Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Prestakuntza Jardueren Plana

Prestakuntza plana

Doktorego Eskolaren jarduerak

Izaera

Hautazkoa

Orduak

12

Deskribapena

Nahitaez bertaratu behar da ikastaro honetara; modulu bakoitzaren azalpen teoriko bat emango da, eta parte-hartzaileek hainbat ariketa praktiko egin beharko dituzte saioetan zehar.

Emaitzak

Doktoregaiak informazioa modu etikoan biltzeko, ebaluatzeko, erabiltzeko eta zabaltzeko beharrezko tresnak eskuratuko ditu.

Ebaluazio-sistemak

Mintegia presentziala da, beraz, nahitaez bertaratu behar da; hori modulu bakoitzean jasotako sinaduren arabera kontrolatuko da. Jarduera amaitzean, horri esker lortutako gaitasunak baloratzea ahalbidetuko duen txosten bat eman beharko zaio tutoreari.

Programaren jarduerak

Izaera

Nahitaezkoa

Orduak

40

Deskribapena

Jarduera honetan, ikasleek egindako lana aurkeztu behar da komunitate zientifikoaren aurrean. Aurkezpenak hitzaldien bidez eta ikasleek egitea lehenetsiko da.

Emaitzak

Gure doktoregaien prestakuntzarako funtsezkotzat jotzen dugu ikasleak alderdi hauek ezagutzea: batetik, materialen arloan beste ikertzaile batzuek egindako jarduera zientifikoa, eta, bestetik, gure ikasleen lanari buruzko iritzia.

Ebaluazio-sistemak

Jarduerara joatea nahitaezkoa izango da, eta kontrolak kontuan hartuko du komunitate zientifikoak gure ikasleek eginiko lanari buruz duen iritzia. Gainera, bi hitzaldi edo komunikaziori buruzko txosten bat eskatuko zaio ikasle bakoitzari, tesi zuzendariak aukeratu dituen txosten edo komunikazioak, tesiaren gaiarekin lotura zuzena izango dutenak.

Izaera

Orduak

Deskribapena

Estatuko edo nazioarteko ikergune batean mugikortasun egonaldia egitea. Ikergunea prestigio handiko beste unibertsitate edo ikerketa erakunde baten barruan egongo da. Denbora osoz ari diren ikasleentzat egonaldia, gutxienez, hiru hilabetekoa izango da atzerriko ikergune batean; horrela, besteak beste, nazioarteko doktoregoa lortuko dute, horrek dakartzan kalitate bermeekin batera. Denbora partzialez ari diren ikasleek, berriz, arestian aipatutakoa egitea ezinezkoa bada, egonaldi laburragoak (hilabetetik gorakoak beti) egingo dituzte estatuko edo nazioarteko ikerguneetan. Aukera hori izango dute, halaber, hasieran aipatutako egonaldiak egin ezin dituzten eta denbora osora dauden ikasleek. Ikasle bakoitzak, bere zuzendariaren eta tutorearen gidaritzapean, ikerketa egonaldia zer ikergunetan egingo duen erabakiko du, baita hura egiteko unerik egokiena ere. Harrera taldearekin batera, egonaldiaren helburuak zehaztu eta finkatuko dira, eta lan egitasmoa definituko da.

Emaitzak

Beste talde batzuetan sartzeko eta lana egiteko gaitasuna erakustea. Ezagutzak eta ikerketaren emaitzak trukatzea. Doktorego tesiari dagokion ikerketa ildoan, ikertzeko teknika berritzaileen erabilerari buruzko ezagutzak eskuratzea.

Ebaluazio-sistemak

Eginiko jarduerei buruzko txostena aurkeztuko da, eta egonaldia egin den taldeko arduradunaren ziurtagiria.

Izaera

Nahitaezkoa

Orduak

50

Deskribapena

Hamar orduko bost mintegi dira. Estatuko nahiz nazioarteko adituek ematen dituzte, eta doktorego programaren ikerketa ildoekin zerikusi zuzena duten gaiak izaten dira hizpide. Jarduera hau ikasturtean zehar egiten da, doktoregoko ikasketen lehenengo bi ikasturteetan, gutxienez. Mintegiak ikasturtean egiten dira, bi edo hiru egunez jarraian, gonbidatutako espezialistaren prestutasunaren arabera. Alderdi horrek baldintzatuko du, halaber, mintegia zer datatan emango den. Nolanahi ere, ikasturtean, mintegi batetik bestera gutxieneko denbora tarte bat uzteko ahalegina egingo da. Jarduera hori nahitaezkoa da nola denbora osora hala denbora partzialera dauden ikasleentzat.

Emaitzak

Jarduera honen bidez, doktoregaiari ikuspegi zabalagoa eman nahi zaio doktorego programaren ikerketa ildoei zuzenean lotuta dauden materialen arloko ikerketen egoerari buruz.

Ebaluazio-sistemak

Jarduera kontrolatzeko, mintegi bakoitzari buruzko txosten kritiko bat entregatuko dio ikasle bakoitzak bere tutoreari. Mintegi jakin batzuetan, ez da baztertzen ahozko saioak antolatzeko aukera, ikasleek bakarka edo taldeka aztergaiari buruz eztabaidatu dezaten.

Izaera

Orduak

30

Deskribapena

Teknika bakoitzaren teknikari arduradunak azalduko ditu teknikaren xehetasunak, zer informazio eskura daitekeen horren bidez eta hura erabiltzeko argibideak. Ikaslea, ahal den guztietan, zuzenean inplikatuko da horren erabileran.

Emaitzak

Teknikak eta horien aukerak ezagutuz gero, ikasleak bere doktorego tesiaren lana hobetzeko baliagarriak izan daitezkeen egitasmoak diseinatu ditzake.

Ebaluazio-sistemak

Kontrol prozedurak aintzat hartuko du teknika bakoitzaren arduradunak eginiko balioespena.

Oferta Anual Actividades - Comun