Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil Ingreso - Modelos y Áreas de Investigación

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Batetik, doktoregora sartzeko beharrezkoak diren baldintza orokorrak bete behar dira eta, bestetik, Gizarte Zientziak arlo zabalean ikerketan aritzeko gogoa adierazten duen profila izan behar da. Beste arlo eta diziplina batzuetatik etorritako pertsonak ere onartuko dira, baina kontuan hartuta ikerlana eremu sozialera bideratu behar dela eta beti baldin eta Gizarte Zientziak arlo zabalari (Zuzenbidea, Psikologia, Filosofia, Nazioarteko Harremanak, etab.) lotutako masterren bat egin izana egiaztatzen badute.

Horiek horrela, egindako masterrean lortutako kalifikazioak balioetsiko dira, batez ere honakoei lotutako ikastaroetan lortutakoak aurkeztuz gero: ikerketa sozialerako metodoak eta teknikak, teoria soziala eta ikerketa teknikak erabiltzeko eta ezagutzeko aplikazioen jakintza, datuen analisi estatistikoa eta gizarte ikerketarako teknika kualitatiboak ezagutzea.

XSLaren edukia

Programa honek ez du ezartzen prestakuntza osagarri espezifikorik modu orokorrean. Hala ere, Batzorde Akademikoak ikerketa osagarri espezifikoen beharra ezar dezake kasu indibidual bakoitzerako, graduatu bakoitzak duen profilaren arabera, bereziki ikerketa sozialean espezializatuta ez dagoen master batetik badator.
Hauek dira onartua izateko irizpideak:- Graduko batez besteko nota: %30- Sartzeko masterraren batez besteko nota: %30- Antzeko titulazioen jatorria (Gizarte Zientziak): %10- Azterlanak eta ikerlanak egiten parte hartzea: %10- Lanbide esperientzia: enpresa edo ikerketa zentroekiko lotura: %10- Aurkezpen gutuna (motibazioak, ikerketa lerroa, ikertaldeko kidea izatea, beka jasotzeko aukera, etab.): %10.

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Frantsesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.

Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.

Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.

Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.