Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil de ingreso - QuimiLaser

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Doktorego programa honetan izena eman nahi dutenek kimika, fisika edo antzeko diziplinetan izan beharko lukete ikasketa akademikoen profila.

Gomendagarria da interesik izatea materiaren portaeraren azterketa eta ikerketarekiko, maila mikroskopiko edo molekularrean, erradiazio eta materiaren arteko interakzioaren, espektroskopia molekularraren edo nanoegituren arloetan, esaterako.

XSLaren edukia

Batzorde Akademikoak, hautatutako ikasleen ibilbide akademikoaren arabera, programaren ikerketa ildoekin lotutako gai espezifikoei buruzko oinarrizko prestakuntza gomendatu ahal izango du, hala nola laser espektroskopia, kimika konputazionala edo materialen zientzia. Prestakuntza hori ikaslearen tutoreak zuzendu eta gainbegiratuko du.
Onartuak izateko, ikasleen ibilbide akademikoa batez ere Kimika (bereziki Kimika Fisikoa) edo Fisika arloetakoa izan beharko da. Ondoko elementu hauek hartuko dira kontuan:- Espediente akademikoa % 65- Burututako masterraren kidetasuna Doktorego-programaren ikerketa-lerroekin %20- Esperientzia ikerkuntzan (baldin badago) %5- Ingelesaren ezaguera %10

Gaztelania

Ingelesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.

Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.

Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.

Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.