Titulo - Programa

Programa

Movilidad y Estancias - Ciencia y Tecnología Materiales

Mugikortasuna eta egonaldiak

Programak ikasleak doktoratu aurretik gutxienez ikerketa egonaldi bat kanpoko erakunde batean egitera bultzatzen ditu, beren tesiko faseren bat bete dezaten. Egonaldia ospe handiko ikastegiren batean egin behar da, esperientziadun ikertzaile baten ikuskapenarekin, eta tesiko zuzendariaren eta programaren Batzorde Akademikoaren aurretiko onespena behar da. Doktoregoaren Nazioarteko Aipamena lortu nahi bada, egonaldietako batek hiru hilabeteko iraupena izan behar du gutxienez. Hori da, oro har, programak gomendatzen duen aukera, baina ez da derrigorrezkoa. Europako ikerguneetan eta instalazio handietan egonaldi motzak egitea ere sustatzen da. Horren bitartez, beste talde batzuekin kontaktua eta harremana bultzatzea eta doktoregaia etorkizunean baliagarriak gerta dakizkiokeen ikerketa sareetan barneratzea nahi da.

Programak beken deialdien eta jarduera horien finantzaketarako poltsen berri emango du, baita prozesua erraztuko duten lankidetza hitzarmen instituzionalen berri ere. Gainera, ikasleek egonaldiak egiteko edo tutorekidetza modalitateko tesia garatzeko ikastegien zerrenda ere emango du.