Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Prestakuntza Jardueren Plana

Prestakuntza plana

Doktorego Eskolaren jarduerak

Izaera

Hautazkoa

Orduak

12

Deskribapena

Nahitaez bertaratu behar da ikastaro honetara; modulu bakoitzaren azalpen teoriko bat emango da, eta parte-hartzaileek hainbat ariketa praktiko egin beharko dituzte saioetan zehar.

Emaitzak

Doktoregaiak informazioa modu etikoan biltzeko, ebaluatzeko, erabiltzeko eta zabaltzeko beharrezko tresnak eskuratuko ditu.

Ebaluazio-sistemak

Mintegia presentziala da, beraz, nahitaez bertaratu behar da; hori modulu bakoitzean jasotako sinaduren arabera kontrolatuko da. Jarduera amaitzean, horri esker lortutako gaitasunak baloratzea ahalbidetuko duen txosten bat eman beharko zaio tutoreari.

Izaera

Hautazkoa

Orduak

40

Deskribapena

Astebeteko egoitza erako mintegi intentsiboak dira. Ingelesez egiten dira, diziplina eta kultura anitzeko ingurune batean. Doktorego prestakuntzaren bigarren urtean dauden unibertsitate bakoitzeko berrogei ikertzailek beren etorkizuneko lan munduratzera bideratutako prestakuntza zehatza jasotzen dute, ingurune soziolaboral batean (baina ez beti unibertsitate ikerketarekin lotutako gune batean) eta/edo zentro publiko edo erdipublikoetan. Jarduera guztiak doktorialak antolatzen eta talde lana errazten adituak diren langileek dinamizatzen dituzte. Hauek dira programatutako jardueretako batzuk: bisitaldiak mugaren bi aldeetako enpresetara, ikerketa zentroetara eta kultura erakundeetara; doktore exekutiboen eta ekintzaileen lekukotasuna; eta topaketaren amaieran aurkeztuko den proiektu berritzaile bat prestatzeko taldeko lana. Doktorialetan parte hartzea hautazkoa da eta ez dakar inskripzio gasturik. Mantenuaren, egonaldiaren eta garraioaren gastuak unibertsitate antolatzaileek finantzatuko dituzte, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak emandako finantziazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Akitania Euskadi lankidetza funtsaren laguntzarekin.

Emaitzak

Doktoregaiek prestakuntza praktikoa eskuratzen dute hainbat arlotan: komunikazioa, berrikuntza, taldeko lana, lidergoa eta ekintzailetza. Kulturaren eta hizkuntzaren arloko enpresa eta elkarteetan lan egiten duten hainbat profesionalek emandako lekukotasunetatik eta esperientzietatik abiatuz, eta enpresetara eta elkarteetara egindako bisitaldien bidez, doktoregaiek harreman zuzena izaten dute esperientzia profesionalarekin. Mintegi horiek diziplinartekoak dira eta, bertan, ikasleak jatorrizko unibertsitate eta ezagutza arlo desberdinak batzen dituzten unitateetan taldekatzen dira. Esperientziak etorkizuneko proiektu profesionala antolatzeko moduari buruzko ezagutza ugari eman behar dizkie ikasleei, bai Unibertsitatean bai bertatik kanpo.

Ebaluazio-sistemak

Kabinete pedagogiko batek kontrolatzen du doktorialen prozedura osoa. Kabinete horrek taldearen jarduera etengabe atzeraelikatuko duten eta doktoregaiek egunero egindako lana monitorizatuko duten hainbat aholkulari profesional barne hartzen ditu. Doktorialetan izena eman ondoren, nahitaezkoa da saioetara bertaratzea eta parte-hartze aktiboa izatea.

Programaren jarduerak

Izaera

Orduak

100

Deskribapena

Aldian behingo ikerketa mintegiak, ikasleek beren lanaren bilakaerari buruzko xehetasunak aurkezteko eta beste ikasle edo ikertzaile/irakasleek eginiko galderei erantzuteko. Ikasketetan periodikoki banatuak, hilean edo hamabostean behin. Maiztasuna proportzionalki handiagoa izango da denbora partzialeko ikasleen kasuan.

Emaitzak

Gaitasuna eskuratzea, entzuleen aurrean hitz egiteko eta laburbiltzeko. Gaitasuna izatea aurkeztatutako informazioari buruzko galderei erantzuteko. Ingelesez adierazteko gai izatea.

Ebaluazio-sistemak

Mintegietako saioetan, Batzorde Akademikoko gutxienez kide batek parte hartuko du. Hark, hain zuzen, lana azaltzen ari den ikaslearen ahultasun eta indarguneen berri jasoko du txosten txiki batean. Bere azalpena hobetzeko moduak proposatuko dizkio, eta doktoregaien prestakuntzan zehar egingo diren geroko mintegietan bilakaera izango duela egiaztatuko du.

