VOLVER

REUNIONES-TEAMS-eGela-2 Bileraren ezarpenak Teams bilera bertatik aldatu

Bileraren ezarpenak Teams bilera bertatik (“Bilerak egiteko aukerak”) aldatu (Antolatzaileek soilik)

1.2. atalean azaldu den bezala, “Bideokonferentzira sartu” sakatzean, orri bat irekitzen da fitxa berri batean, aukera hauek eskaintzen dituena:

  • “Jarraitu nabigatzaile honekin” (2.1) nabigatzaile berarekin bilera egiteko.
  • “Sartu Teams aplikaziotik” (2.2) bilera aplikazioarekin irekitzeko.

Gainera

  • Aplikazioa instalatuta dagoenean, laster leiho bat agertzen da (2.3), aplikazioa bidez bilerara sartu nahi den galdetuz. Sakatu “Ireki Microsoft Teams” aplikazioa erabili nahi bada, edo “Utzi” lehen aipatutako menura bueltatzeko.
  • Orriaren behealdean aplikazioa deskargatzeko esteka dago (2.4)
Irudiak aukerak erakusten ditu “Bideokonferentzira sartu” sakatzen denean

Chrome nabigatzailearekin bilera hasiz gero, urrats hauek jarraitu behar dira:

  1. Laster leiho berri batek mikrofonoa eta kamera erabiltzeko orriari baimenak esleitu zaizkiola berresteko eskatzen du. Sakatu “Sartu orain”. Aurrerago, bi gailuak desaktiba daitezke.
  2. Beheko aldean, “Hasi saioa” eta “Deskargatu mahaigaineko aplikazioa” ataletako estekak daude. Microsoft 365 kontua izanez gero, sakatu “Hasi saioa” funtzio guztiak erabilgarri izateko (“Itxaron-gelarik gabeko sarbidea” baimenak izanez gero, “Antolatzailearen” rola, grabatzeko gaitasuna…). Saioa hasten ez bada, izena bat idatzi behar da sartu aurretik (2.1).
  3. Orrialdearen erdialdean, kameraren (3.1) eta audioaren (3.2) gailuen funtzionamendu egokia eta aktibazio-egoera hautatzeko eta egiaztatzeko aukerak agertzen dira. Doikuntza horiek egin ondoren, sakatu “Sartu orain”.

Beste nabigatzaile bat erabiltzen bada edo mahaigaineko aplikazioa erabiltzen bada, interfazea alda daiteke, baina aurreko urrats horiek egin beharko dira baita.

Irudiak Chromerekin jarraitu beharreko urratsak erakusten ditu

“Bilerak egiteko aukerak” aldatu

“Antolatzaile” rola duten erabiltzaileak bileraren ezarpen aurreratuetara sar daitezke “Gehiago”>“Bilera egiteko aukerak” (1) sakatuz. Atal honetan, besteak beste, modu zehatzagoan ezar daitezke adibidez: nor sar daitekeen itxarongelatik pasatu gabe (1.1), nortzuk diren antolatzailekideak eta/edo aurkezleak (1.2) edo parte-hartzaileek mikrofono eta kamerak aktibatuta izango dituzten edo ez(1.3 eta 1.4).

Egindako aldaketak (2) ”Gorde” behar dira. Botoia oharkabean pasa daiteke, leihoan scroll egin behar baita ikusgai izateko.
Irudiak bilera aukerak erakusten ditu

Itxarongelarik gabeko sarbidea

“Itxarongelarik gabeko sarbidea” (1) jardueraren ezarpenetan zehaztu da eGelan.

  • “Erakundeko kideak” ezarri baldin bada, Teamseko menu honetan “Nire enpresako jendea eta gonbidatuak” (2.1) hautatuta azalduko da; horrek UPV/EHUko Microsoft 365 kontua duten erabiltzaileak itxaron-gelatik pasatu gabe sartuko direla adierazten du (ikasleak barne daudelarik).
  • “Antolatzaileak soilik” (eGela) aukeratu bada, “Ni eta antolatzailekideak soilik” (Teams) (2.2) agertuko da.

Gainera, interesgarriak izan daitezke beste bi ezarpen:

  • “Gonbidatu ditudan pertsonak (desaktibatu “Baimendu birbidaltzea bilerarako gonbitean”) (2.3) ezartzen bada, eGelako gela birtualean matrikulatuta ez dauden UPV/EHUko Microsoft 365 kontudun erabiltzaileak itxaron-gelan geratuko dira onartuak izan arte.
  • “Guztiak” (2.4) ezartzen bada, bilerako esteka duen edonor itxaron-gelatik pasatu gabe sar daiteke.
Itxarongelarik gabeko sarbiderako konfigurazioa erakusten du irudiak

Bilera baterako sarbidea “Blokeatu bilera” aukeraren bidez ere blokea daiteke, “Jendea” (3) atalean. Ikus eskuliburu honetako 3.1 atala.

Antolatzailekideak aukeratu

Aurreko kasuan bezala, Teams bilerak eGelako jardueran ezarritako zehaztapenak hartzen ditu:

  • “Antolatzailearen rola” (1) laukitxoa markatuta mantentzen bada, ikasgela birtualean (eGela) Microsoft 365 kontua duten irakasle roldun erabiltzaile guztiak antolatzailekide izango dira Teamseko bileran. Gainera, gelan matrikulatutako beste erabiltzaile bat bila daiteke, eta rola esleitu (1.2).
  • “Antolatzailearen rola” laukia markatzen ez bada, jarduera sortu duen erabiltzaileak (1.2) baino ez du rol hori. Bilaketa-eremua erabil daiteke ikasgela birtualean matrikulatutako beste erabiltzaile bat aurkitzeko eta “antolatzaile” rola esleitzeko.
Irudiak erakusten du nola aukeratu antolatzailekideak

Aurkezleak, esleipena eta baimenak

“Aurkezle” rola duten erabiltzaileek edukiak partekatu, bertaratutako guztien mikrofonoak eta kamerak gaitu/desgaitu eta “Aplikazioak” erabil ditzakete.

