Prestakuntza Jardueren Plana
Prestakuntza plana
Doktorego Eskolaren jarduerak
Izaera
Hautazkoa
Orduak
12
Deskribapena
Nahitaez bertaratu behar da ikastaro honetara; modulu bakoitzaren azalpen teoriko bat emango da, eta parte-hartzaileek hainbat ariketa praktiko egin beharko dituzte saioetan zehar.
Emaitzak
Doktoregaiak informazioa modu etikoan biltzeko, ebaluatzeko, erabiltzeko eta zabaltzeko beharrezko tresnak eskuratuko ditu.
Ebaluazio-sistemak
Mintegia presentziala da, beraz, nahitaez bertaratu behar da; hori modulu bakoitzean jasotako sinaduren arabera kontrolatuko da. Jarduera amaitzean, horri esker lortutako gaitasunak baloratzea ahalbidetuko duen txosten bat eman beharko zaio tutoreari.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
40
Deskribapena
Astebeteko egoitza erako mintegi intentsiboak dira. Ingelesez egiten dira, diziplina eta kultura anitzeko ingurune batean. Doktorego prestakuntzaren bigarren urtean dauden unibertsitate bakoitzeko berrogei ikertzailek beren etorkizuneko lan munduratzera bideratutako prestakuntza zehatza jasotzen dute, ingurune soziolaboral batean (baina ez beti unibertsitate ikerketarekin lotutako gune batean) eta/edo zentro publiko edo erdipublikoetan. Jarduera guztiak doktorialak antolatzen eta talde lana errazten adituak diren langileek dinamizatzen dituzte. Hauek dira programatutako jardueretako batzuk: bisitaldiak mugaren bi aldeetako enpresetara, ikerketa zentroetara eta kultura erakundeetara; doktore exekutiboen eta ekintzaileen lekukotasuna; eta topaketaren amaieran aurkeztuko den proiektu berritzaile bat prestatzeko taldeko lana. Doktorialetan parte hartzea hautazkoa da eta ez dakar inskripzio gasturik. Mantenuaren, egonaldiaren eta garraioaren gastuak unibertsitate antolatzaileek finantzatuko dituzte, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak emandako finantziazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Akitania Euskadi lankidetza funtsaren laguntzarekin.
Emaitzak
Doktoregaiek prestakuntza praktikoa eskuratzen dute hainbat arlotan: komunikazioa, berrikuntza, taldeko lana, lidergoa eta ekintzailetza. Kulturaren eta hizkuntzaren arloko enpresa eta elkarteetan lan egiten duten hainbat profesionalek emandako lekukotasunetatik eta esperientzietatik abiatuz, eta enpresetara eta elkarteetara egindako bisitaldien bidez, doktoregaiek harreman zuzena izaten dute esperientzia profesionalarekin. Mintegi horiek diziplinartekoak dira eta, bertan, ikasleak jatorrizko unibertsitate eta ezagutza arlo desberdinak batzen dituzten unitateetan taldekatzen dira. Esperientziak etorkizuneko proiektu profesionala antolatzeko moduari buruzko ezagutza ugari eman behar dizkie ikasleei, bai Unibertsitatean bai bertatik kanpo.
Ebaluazio-sistemak
Kabinete pedagogiko batek kontrolatzen du doktorialen prozedura osoa. Kabinete horrek taldearen jarduera etengabe atzeraelikatuko duten eta doktoregaiek egunero egindako lana monitorizatuko duten hainbat aholkulari profesional barne hartzen ditu. Doktorialetan izena eman ondoren, nahitaezkoa da saioetara bertaratzea eta parte-hartze aktiboa izatea.
Programaren jarduerak
Izaera
Hautazkoa
Orduak
100
Deskribapena
Ahal den neurrian, hitzarmen espezifikoen bidez doktorego programari atxikita dauden unibertsitateetan ikasketa egonaldiak egiteko aukera emango zaie ikasleei. Jarduera honen helburua da harremanetan jartzea ikasleak tesiaren aztergaiari lotutako nazioarteko adituekin, haien prestakuntza eguneratzeko eta doktorego tesia egiteko behar duten laguntza eskaintzeko. Kontratu bat edo doktorego aurreko beka bat izanik nazioarteko tesi bat irakurtzeko asmoa duten doktoregaiek hiru hilabeteko egonaldia egin beharko dute, gutxienez, batzorde akademikoak edo tesi zuzendariak gomendatzen dituen atzerriko ikerguneetako batean. Gainera, nazioarteko harremanez eta ikastegiak atzerriko ikerguneekin dituen hitzarmenez arduratzen den dekanordetza bat dago fakultatean. Egonaldi hauetako bakoitzak jardun protokolo bat erabiltzen du, kontuan hartzen dituena ikasleen beharrak eta eskuratu behar dituzten gaitasunak, baita zentro hartzailearen harrera gaitasuna ere. Gaur egun, era honetako hitzarmen bat dugu Queeneko Unibertsitatearekin (Kinston-Kanada), gure bekadun bat bidaltzeko unibertsitate horretara.
