Zeharkako kurtsoak
DOKeko (Doktorego Eskolako) zeharkako prestakuntza eskaintza, doktorego programa guztientzako:
Doktorego prestakuntza jardueren eskaintza.
DOKeko (Doktorego Eskolako) zeharkako prestakuntza eskaintza, doktorego programa guztientzako:
Doktorego prestakuntza jardueren eskaintza.
Hautazkoa
12
Nahitaez bertaratu behar da ikastaro honetara; modulu bakoitzaren azalpen teoriko bat emango da, eta parte-hartzaileek hainbat ariketa praktiko egin beharko dituzte saioetan zehar.
Doktoregaiak informazioa modu etikoan biltzeko, ebaluatzeko, erabiltzeko eta zabaltzeko beharrezko tresnak eskuratuko ditu.
Mintegia presentziala da, beraz, nahitaez bertaratu behar da; hori modulu bakoitzean jasotako sinaduren arabera kontrolatuko da. Jarduera amaitzean, horri esker lortutako gaitasunak baloratzea ahalbidetuko duen txosten bat eman beharko zaio tutoreari.
Hautazkoa
40
Astebeteko egoitza erako mintegi intentsiboak dira. Ingelesez egiten dira, diziplina eta kultura anitzeko ingurune batean. Doktorego prestakuntzaren bigarren urtean dauden unibertsitate bakoitzeko berrogei ikertzailek beren etorkizuneko lan munduratzera bideratutako prestakuntza zehatza jasotzen dute, ingurune soziolaboral batean (baina ez beti unibertsitate ikerketarekin lotutako gune batean) eta/edo zentro publiko edo erdipublikoetan. Jarduera guztiak doktorialak antolatzen eta talde lana errazten adituak diren langileek dinamizatzen dituzte. Hauek dira programatutako jardueretako batzuk: bisitaldiak mugaren bi aldeetako enpresetara, ikerketa zentroetara eta kultura erakundeetara; doktore exekutiboen eta ekintzaileen lekukotasuna; eta topaketaren amaieran aurkeztuko den proiektu berritzaile bat prestatzeko taldeko lana. Doktorialetan parte hartzea hautazkoa da eta ez dakar inskripzio gasturik. Mantenuaren, egonaldiaren eta garraioaren gastuak unibertsitate antolatzaileek finantzatuko dituzte, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak emandako finantziazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Akitania Euskadi lankidetza funtsaren laguntzarekin.
Doktoregaiek prestakuntza praktikoa eskuratzen dute hainbat arlotan: komunikazioa, berrikuntza, taldeko lana, lidergoa eta ekintzailetza. Kulturaren eta hizkuntzaren arloko enpresa eta elkarteetan lan egiten duten hainbat profesionalek emandako lekukotasunetatik eta esperientzietatik abiatuz, eta enpresetara eta elkarteetara egindako bisitaldien bidez, doktoregaiek harreman zuzena izaten dute esperientzia profesionalarekin. Mintegi horiek diziplinartekoak dira eta, bertan, ikasleak jatorrizko unibertsitate eta ezagutza arlo desberdinak batzen dituzten unitateetan taldekatzen dira. Esperientziak etorkizuneko proiektu profesionala antolatzeko moduari buruzko ezagutza ugari eman behar dizkie ikasleei, bai Unibertsitatean bai bertatik kanpo.
Kabinete pedagogiko batek kontrolatzen du doktorialen prozedura osoa. Kabinete horrek taldearen jarduera etengabe atzeraelikatuko duten eta doktoregaiek egunero egindako lana monitorizatuko duten hainbat aholkulari profesional barne hartzen ditu. Doktorialetan izena eman ondoren, nahitaezkoa da saioetara bertaratzea eta parte-hartze aktiboa izatea.
Hautazkoa
160
Jarduera honen barruan ekintza hauek daude aurreikusita: - Doktorego programako ikerketa ildo bakoitzak gutxienez kanpoko aditu bat ekartzea urtean, mintegi tematikoetan edo doktore tesien jarraipen jardunaldietan parte hartzeko. - Programako batzorde akademikoak argitara ematea kanpoko unibertsitate eta ikerguneen eskaintzak doktoregaiek bertan ikerketa egonaldiak egiteko. - Master eta Doktorego Eskolaren web orrian informazio eguneratua izatea beste unibertsitate batzuetan eta erreferentziako ikerguneetan egonaldiak egiteko eta elkarlanean zuzendutako doktoregoak egiteko dauden laguntzez. Edozelan ere, doktorego programako batzorde akademikoak eman beharko dio onespena proposatzen den mugikortasun ekintza bakoitzari. Proposamenak, gutxienez, puntu hauek izan beharko ditu: - Interesatuaren izena, hau da, egonaldia egingo duen doktoregaiarena edo doktorego programara etorriko den kanpoko adituarena. - Ekintzaren helburuak. - Xede unibertsitatea edo ikergunea / Kanpoko aditua hartuko duen UPV/EHUko ikertaldea. - Denboraren plangintza. - Harremanetarako pertsona xede ikergunean / kanpoko adituaren egonaldiaz arduratuko den UPV/EHUko irakaslea.
