Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Prestakuntza Jardueren Plana

Prestakuntza plana

Doktorego Eskolaren jarduerak

Izaera

Hautazkoa

Orduak

12

Deskribapena

Nahitaez bertaratu behar da ikastaro honetara; modulu bakoitzaren azalpen teoriko bat emango da, eta parte-hartzaileek hainbat ariketa praktiko egin beharko dituzte saioetan zehar.

Emaitzak

Doktoregaiak informazioa modu etikoan biltzeko, ebaluatzeko, erabiltzeko eta zabaltzeko beharrezko tresnak eskuratuko ditu.

Ebaluazio-sistemak

Mintegia presentziala da, beraz, nahitaez bertaratu behar da; hori modulu bakoitzean jasotako sinaduren arabera kontrolatuko da. Jarduera amaitzean, horri esker lortutako gaitasunak baloratzea ahalbidetuko duen txosten bat eman beharko zaio tutoreari.

Izaera

Hautazkoa

Orduak

40

Deskribapena

Astebeteko egoitza erako mintegi intentsiboak dira. Ingelesez egiten dira, diziplina eta kultura anitzeko ingurune batean. Doktorego prestakuntzaren bigarren urtean dauden unibertsitate bakoitzeko berrogei ikertzailek beren etorkizuneko lan munduratzera bideratutako prestakuntza zehatza jasotzen dute, ingurune soziolaboral batean (baina ez beti unibertsitate ikerketarekin lotutako gune batean) eta/edo zentro publiko edo erdipublikoetan. Jarduera guztiak doktorialak antolatzen eta talde lana errazten adituak diren langileek dinamizatzen dituzte. Hauek dira programatutako jardueretako batzuk: bisitaldiak mugaren bi aldeetako enpresetara, ikerketa zentroetara eta kultura erakundeetara; doktore exekutiboen eta ekintzaileen lekukotasuna; eta topaketaren amaieran aurkeztuko den proiektu berritzaile bat prestatzeko taldeko lana. Doktorialetan parte hartzea hautazkoa da eta ez dakar inskripzio gasturik. Mantenuaren, egonaldiaren eta garraioaren gastuak unibertsitate antolatzaileek finantzatuko dituzte, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak emandako finantziazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Akitania Euskadi lankidetza funtsaren laguntzarekin.

Emaitzak

Doktoregaiek prestakuntza praktikoa eskuratzen dute hainbat arlotan: komunikazioa, berrikuntza, taldeko lana, lidergoa eta ekintzailetza. Kulturaren eta hizkuntzaren arloko enpresa eta elkarteetan lan egiten duten hainbat profesionalek emandako lekukotasunetatik eta esperientzietatik abiatuz, eta enpresetara eta elkarteetara egindako bisitaldien bidez, doktoregaiek harreman zuzena izaten dute esperientzia profesionalarekin. Mintegi horiek diziplinartekoak dira eta, bertan, ikasleak jatorrizko unibertsitate eta ezagutza arlo desberdinak batzen dituzten unitateetan taldekatzen dira. Esperientziak etorkizuneko proiektu profesionala antolatzeko moduari buruzko ezagutza ugari eman behar dizkie ikasleei, bai Unibertsitatean bai bertatik kanpo.

Ebaluazio-sistemak

Kabinete pedagogiko batek kontrolatzen du doktorialen prozedura osoa. Kabinete horrek taldearen jarduera etengabe atzeraelikatuko duten eta doktoregaiek egunero egindako lana monitorizatuko duten hainbat aholkulari profesional barne hartzen ditu. Doktorialetan izena eman ondoren, nahitaezkoa da saioetara bertaratzea eta parte-hartze aktiboa izatea.

Programaren jarduerak

Izaera

Nahitaezkoa

Orduak

15

Deskribapena

5 tailer, ikertzaile gonbidatuek eskainiak. Ikasleak tailerra koordinatuko duen ikertzaileak adierazitako materiala prestatu beharko du, eta haren edukiak doktore ikerketara egokitu. Jarduerari buruzko txosten labur bat egingo du, bere doktorego tesirako lortutako aprobetxamendua adierazita.

Emaitzak

Gaiaren egoera ezagutzea gizarte zientzien oro har eta soziologiaren bereziki arloko arazo nagusietan. Diziplinako berrikuntza teoriko eta teknikoei buruzko zuzeneko lana.

Ebaluazio-sistemak

Honako hauen kontrola ziurtatuko da: - Nahitaezko bertaratzearen kontrola. - Tailer bakoitzari buruzko txosten bat egitea, oinarrizko edukiak jasoz, eta doktorego tesirako Portu den aprobetxamenduari buruzko txostena. Urteko lan memorian jasoko da.

Izaera

Nahitaezkoa

Orduak

24

Deskribapena

3 mintegi (4 orduko 2 saio mintegi bakoitzak), programako ikerketa ildoak garatzeko ardura duten taldeek gonbidatutako ikertzaileek eskainiak.

