Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Antolaketa

Doktorego programaren koordinazioa

ZUBERO BEASCOECHEA, IMANOL

Batzorde akademikoa

Batzordeburua: ZUBERO BEASCOECHEA, IMANOL
Bokala: ABAD MIGUELEZ, MARIA BEGOÑA
Bokala: DAVILA LEGEREN, ANDRES

Baliabide materialak

Soziologia II sailak bi mintegi dauzka Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatearen eraikinean, hurrenez hurren 15 eta 30 pertsonarentzat irakaskuntza (master eta doktoregoa) eta mintegiak eta tailerrak bertan egiteko. Aretootan, material informatiko egokia dago doktoregoko irakaskuntzak dakartzan eskakizunak kontutan hartuta (ordenagailuak, kanoi erretroproiektorea e. a.) Modu berean, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatearen eraikinean master eta doktorego programaren esku dira irakaskuntzarako hornitutako zenbait mintegi. Era berean, sailak ikertzaileentzako bi mintegi dauzka eta 15 lanpostu bertan material informatiko eta programari atxikitako ikertzaileek ikasteko eremua, bereziki prestakuntza programen finantzaketarekin doktoregoa egiten duten ikasleentzat. Gainera, sailari atxikitako ikertaldeetakoren batek berezko ikasketetarako eremuak dauzka, bai eta bere ikerketa arloan espezializatutako kontsultarako materiala ere, bertako ikerketa ildoekin bat egingo luketen doktoregaiek baliatuko ahal dituztenak.
Nahiz eta gizarte ikerkuntzan era honetako ekipamenduak erabiltzea ohikoa ez den, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak Gesell kamera bat dauka. Gizarte ikerkuntzarako beste tresna batzuk abian jartzeko, bai fakultatean bertan nola sailean eta bere ikertaldeek erabil ditzakete talde lana egiteko lan teknikak baliatzeko prestatutako aretoak.
Honako hauek dira eskura diren bitarteko bideo bibliografikoak:1) Sailak biblioteka espezializatua du bere kideek (IIP eta AZP) erabil dezaten.2) UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak funts bideografiko ugaria du Leioako bere instalazioetan 3) Sailean egoitza duten bi ikertalde finkatuek beren bibliotekak dauzkate, zein bere ikerketa arloari dagokion material espezifikoarekin.4) Leioako campuseko biblioteka nagusiak funts bibliografikoa du doktorego programaren espezialitatearen arloetan. Gai espezifikoetan, UPV/EHUren unibertsitate sistemaren biblioteka periferikoetan (Ibaeta, arte ederrak) kalitate handiko funtsak daude Soziologia II sailak lantzen dituen arloaren inguruko zenbait arlotan.5) UPV/EHUk erreferentzia eta kontsultarako zerbitzu eraginkorra jartzen du IIPren esku, behar dutenean, UPV/EHUn eskura ezin daitekeen bibliografia eta kontsulta materiala eskura ditzaten.

Hitzarmena duten erakunde laguntzaileak

  • Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
  • CENTRE D¿ÉTUDES ET DE RECHERCHES INTERNATIONALES DE SCIENCES PO (CERI)
  • Instituto Tecnológico y de Estudios Superiores de Monterrey
  • Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea
  • Universidad de La Repúbllica-Uruguay
  • Universidad Nacional de la Plata
  • Universidad de Coimbra (CES)

Bestelako erakunde laguntzaileak

  • Ecoles des Hautes Etudes en Sciences Sociales (EHESS), París.