Ikaskuntzaren emaitza hauek izan behar ditu jarduera honek: - Doktoregaiak gai izatea arlo eta kultura askotako inguruneetan lan egiteko. - Doktoregaiak gai izatea ikertalde batean beste hizkuntza batzuetan komunikatzeko. - Doktoregaiek trebetasun sozialak eskuratzea jatorri kultural eta ikerketa ibilbide oso desberdinak dituzten ikertzaileekin lan egiteko. - Doktoregaiak gai izatea epe ertain/luzean ikerketarako erabilgarriak izango zaizkien kontaktuak egiteko.
Tesi zuzendariek ziurtatu beharko dute doktoregaiek honako hauek entregatzen dituztela: - Doktoregaiak egonaldia egin izanaren ziurtagiria. - Egonaldiaren ondorioz lankidetzan egindako argitalpen edo hitzaldiak. - Doktoregaiek atzerriko unibertsitate eta ikerguneetan egindako hiru hilabetetik goragoko egonaldien kasuan, nazioarteko tesia egiteko proposamena.
Hautazkoa
4
UPV/EHUko Liburutegian eskuragarri dauden erreferentzia bibliografikoen kudeatzaileen erabileraren sarrera (Refworks). UPV/EHUko Liburutegian eskuragarri dauden erreferentzia bibliografikoen kudeatzaileen erabileraren sarrera (Mendelay).
Doktoregaia gai izango da bere ikerketa arloan egindako ekarpen zientifiko garrantzitsuen artxibo bat egiteko. Doktoregaia gai izango da bere ikerketa arloko ekarpen zientifiko garrantzitsuei buruzko informazioa ikertaldeko beste kide batzuekin trukatzeko, erreferentzien kudeatzaileak erabilita.
Doktoregaiek ikastaroetako bertaratze agiriak sinatu beharko dituzte. Ikastaroetara joatea hautazkoa izango da, eta zuzendariaren ardura izango da doktoregaiaren lanen eraginkortasuna ziurtatzea.
Hautazkoa
4
Jarduera honen barnean, ekintza hauek daude aurreikusita: - 4 orduko mintegi batean parte hartzea, ahozko azalpenen oinarrizko kontzeptuak lantzeko eta ikasleek aurkezpen ariketak egiteko. - Doktorego tesi baten defentsaren simulazioa egitea, irakasle talde baten aurrean, eta azken horiek jarduera ebaluatzea.
Jarduera honetarako ikaskuntza emaitza hauek zehazten dira: - Doktoregaiak gai izatea ahozko aurkezpena egiteko materiala prestatzeko. - Doktoregaiak gai izatea hizkuntza tekniko batean komunikatzeko, doktoregoaren gaian adituak diren pertsonen aurrean.
Doktoregaiek ikastaroetako bertaratze agiriak sinatu beharko dituzte. Ikastaroetara joatea hautazkoa izango da, eta zuzendariaren ardura izango da doktoregaiaren lanen eraginkortasuna ziurtatzea. Doktorego tesiaren defentsaren simulazioa doktorego programaren bi irakasleren aurrean egingo da, gutxienez. Doktoregaiak materiala prestatzeko eta lana ahoz aurkezteko duen gaitasuna ebaluatuko dute irakasle horiek.
Hautazkoa
30
Jardueraren barnean, prestakuntza ikastaro bat egingo da, honako eduki honekin: 1. gaia - Datuen analisirako aldagai anitzeko teknikak. Aldagai anitzeko analisiaren sarrera. Aldagai anitzeko analisi motak: deskribatzaileak eta esplikatzaileak. Aldagai anitzeko teknika faktorialak. Datuen sailkapenerako teknikak. Teknika esplikatiboak. Segmentazio teknikak eta tipologiak. Kontzeptua, aplikagarritasuna, baldintzak eta erabilgarritasuna (1/2 ordu). 2. gaia - Aldagai anitzeko teknika esplikatiboak. Kontzeptua. Teknika motak: erregresio anizkoitza, bariantzaren analisi faktoriala, erregresio log lineala, analisi diskriminatzailea, erregresio logistikoa. Kontzeptua, aplikagarritasuna, baldintzak eta erabilgarritasuna. Desberdintasunak eta antzekotasunak. Aldagaiak. Erregresio anizkoitz lineala. Irakurketa: "Project Management Deployment: the Role of Cultural Factors". Ordenagailu irteeren adibideak eta kasu praktikoak (2) (3 1/2 ordu). 3. gaia - Sailkapenerako eta segmentaziorako aldagai anitzeko teknikak. Kontzeptua. Teknika motak: Cluster analisia, Kmeans analisia, Aid, Chaid, Analsisi diskriminatzailea. Kontzeptua, aplikagarritasuna, baldintzak eta erabilgarritasuna. Desberdintasunak eta antzekotasunak. Aldagaiak. Aid analisia. Irakurketa: "Project Management Deployment: the Role of Cultural Factors" Ordenagailu irteeren adibideak eta kasu praktikoak (4) (4 ordu). Jardueran, halaber, bi lan egin beharko dira, bakarka: alde batetik, jakintza arloarekin lotutako artikulu zientifiko baten analisi kritikoa; bestetik, aldagai anitzeko analisi teknikak aplikatzea irakasleak proposatutako ariketa bati.
