeko orduan duten erantzukizuna lantzen da, kontsulta-baliabideen azterketa kritikoaren bidez, termino-zerrenda elebidunak/eleaniztunak lantzearen bidez, eta testu entziklopedikoen eta akademikoen ekoizpenaren bidez.
3. GAIA: Terminologia eta fraseologia zientifiko-teknikoak
EDUKI TEORIKOAK:
Testu espezializatuak, terminologia eta fraseologia. Hizkuntza gutxituen biziberritzea eta terminologia. Termino-sorkuntza: hiztegi-sorkuntzarako bideak. Terminologia-aldakortasuna garatutako hizkuntzetan eta normalizazio bidean dauden hizkuntzetan. Zenbait okerbide euskarazko terminoen sorkuntzan. Kontsulta-baliabideak: hiztegi eta terminologia-datubaseak vs corpusak. Erregistro espezializatuen zenbait bereizgarri.
EDUKI PRAKTIKOAK:
Informazio espezializatuaren kudeaketa eta espezializazio-maila desberdinetako testuen ekoizpena lantzen dira: laburpena, testu zientifikoa, berrikuspen bibliografikoa... Horiekin batera, terminologiaren komunikazio-funtzioa lantzen da.
MetodologiaToggle Navigation
Hainbat eratako metodologia baliatuko da gaitasunak garatzeko eta ikaskuntza-emaitzak lortzeko. Batzuetan gidatua izango da, oinarrizko irizpide nagusiak emanez nahiz zalantzak argitzen saiatuz eskola magistraletan. Beste batzuetan, berriz, autonomoa; ikasleek eurek egin beharko dute lan, arazoez jabetzeko eta irtenbideak bilatzeko. Horretarako, era askotako lanak egingo ditu ikasleak: ariketak, irakurketa, testuak sortzea, aurkezpenak, testak... Horietako batzuk binaka nahiz taldean egingo dituzte ikasleek, hainbat arazori eman beharreko irtenbidea eztabaidatzeko; beste batzuk, berriz, banaka, norberaren gaitasunak landu eta emaitzak ebaluatzeko.
Lan batzuk irakasleari aurkeztu beharko dizkio ikasleak, hark ebalua ditzan. Beste batzuetan, ordea, eskolan bertan egingo du jarraipena irakasleak, eta egindako lana kontuan hartuko du ebaluaziorako.
Ikasleak ordenagailua izango du eskura uneoro, kontsulta-iturriak edo hizkuntza-baliabideak erabil ditzan.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
Ikasgaiaren ebaluazioa jarraitua izango da. Ebaluazio jarraituak eskatzen du saio guztietara bertaratzea eta zeregin guztiak garaiz entregatzea.
UPV/EHUko Ebaluaziorako 8.3 artikuluaren arabera, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio ikasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko ikasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko ikasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Ikasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da.
Horretaz gain, UPV/EHUko Ebaluaziorako arautegiko 12. artikuluaren arabera, deialdiari uko egiten dioten ikasleek <
Ebaluazio jarraiturako tresnak hauek izango dira:
Gelako ariketak % 30
Testa % 20
Proiektuak % 50
Bukaerako azterketa:
-Ikasgaian landutako gaiei buruzko galderak nahiz testa eta ariketak: % 50.
-Zehaztutako gai bati buruzko idazlana: % 50
IKASGAIA GAINDITZEKO, ATAL GUZTIAK GAINDITZEA EZINBESTEKOA IZANGO DA.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Ikasturteko edukiak (programa, ebaluabidea, apunteak, ariketak, entregatu beharreko zereginak, artikuluak, helbideak, eta abar) eGela plataforma birtualean zintzilikatuta egongo dira, bertatik jaitsi eta eskura izateko. Bestelako jakingarriak (hala nola, tutoretza-orduen aldaketak, eskolan aipatu gabe geratu direnak, eta abar) foroaren bitartez jakinaraziko dira.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
EZEIZA, J; ALDEZABAL, I., ELORDUI, A., ZABALA, I., UGARTEBURU, I., ELOSEGI, K. (2010). PREST: Unibertsitateko komunikazio-gaitasunen eskuliburua. EHUko Euskara Errektoreordetzaren sareko argitalpena: http://testubiltegia.ehu.es/Prest-komunikazio-gidaliburua
ETXEBARRIA, J.R. (2011). Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak. EIMAren estilo-liburua http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/es_5490/adjuntos/estilo_liburua/Zientzia_22_06.pdf
ETXEBARRIA, J.R. (2014). Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan. Bilbo. EHU eta UEU
EUSKALTZAINDIA (2018). Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE).
https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&task=sarrera&Itemid=1161
Gehiago sakontzeko bibliografia
BALLANO, I. eta MUÑOZ, I. (koord.) (2014). Escribir en el contexto académico. Bilbao: Deusto Digital.
