Doktorego programak Kimika ikertzeko prestakuntza eskaintzen du, doktorego tesi bat egitera bideratuta.
Ikerketako gaien artean daude interes (bio)kimiko eta fisikoko sistemen propietate molekular edo mikroskopikoak, metodo esperimental eta teorikoen bidez aztertzen direnak. Horretarako, laserrak eta beste energia iturri batzuk erabiltzen dira, azken belaunaldiko teknologiak baliatuz, bai eta mekanika kuantikoko metodologiak ere.
Programak ondorengo ikerketa ildoak eskaintzen ditu:
- Laser espektroskopia, mikrouhin espektroskopia eta masa espektrometria bidezko biomolekulen azterketa
- Laser pultsu ultralaburrek molekulekin duten elkarrekintza
- Nanoegituren eta aerosolen sintesia eta karakterizazioa
Doktorego programan, ikerketa lana tutorizatzeaz gain, prestakuntza jarduera osagarriak sartzen dira.
Programa UPV/EHUren Kimika Fisika Sailak antolatzen du, bertako kideak baitira programako irakasle-ikertzaile gehienak. Beste sail batzuetako irakasleek ere parte hartzen dute.
Ficha de Grado
Arduraldi partziala
Iraupena: 5 - 8 ikasturte
Eskainitako plazak: 1
Gutxi gorabeherako prezioa: 219 €/mailako
Ficha de Grado
Arduraldi osoa
Iraupena: 3 - 5 ikasturte
Eskainitako plazak: 5
Gutxi gorabeherako prezioa: 301 €/mailako
Harremanetarako
Kontsulta akademikoak: franciscojose.basterretxea@ehu.eus
Kontsulta administratiboak: laseresquimica.doke@ehu.eus
Iradokizunak eta eskaerakIkerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeak | Ikerketa lerroak |
---|---|
Gas faseko laser-espektroskopiako taldea |
|
Sistema agregatuen espektroskopiako taldea |
|