Jarduera honetarako ikaskuntza emaitza hauek zehazten dira: - Doktoregaiak gai izatea ikerlanerako estatistikako tresna egokia identifikatzeko. - Doktoregaiak gai izatea hautatutako tresnak ikerketa proiektu batean aplikatzeko.
Doktoregaiek ikastaroetako bertaratze agiriak sinatu beharko dituzte. Ikastaroetara joatea hautazkoa izango da, eta zuzendariaren ardura izango da doktoregaiaren lanen eraginkortasuna ziurtatzea. Artikulu zientifiko baten analisi kritikoa egitea. Artikuluak jakintza arloarekiko lotura izango du, eta, tresna metodologiko gisa, aldagai anitzeko analisiaz baliatuta egongo da egina. Aldagai anitzeko analisiaren teknikak aplikatzea irakasleak proposatutako ariketa bati.
Nahitaezkoa
40
Doktoregaiak hitzaldi bat prestatu beharko du bere arloko itzal handiko kongresu baterako gutxienez, eta bertan aurkezpena egin. Beraz, jarduerak fase hauek izango ditu: - Hitzaldirako kongresurik egokiena aukeratzea. - Hitzaldia prestatzea: batetik, testu idatzia eta, bestetik, ahozko aurkezpena edo posterra. - Aurkezpena egitea kongresuan. - Doktoregaiak txosten labur batean biltzea bere iritziz kongresuan aurkeztu diren interes handieneko lanak.
Ikaskuntzaren emaitza hauek izan behar ditu hitzaldia bilera zientifikoan izeneko jarduerak: - Doktoregaiak gai izatea eskuartean daukaten ikerketarako fororik egokiena hautatzeko. - Doktoregaiak gai izatea foro zientifiko batean ikerketaren garapena eta emaitzak plazaratzeko. - Doktoregaiak gai izatea beste erakunde batzuetako ikertzaileekiko harremanak sortzeko. - Doktoregaiak gai izatea hitzaldietako eta osoko bilkuretako informazio garrantzitsuena laburbiltzeko.
Tesi zuzendariek ziurtatu beharko dute doktoregaiek honako hauek entregatzen dituztela: - Kongresuko bertaratze ziurtagiria. - Laburpen txostena, intereseko beste ekarpen batzuk biltzen eta haien balorazio kritikoa egiten duena.
Nahitaezkoa
100
Jarduerak fase hauek izango ditu: - Argitaratu nahi diren ikerketaren emaitzak biltzea. - Gogoeta egitea hipotesiaren eta emaitzen arteko koherentziaz. - Eragineko aldizkari bat aukeratzea, ikerlanari dagokion eremukoa. - Artikulua ingelesez prestatzea eta aldizkariaren eskakizunetara egokitzea. - Artikulua bidaltzea eta ebaluazioari jarraipena egitea. - Editorearen eta zuzentzaileen erantzuna aztertzea. Ondorioak eta etorkizuneko ekintzak.
Ikaskuntzaren emaitza hauek izan behar ditu Itzal handiko aldizkarietan argitaratzea izeneko jarduerak: - Doktoregaiak gai izatea egindako hipotesiaren eta lortutako emaitzen arteko korrelazioaren analisi kritikoa egiteko. - Doktoregaiak gai izatea aldizkariak sailkatzeko eraginaren eta gaiaren arabera. - Doktoregaiak gai izatea kanpoko kideek baloratuko duten kalitateko artikulu bat ingelesez idazteko. - Doktoregaiak gai izatea zuzentzaileen kritikak eta iradokizunak bereganatzeko, eta haien ekarpenak baliatzeko ikerlana berbideratzeko, behar izanez gero.
Tesi zuzendariek ziurtatu beharko dute doktoregaiek honako hauek entregatzen dituztela: - Hautatutako aldizkarira bidalitako eskuizkribua. - Jasotako ebaluazioa, eta originalari egindako zuzenketak, halakorik balego.