BONDI, M. eta LORÉS, R. (ed.) (2014). Abstracts in Academic Discourse. Peter Lang: Berna
CABRÉ, M.T. eta FELIU, J. (ed.) (2001). La terminología científico-técnica: reconocimiento, análisis y extracción de información formal y semántica. Barcelona: IULA. Universitat Pompeu Fabra.
CASTELLÓ, M. (koord.) (2007). Escribir y comunicarse en contextos científicos y académicos. Conocimientos y estrategias. Crítica y fundamentos. Graó: Bartzelona
CREME, Ph. eta LEA, M.R. (2005). Escribir en la universidad. Barcelona: Gedisa.
FIGUERAS, C. (2001). Pragmática de la puntuación. Barcelona: Octaedro-EUB.
HÉLOT, Ch., FRIJNS, C., VAN GORP, K. (ed.) (2018). Language awareness in multilingual classrooms in Europe. From theory to practice. Boston /Berlin: De Gruyter Mouton.
ODRIOZOLA, J.C. (koord.) (1999). Zenbait gai euskara teknikoaren inguruan. EHUko Argitalpen Zerbitzua
UZEI (1982). Maileguzko hitzak: ebakera eta idazkera
VÁZQUEZ, G. (Koord.) (2001). Guía didáctica del discurso académico escrito. ¿Cómo se escribe una monografía? Madrid: EDINUMEN
ZABALA, I. (1995). “Aditzen hautapena euskara teknikoan” Ekaia 3: 123-134
ZABALA, I. (koord.) (1996). Testu-loturarako baliabideak: euskara teknikoa. EHUko Argitalpen Zerbitzua
ZABALA, I. (1997). “Argumentu-harremanak eta eremu-harremanak: izenondo erreferentzialen euskal ordainen bila” Nazioarteko terminologia Biltzarra. Donostia: UZEI-IVAP
ZABALA, I. (2000). “Hitz-hurrenkera euskara tekniko-zientifikoan” Ekaia 12: 146-166
ZABALA, I. (2000). “Euskararen zientzia eta teknikarako erabileraren hizkuntza berezitasunak” Ekaia 13: 105-129
Aldizkariak
Elhuyar
https://aldizkaria.elhuyar.eus/
Ekaia
http://www.ehu.eus/ojs/index.php/ekaia
Aldiri, Arkitektura eta abar
https://www.aldiri.eus/
TaldeakToggle Navigation
46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-4 | 13:30-14:30 | ||||
1-6 | 14:00-15:00 | ||||
9-13 | 14:00-15:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- S1A 7A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I
- S1A 7A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I
- S1A 7A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I
46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-9 | 14:00-15:00 | ||||
10-10 | 14:00-15:00 | ||||
11-12 | 14:00-15:00 | ||||
13-13 | 14:00-15:00 | ||||
14-14 | 13:00-15:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- S1A 7A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I
- S1A 7A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I
- S1A 7A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I
- S1A 7A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I
- S1A 7A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I
46 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-1 | 13:00-14:00 | ||||
1-13 | 14:00-15:00 | ||||
3-3 | 13:00-14:00 | ||||
5-5 | 13:00-14:00 | ||||
5-9 | 14:00-15:00 | ||||
7-8 | 14:00-15:00 | ||||
10-13 | 14:00-15:00 | ||||
14-14 | 14:00-15:00 | 14:00-15:00 | 14:00-15:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- P0B 11I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I
- P0B 11I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I
- P0B 11I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I
- P0B 11I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I
- P0B 11I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I
- P0B 10I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I
- P0B 11I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I
- P0B 11I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I
- P0B 11I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I
- P0B 11I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I
46 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-13 | 13:00-14:00 | ||||
2-2 | 13:00-14:00 | ||||
4-4 | 13:00-14:00 | ||||
5-9 | 13:00-14:00 | ||||
6-6 | 13:00-14:00 | ||||
7-8 | 13:00-14:00 | ||||
10-11 | 13:00-14:00 | ||||
12-13 | 13:00-14:00 | ||||
14-14 | 13:00-14:00 | 13:00-14:00 | 13:00-14:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- P0B 11I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I
- P0B 11I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I
- P0B 11I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I
- P0B 10I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I
- P0B 11I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I
- P0B 11I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I
- P0A 1I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I
- P0A 1I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I
- P0A 1I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I
- P0B 10I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I
- P0A 1I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I