Mugikortasuna eta egonaldiak
Doktoregai bakoitzak hautatutako ikerketa ildoaren arabera, tutoreak eta/edo zuzendariek aholkatuko diote ikerketako egonaldi bat egiteko aukeren inguruan. Hiru eta sei hilabete artekoa izango da egonaldi hori, eta erreferentziako zentro nazional zein atzerrikoetan egingo da.