Teamseko “Nork aurkez dezake?” atalak eGelako jardueraren “Aurkezleak” (1) eremuko informazioa jasotzen du. Gainera, beste bi aukera daude.

  • eGelan “Antolatzaileak soilik” (1.1) aukera hautatzen bada, Teamsen bilerako ezarpenetan “Ni eta antolatzaileak soilik” aukera agertuko da. Hori da aukera lehenetsia eta bilera gehienetan gomendagarriena; izan ere, partaideren batek edukiak partekatu behar baditu, “Jendea” paneletik “Aurkezle bihurtu” daiteke. Teamsen “Antolatzaile” eta “Aurkezle” rolak dituzten parte-hartzaileek “aurkezle” bihur ditzakete beste erabiltzaileak.
  • eGelan “Guztiak” (1.2) aukera hautatzen bada, bertaratutako guztiek “aurkezle” baimena izango dute. Aukera hau partaide guztiek parte hartuko duten bileretarako baino ez da gomendagarria.
  • “Teams” bilerako ezarpenetan “Nire enpresako jendea eta gonbidatuak” aukera hautatzen bada (1.3), UPV/EHUko Microsoft 365eko kontuan saioa hasi duten parte-hartzaile guztiak izango dira aurkezleak.
  • Teamseko ezarpenetan “Pertsona jakin batzuek” (1.4) aukera hautatzen bada, aurkezle rola modu iraunkorrean esleitu ahal izango zaie ikasgelan matrikulatutako Microsoft 365 kontua duten erabiltzaileei. Microsoft 365 konturik ez eta eGelan matrikulatutako partaide bat aurkezle bihurtzeko, hobe da “Jendea” paneleko aukerak erabiltzea (ikus 3.1 atala).
Irudiak moderatzaileen konfigurazioa erakusten du

Parte-hartzaileen baimenak

“Bilerak egiteko aukerak” panelaren bidez, antolatzaile eta antolatzailekideek zenbait tresna gaitu edo desgaitu ditzakete “Parte-hartzaile” rola duten partaideei, hala nola mikrofonoa (1), kamera (2), txata (3) eta erreakzioak ( partaide bakoitzak “Jendea” panelean bere izenean erants ditzakeen emotikonoak).

“Bileran soilik” (lehenetsitako aukera) (3.1) aukera mantentzen bada, bilerako txata bileretan baino ez da gaituko, hau da, “parte-hartzaile” rola duten erabiltzaileek bilerak irauten duen bitartean parte hartu ahal izango dute txatean, baina, amaitutakoan, edukiak (txataren elkarrekintzak, grabazioak…) Teams aplikazioaren izen bereko txatean bakarrik kontsultatu ahal izango dituzte.

Irudiak partaideen baimenak nola konfiguratu erakusten du

Hurrengo irudian, Chrome nabigatzailea duen Teamseko parte-hartzaile den erabiltzaile baten ikuspegia agertzen da- baimen guztiak eman diren bilera batean.

Irudiak laguntzaile baten ikuspegia erakusten du, Chrome nabigatzailearekin

Aurreko irudian ikus daitekeenez, “Parte-hartzaile” rola duen partaide batek mikrofonoa (1) eta kamera (2) aktiba edo desaktiba ditzake, “Antolatzaileak” baimendu badu. Gainera, txata (3) erabil dezake, gaituta egonez gero. “Jaso” (4) aukera ere erabil dezake hitz egiteko txanda eskatzeko eta “Erreakzioak” (5) aukera baita, “Jendea” paneleko partaideen izenen ondoan emoticonoak jartzeko. Azkenik, “Gehiago” (6) atalaren barruan, konfigurazio pertsonalarekin zerikusia duten elementuetara sar daiteke, hala nola atzealde birtualetara eta avatarretara (6.1) edo periferikoak aukeratzera, hala nola bozgorailua, mikrofonoa... (6.2).

 

Beste aukera batzuk

“Bilerak egiteko aukerak” panelak dituen aukeren zerrendan ondokoak daude baita:

  1. “Eman CART epigrafeak”(cas: Proporcionar subtítulos de CART): ingelesetik datorren “Communication Access Real-time Translation” aukerak, azpitituluak eskuz sartzea ahalbidetzen du.
  2. “Gaitu hizkuntzen interpretazioa” jatorrizko eta helburuko hizkuntza-bikoteei interpreteak esleitzeko aukera ematen du.
  3. ”Gaitu galdera erantzunak” eztabaida-foroak sor daitezke. “Parte-hartzaile” rola duten partaideek galderak eta erantzunak egin ditzaketen zehatz daiteke.
  4. “Onartu bertaratze txostena” Teams aplikazioaren leiho nagusian bilerako txostena agertzeko aukerak aktibatzen edo desaktibatzen ditu.

Funtzionalitate hauei buruzko informazio gehiago orri honetan.

Irudiak bilera konfiguratzeko beste aukera batzuk erakusten ditu