Izaera

Orduak

120

Deskribapena

Batzarretara joatea: 120 h aurreikusten dira, ikasketetan zehar banatuta. Gutxi gorabehera, estatuko batzar batera joan daiteke lehen urtean (1 aste, 40 h), eta nazioarteko batzar batera urtero eta hurrengo bi urteetan (40+40 h). Ahozko komunikazio bat eskatuko da, ikaslea gai denean ingelesez gutxieneko maila batean aritzeko (gaitasun hori balioztatzeko, erabilgarriak dira talde mintegiak). Denbora partzialeko ikasleen kasuan, tarte handiagoak utziko dira proportzionalki batzarren artean, beren doktorego ikasketen iraupen luzeagoa kontuan izanik.

Emaitzak

Biltzar zientifikoetan parte hartuz, ikasleak beste ikerketa talde eta ildo batzuen berri izango du; etorkizunean interesgarriak izan daitezkeen harremanak izango ditu beste ikertzaile batzuekin, eta askotariko interesak dituzten entzuleen aurrean eraginkortasunez komunikatzen ikasiko du.

Ebaluazio-sistemak

Biltzarrean izan ostean, ikasleak garrantzitsuenak iruditu zaizkion alderdiei buruzko aurkezpen txiki bat egin beharko du (egokia litzateke taldeko mintegi bat egitea). Bilera horretan Batzorde Akademikoko gutxienez kide batek parte hartuko du, eta hark ebaluatuko du ikasleak ateratako onura.

Izaera

Orduak

300

Deskribapena

Ahal den neurrian, ikasle bakoitzak 1-3 hilabeteko egonaldia (edo hainbat egonaldi laburragoak) egingo du bere ikerketa gaia garatzen duen ikergune batean, atzerrian ahal bada. Egonaldia doktorego ikasketen azken urtean egingo da, ahal izanez gero. Beste ikergune batzuetan eginiko egonaldietan, harrera zentroak txosten konfidentzial bat bidaliko dio batzorde akademikoko buruari, egonaldia amaitzean, helburuen betetze mailari eta ikasleari eskaini zaizkion baliabideen aprobetxamenduari buruzkoa.

Emaitzak

Ikasleak ikergune prestigiodunen eguneroko lana ezagut dezake bertatik bertara, eta hori lagungarria izango zaio ikergunean edo taldean garatutako lanaren kalitateaz duen ikuspegia hobetzeko. Era berean, ikertaldeen arteko erlazioak sustatzen dira. Ikasleak ikasten du, halaber, berea ez den lan giro batera moldatzen, ziur asko, beste hizkuntza batean.

Ebaluazio-sistemak

Batzorde Akademikoak ikasleak harrera ikergunean egin beharreko jardueren martxari buruzko informazioa eduki beharko du; bai zuzenean ikaslearekin harremanetan egonda (posta elektroniko bidez), bai tesi zuzendariarekin harremanetan egonda. Egonaldia amaitu ostean, ikasleak txosten bat aurkeztu beharko dio Batzorde Akademikoari (egonaldiaren iraupenaren araberako luzera izango duena), eta egindako lanen berri jasoko du bertan, labur-labur. Txosten hori ikaslearen jardueren orrian txertatuko da.

Izaera

Orduak

10

Deskribapena

Noizbehinka, iraupen laburreko ikastaroak antolatuko dira (4-10 h), ikerketa ildoei lotuta interes espezifikoa duten gaiei buruz. Ikastaro hauek ikasketen hasieran emango dira nagusiki (lehenengo urtean). Ikertaldeko irakasleek emango dituzte, edo hizlari gonbidatuek. Interesgarria izan daiteke ere beste atal batzuek antolatutako ikastaroetara joatea: hala nola UPV/EHUko liburutegiak bilaketa bibliografikoko teknikei buruz aldian behin antolatzen dituenak.

Emaitzak

Jarduera honen bidez, ikasleak bere prestakuntza indartuko du, doktorego tesia egiteko baliagarriak diren kontzeptuetan eta oinarrizko teknika zientifikoetan. Bibliografia bilatzeko teknikak ikastea ezinbestekoa da, ikerketa artikuluak prestatzeko edo doktorego tesiaren memoria egiteko.

Ebaluazio-sistemak

Batzorde Akademikoak eramango du ikastaroan parte hartutakoen kontrola. Ikastaroa eman ostean, ikasle bakoitzak txosten txiki bat aurkeztu beharko du (ikastaroaren iraupenaren araberako luzera izango duena), ideia nagusiak biltzeko. Txosten hori Batzorde Akademikoari aurkeztu beharko zaio. Hark ebaluatu, eta bere jardueren orrian txertatuko du.

Oferta Anual Actividades - Comun