XSLaren edukia
Euskararen Erabilerak Komunikabideetan
- Ikastegia
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
- Titulazioa
- Kazetaritzako Gradua (Plan berria)
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 1
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Euskara
- Ingelesa
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Magistrala | 53 | 79.5 |
Gelako p. | 7 | 10.5 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
Gaitasunak:
Komunikabideetako profesionalak hizkuntzaren garapenean duen erantzukizunaz jabetzea, komunikabideetan hizkuntzaren erabilera baldintzatzen duen egoera soziolinguistiko eta kulturaletik abiaturik.
Komunikabideetako genero nagusien hizkuntza-ezaugarriak eta baliabideak identifikatu eta haiek praktikan garatu. Estilo gomendio nagusiak ezagutu eta komunikabideetako profesionalen hizkuntza-auziak kritikoki aztertu.
Euskara batuko araudi nagusiaren berri izatea.
Euskal gramatikako auzi eta zalantza- eta akats-iturri nagusien berri izatea.
Emaitzak:
Komunikabideetan hizkuntzaren erabilera baldintzatzen duen egoera soziolinguistiko eta kulturala ezagutzen ditu eta komunikabideetako profesionalak hizkuntzaren garapenean duen erantzukizunaz jabetzen da.
Komunikabideetako genero nagusien hizkuntza-ezaugarriak eta baliabideak identifikatzen ditu eta haiek praktikan garatzeko gai da.
Estilo gomendio nagusiak ezagutzen ditu eta komunikabideetako profesionalen hizkuntza-auziak kritikoki aztertzeko gai da.
Euskara batuko araudi nagusia ezagutzen du.
Euskal gramatikako auzi eta zalantza- eta akats-iturri nagusiak kritikoki aztertzeko gai da.
Egitarauak bat egiten du komunikabideetako graduetako memoria egiaztatuan adierazitako gaitasunekin, bereziki jariakortasunez eta eraginkortasunez (ahoz nahiz idatziz) komunikatzearekin, komunikabideetako hizkuntza-baliabideak egoki erabiliz, eta talde lanean aritzearekin; zeharkakoekin, bereziki lokuzioa eta ahozko eta gorputzaren komunikazioa garatzearekin; eta espezifikoekin, bereziki informazioarekin eta komunikazio idatzi edo ahozkoari lotutako genero eta formatuak aztertzearekin, interpretatzearekin eta balioestearekin.
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
1. Euskara batua eta arauak
1.1. Arauak: ortografia
1.2. Arauak: izena
1.4. Arauak: aditza
1.3. Arauak: sintaxia
1.4. Arauak: ahoskera (EBAZ)
2. Euskara batua eta euskalkiak
2.1. Erabilera-arauak eta esparruak.
2.2. Euskalkien ezaugarri nagusiak
3. Euskararen arauak (gramatika)
3.1. Euskararen morfosintaxiko arazo-iturri nagusiak
3.2. EHULKU: EHUko Euskara Zerbitzuaren aholkuak: morfosintaxi arlokoak
3.3. MIZA: Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak (EIMA)
4. Kalko okerrak (EIMA)
5. Testugintza eta kohesioa
5.1. Hizkuntzaren funtzioak eta testu motak. Komunikabideetako testuak (informazio-, interpretazio-, iritzi-, publizitate-testuak)
5.2. Testugintza: koherentzia eta kohesioa. Kohesioaren aurkako huts arruntak
5.3. Kohesioa idazkeran: puntuazioa eta puntuazio markak
5.4. Esaldiaren antolamendua eta hitzordena
5.5. Esalditik testura. Konexioa: diskurtso markatzaileak. Juntagailu, lokailu edo diskurtso-markatzaile zenbaiten erabilera okerra
6. Hizkuntzaren kalitatea, hizkuntza-mailak eta -erregistroak
6.1. Zer da hizkuntzaren kalitatea edo kalitatezko erabilera, eta zein dira kalitate-irizpideak?
6.2. Hizkuntza-mailak eta -erregistroak. Komunikabideetako hizkera.
6.3. Erregistro berezi batzuk: gazteen hizkera, code-switching-a, idiolektoak…
7. Komunikabideetako generoak, estiloak eta hizkuntza-estrategiak
7.1. Informazio-generoak: formatuak, egiturak, estiloak, hizkuntza-ezaugarriak, hizkuntza-arazoak, estrategiak, baliabideak, gomendioak…
7.2. Estilo liburuak eta kontsulta baliabideak
7.3. Iritzi-generoak eta publizitatea.
7.4. Iritzi-generoaren hizkuntza ezaugarriak. Modalizazioa. Argudiaketa: egoki
argudiatzeko gida.
7.5. Publizitatea: hizkuntza-ezaugarriak.
8. Komunikabideen eginkizuna gizartean euskararen erabileran eta
garapenean
8.1. Euskararen egoera sikosoziolinguistikoa.
8.2. Komunikabideen Argitalpen-politika eta komunikabideen egitekoa
euskararen erabileran eta biziberritzean.