Emaitzak

Ikerketa aurreratuen esperientziak ezagutzea. Doktorego programako ikerketa ildoetan nabarmendu diren ikasketa ibilbideetan sakontzea, gizarte zientzietako ikerketa eredu eta arloetan.

Ebaluazio-sistemak

Mintegiaren antolatzaileek Honako hauen kontrola ziurtatuko da: - Nahitezko bertaratzea. - Doktoregaiak ondorioen txosten bat egitea, urteko lan memorian jasoko dena.

Izaera

Orduak

2160

Deskribapena

Jarduera plan pertsonalizatuaren barnean, ikertzaile bakoitzak bi ikerketa egonaldi egingo ditu bere prestakuntzaldian: bat bigarren urtean eta bestea hirugarrenean. Programaren koordinatzaileak ikertzaile horien egonaldiak erraztuko ditu, ikertzaile bisitari gisa, ikerketa proiektuen mugikortasun edo tutorekidetza hitzarmenen bidez doktorego programari atxikita dauden estatuko eta atzerriko ikerguneetan eta ikertaldeetan, eta mugikortasunaren finantzaketa eskaera bermatuko du. Jardueraren helburu zehatzak doktorego tesi proiektu bakoitzaren behar espezifikoetara lotuta badaude ere, honako jarraibide orokor hau proposatzen da: lehenengo egonaldia doktorego tesiaren esparru teoriko-kontzeptualaren lehen garapen bati eskaintzea; bigarren egonaldia, landa lanean lortutako materialaren analisiari.

Emaitzak

Harreman zuzena atzerriko ikertzaile eta ikerguneekin, ikertzaile bakoitzari dagokion jarduera eremuan.

Ebaluazio-sistemak

Tesi zuzendariek ziurtatu beharko dute doktoregaiek honako hauek entregatzen dituztela: - Doktoregaiak egonaldia egin izanaren ziurtagiria. - Ikerketa egonaldiaren txostena, harrera erakundeko mugikortasun arduradunaren abalaz. Eginiko jardueren berri eman behar da, baita jarduera horiek ikertzaile bakoitzaren prestakuntza planeko helbururekin duten erlazioaren berri ere - Doktoregaiek atzerriko unibertsitate eta ikerguneetan egindako hiru hilabetetik goragoko egonaldien kasuan, nazioarteko tesia egiteko proposamena.

Izaera

Nahitaezkoa

Orduak

10

Deskribapena

Talde bakoitzak mintegiak, tailerrak, bilerak edo beste jarduera batzuk antolatzen ditu, eta edukia urtero aldatzen bada ere, ikerketa ildoetako nodo problematikoen elementu nagusietan sakontzea izan ohi da beti xedea. Taldeen webguneetan, talde bakoitzak urtero antolatzen dituen jarduerei buruzko informazio zehatza aurki daiteke: Aldaketa, Konplexutasuna eta Gizarte Berrikuntza (www.ascide.org), Identitate Kolektiboari buruzko Ikasketa Zentroa. (www.identidadcolectiva.es), Civersity (www.civersity.net).

Emaitzak

Ikergaiari dagokionez, gaiaren egoera hurbiletik ezagutzea; harremanak ezartzea doktoregai bakoitzak ikerketan erabiltzen duen lan objektuarekin tematikoki eta metodologikoki lotuta dauden objektuak erabiltzen dituzten akademikoekin.

Ebaluazio-sistemak

Mintegiaren antolatzaileek ziurtatu beharko dute honako hauek betetzen direla: - Doktoregaiak mintegietara joatea: bertaratzea nahitaezkoa da. - Doktoregaiak ondorioen txosten bat egitea, urteko memorian jasoko dena.

Izaera

Nahitaezkoa

Orduak

16

Deskribapena

Ikasleek beren lana aurkeztuko dute aldian behin, ikertzaile gazteen jardunaldietako komunikazio modalitatean. Doktoregoan izena eman duten ikasle guztiek parte hartuko dute jardunaldietan, zeinahi izanik ere haien maila, UPV/EHUtik kanpoko ikerketa egonaldiren batean ez badaude betiere. Jardunaldiak ikasturte amaieran egingo dira, programako laguntzaileen koordinaziopean, eta ad hoc gonbidatutako hizlariek parte hartuko dute, tesi zuzendariez eta programako irakasleez gainera.

Emaitzak

Txosten bat prestatzea, aurkeztea eta eztabaidatzea testuinguru akademiko batean; diziplina barneko erabilera profesionalak ezagutzea; doktorego tesiaren zati bat idazten laguntzea.

Ebaluazio-sistemak

Jardunaldien antolatzaileak honako hauek kontrolatzeaz arduratuko dira: - Laburpen testu bat bidaltzea, jardunaldien aurretik, 15 egun lehenago gutxienez. Testua artikulu zientifiko baten ezaugarrietara egokituko da. Kontuan izango ditu dagokion moduan adieraziko diren arauak. - Jardunaldietan era aktiboan parte hartzea.

Oferta Anual Actividades - Comun