Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Gaitasunak

Oinarrizko gaitasunak eta orokorrak

  • Azterketa esparru bat sistematikoki ulertzea eta esparru horrekin zerikusia duten trebetasunak eta ikerketa metodoak menperatzea.
  • Funtsezko ikerketa edo sorkuntza prozesu bat antolatzeko, diseinatzeko edo sortzeko, praktikan jartzeko eta erabiltzeko gaitasuna.
  • Ikerketa original baten bidez ezagutzaren mugak zabaltzen laguntzeko gaitasuna.
  • Analisi kritikoa eta ideia berrien eta konplexuen ebaluazioa eta laburpena egiteko gaitasuna.
  • Komunitate akademikoarekin eta zientifikoarekin eta, oro har, gizartearekin, bere ezagutza arloei buruz hitz egiteko gaitasuna izatea, nazioarteko komunitate zientifikoan ohikoak diren moduak eta hizkuntzak erabiliz.
  • Testuinguru akademiko eta profesionaletan aurrerapen zientifikoa, teknologikoa, soziala, artistikoa edo kulturala sustatzeko gaitasuna, ezagutzan oinarritutako gizarte baten baitan.

Gaitasun eta trebetasun pertsonalak

  • Informazio espezifiko gutxi eskaintzen duten testuinguruetan ondo moldatzea.
  • Arazo konplexu bat konpontzeko erantzun beharreko funtsezko galderak aurkitzea.
  • Proiektu berritzaileak diseinatzea, sortzea, garatzea eta horiei ekitea, bere ezagutza arloan.
  • Taldean edo modu autonomoan lan egitea, nazioarteko edo diziplina anitzeko testuinguruetan.
  • Informazio gutxi izanda ere, ezagutzak integratzea, konplexutasunari aurre egitea eta iritziak ematea.
  • Konponbideen kritika eta defentsa intelektuala egitea.