8.3. Komunikabideetako profesionalen eginkizunak eta erantzukizunak.
MetodologiaToggle Navigation
Irakasgai honetan eskola magistralak eta jarduera praktikoak erabiliko dira. Eskola magistraletan irakasleak azalpen laburrak emango ditu, eta ikasgaiko denbora gehiena jarduerak eta lan aplikatuak egiten emango dute ikasleek. Klaseko jarduerak eta lan aplikatuak taldeka egingo dira.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
Irakasgaia amaierako ebaluazio jarraituaren bidez kalifikatuko da.
Azterketan kontuan hartuko dira honako hauek:
- Kontzeptuak bereganatu dituzten eta kasu praktiko batean gauzatzeko gai diren.
- Hizkuntzaren aldetik unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun- eta egokitasun-maila duen.
Azterketa bat izango dute lauhilekoaren erdialdean (%40).
Horretaz gainera, azterketa bat egin beharko dute lauhilekoaren amaieran (%60).
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Irakasleak UPV/EHUko Campus Birtualeko EGELA plataforman jarritako materialak.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
EUSKALTZAINDIA
Euskal Gramatika Lehen Urratsak I-VII (1985-2011)
Euskararen gramatika (2021)
Euskara Batuaren Eskuliburua (2018) (zalantzen hiztegi bat)
Euskaltzaindiaren hiztegia (2012)
Orotariko Euskal Hiztegia (1985-2005) (euskararen hiztegi historikoa)
ZEHAZKI hiztegia (Ibon Sarasola) (2017) (euskara-euskara, OEHn oinarritua)
EIMA (Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila)
Kalko okerrak (2005)
Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak (2011)
Ortotipografia (2004)
Puntuazioa egoki erabiltzeko gida: oinarriak, jarraibideak eta aholkuak (2014)
UPV/EHUko EUSKARA ZERBITZUA
EHULKUren aholkuak: fitxak (2006-2021)
Testugilearen eskuliburua saila (Juan Garzia) (maila txikitik handira ordenatuak)
Izen-sintagmaren antolaera (2019)
Esaldiaren antolaera. Funtzio informatiboak gako (2015)
Esaldiak josten (2017)
BERRIA
Berria. Estilo liburua (2013)
IVAP
Hizkera argiaren bidetik (1994)
ESTILOA LANTZEKO
Exercices de style (Raymond Queneau) Gallimard, 1947
Ejercicios de estilo (1999) Cátedra (Antonio Fernándezen edizioa)
Estilo-ariketak (2008) (Xabier Olarraren itzulpena)
AUSPOA BILDUMA (Antonio Zavala) (Ahozkotasunean oinarritutako prosaz jabetzeko)
Herri-literatura. Ahozkotasuna. Bertso-paperak…
GLOSARIO TERMINOLOGIKOAK (Euskalterm datu-basea elikatzeko)
Feminismoa eta berdintasuna HIZTEGIA
Sare sozialak HIZTEGIA
BESTELAKOAK
Euskara batuaren ajeak (Ibon Sarasola) (1997). Alberdania
Euskararen sendabelarrak (Koldo Zuazo) (2000). Alberdania
Gehiago sakontzeko bibliografia
Amorós, C. (2008). Norma y estandarización. Salamanca: Luso-Española Ediciones.
Argia (2011). Euskarazko hedabideak, beste jauzi baterako ordua. http://www.argia.com/argiaastekaria/2263/euskarazkohedabideakbeste-jauzi-baterako-ordua
BERRIA (2012). Euskal komunikazioa eta sare sozialak. Elkarrizketa-sorta. http://www.berria.info/guregaiak/150/
Ensslin, A. (2012) The Language of Gaming. Basingstoke: Palgrave Macmiillan
Bednarek, Monika (2010) The language of fictional television: drama and identity. London and New York: Continuum
Bednarek, Monika & Caple Helen (2012) News Discourse. London: Bloomsbury Publishing
Bleichenbacher, Lukas (2008) Multilingualism in the Movies: Hollywood characters and their language choices. Tübingen: Francke Verlang
Culpeper, Jonathan, 2001, Language and characterisation: People in plays and other texts. Hallow: Longman
TaldeakToggle Navigation
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-1 | 11:00-13:00 | 09:00-11:00 | |||
2-15 | 11:00-13:00 | 09:30-11:00 |
Irakasleak
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 12:30-13:30 |
Irakasleak
31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 12:30-13:30 |
Irakasleak
32 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-1 | 11:00-13:00 | 09:00-11:00 | |||
2-15 | 11:00-13:00 | 10:00-11:30 |
Irakasleak
32 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 09:00-10:00 |
Irakasleak
32 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 09:00-10:00 |
Irakasleak
61 Teoriakoa (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-1 | 11:00-13:00 | 09:00-11:00 | |||
2-15 | 11:00-13:00 | 09:00-10:30 |
Irakasleak
61 Gelako p.-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 10:30-11:00 |