VOLVER

FOROS-MENSAJES-NOTIFICACIONES-Nuevas funciones para la gestión de los foros

Foroak kudeatzeko funtzio berriak

Atal honetan, 2021eko irailetik eskuragarri dagoen eGelaren azken bertsioan dagoen “Foroa” jardueraren aukera eta berrikuntza batzuk zerrendatzen dira.

Erantzunak orri berean

“Erantzun” (1) aukera sakatuz, testu-eremu sinplifikatu bat irekitzen da, ikuspegia mezu-hari guztien gainean mantenduz. Editore osora sartzeko, sakatu “Aurreratua” (2).

Mezu bati nola erantzun erakusten du

Erantzunak modu pribatuan

Irakasleek erantzun pribatuak bidal ditzakete, "Erantzun modu pribatuan" (1) aukera markatuz. Bidaltzaileak eta hartzaileak ohar bat (2) ikusiko dute mezuaren goiko aldean, erantzun pribatua dela azaltzeko.

Modo pribatuan nola erantzun erakusten du

Mezu-harien gaineko ekintzak

Mezu-harien zerrendako izenburuen (1) gainean sakatuta, antolaketa-irizpidea alda daiteke. Gainera, gai bakoitzeko hiru puntuetan (2) sakatuta, menu zabalgarri bat irekitzen da, hainbat aukerarekin: "Markatu eztabaida gogoko gisa", "Finkatu eztabaida hau", "Blokeatu eztabaida" eta "Markatu irakurrita gisa". “Finkatu eztabaida hau” eta “Blokeatu eztabaida” (2.1) aukerak irakasleentzat bakarrik daude eskuragarri. Gainera, izarren (2.2) gainean sakatuz, eztabaida hori gogokoena dela adieraz daiteke.

Foruaren mezu-hariak erakusten ditu

“Foroko laburpen-txostena” eta “Esportatu”

"Ekintza-menua" sakatuz gero, foroaren orritik "Foroko laburpen-txostena" (2) eta "Esportatu" (3) aukeretara sar daiteke.

Laburpen-txostenak nola lortu erakusten du

"Foroko laburpen-txostena" foroan dagoen partaidetzarekin lotutako balio kuantitatiboak erakusten ditu. Emaitzak “Daten” edo “Taldeen” (1) arabera iragaz daitezke. Horrez gain, aukera ematen du erabiltzaile jakin baten argitalpenak datu-fitxategi batera "Esportatzeko" (2). Hautatutako erabiltzaileei ere mezuak bidal dakizkieke (3). Gainera, taulako datuak hainbat formatutan deskarga daitezke (4).

Foroaren parte-hartzearen balioak erakusten ditu

"Esportatu" aukeraren bidez, foroaren edukiak (mezuak, egileen izenak...) dituen datu-fitxategi bat lor daiteke. Lehenetsita, esportazioak "Erabiltzaile" (1) eta "Eztabaida" (2) guztiak ditu, baina eremu horiei dagozkien bilatzaileek (1.1; 2.1) eta daten iragazkiak (3) datuak mugatzeko aukera ematen dute. Fitxategiaren "Formatua" (4) ere zehaztu daiteke, testuetatik HTML etiketak ezabatu eta daten formatu lehenetsia (timestamp) formatu irakurgarri bihurtu.

Jasotako balioak nola esportatu erakusten du