Emaitzak
Jarduera honen bidez, ikasleak tesiaren garapenari lotutako tresna teorikoak nahiz metodologikoak finkatzea eta kontrastatzea nahi da, horretarako abiapuntua izanik tesiari zuzenean lotuta dauden ikergune eta pertsonekiko harremanak.
Ebaluazio-sistemak
Ikasleek tutore bat izango dute jatorrizko ikergunean eta beste bat harrerakoan, eta biek batera jardungo dute. Ahal bada, esleitutako tutorea tesiko zuzendari bera da. Egonaldi horretan egingo den ebaluazioa bi txostenez osatuko da; bat, bi tutoreek idatziko dute, eta, besteak ikasleek egindako jarduerak jasoko ditu.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
10
Deskribapena
Jarduerak hiru saio ditu. Lehenengo saioan (saio teorikoa), estatuko edo atzerriko unibertsitateetako edo ikerguneetako adituek bi hitzaldi ematen dituzte, Kanpainaren xede den gaiari buruz. Saio honek hiru ordu irauten du. Bigarren saioan, praktikoagoa, urte bakoitzeko aztergaia planteatu eta hari buruz eztabaidatzen da. Horretarako, ikus-entzunezko materiala edo material idatzia banatzen da ikasleen artean, oinarri argumentala emateko eztabaida praktikoari. Saio honetan, pertsona gonbidatu bat izan ohi da: nazioarteko erakundeetako ordezkariren bat edo irakasle adituren bat. Saioak hiru ordu irauten du. Azkenik, hirugarren saioan (lau orduko iraupenekoa), ikasleek txosten txiki bat osatzen dute, Jardunaldietan eginiko ekarpenekin eta gogoeta pertsonalekin, eta bereziki erreparatzen diote nazioarteko ikuspegiari. Txostena egiteko, Jardunaldien antolakuntzaz arduratzen diren irakasleen aholkularitza eta tutoretza eskura ditzakete. "
Emaitzak
Jarduera honen bidez, doktoregaiei hezkuntza eskubidearen alderdi garrantzitsu bati buruzko ezagutza eman nahi zaie, ikuspegi hori oinarrizkotzat jotzen baita edozein ikerketa planteamenduaren helburuetarako eta, batik bat, doktorego tesi baten oinarriak finkatzearen zati baterako. Era berean, haren jarduera eskubide horren nazioarteko ikuspegi batera bideratu nahi da, eta doktorego tesiaren garapenean doktoregaiak horri buruzko gogoeta egitea bilatzen da. Txosten bat egitean, ikasleak idazteko gaitasuna garatuko du, ikerketa zientifikoen esparruan ondoren egingo dituen lanei begira.
Ebaluazio-sistemak
Mintegietara joatea nahitaezkoa izango da doktoregaientzat, eta, hortaz, ikasleak saioetara doazela kontrolatuko da. Horrez gain, saioetako parte-hartze aktiboa eta lan praktikoak balioetsiko dira.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
6
Deskribapena
Jarduera honetan, Hezkuntza Zientzien arlo zientifikoko aldizkari akademiko nagusiak aurkezten ditu hizlari batek. Zehazki, era honetako gaiak aipatzen dira: aldizkarien lerro eta politika editoriala; aipamenen eta inpaktuen aurkibidea; posizionamendua hainbat aurkibidetan; argitalpen epeak; periodikotasuna; kalitate adierazleak; etab. Ondoren, tailer praktiko bat egiten da, kasu praktikoak aztertzeko.
Emaitzak
Doktoregaiak hezkuntza aldizkari akademikoen ezaugarri nagusiak ezagutuko ditu, eta horrek ikerlanaren emaitzak zabaltzeko eta argitaratzeko estrategia egoki bat diseinatzea ahalbidetuko dio.
Ebaluazio-sistemak
Doktoregaiak bere izen-ematearen eta parte-hartzearen ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu, jardueraren laburpen batekin batera. Jarduera kontrolatzeko prozedura guztia mintegiko edukiak emango dituen irakasleen ardura izango da. Ikasleek lan espezifikoak aurkeztu beharko dituzte, deskribatutako programa osatzen duten hainbat alderdiri buruz. Lan hori ebaluatu egingo da. Saioetara joatea eta horietan parte-hartzea nahitaezkoa da, bai denbora osora bai denbora partzialera dauden ikasleentzat, eta, programan dauden bitartean (hiru edo bost urte), gutxienez behin joan beharko dute. Gomendagarria da jarduera hau programaren bigarren urtean egitea denbora osoz dauden ikasleentzat, eta hirugarren urtean, berriz, denbora partzialera dauden ikasleentzat. Jarduera hau "Ikerketa artikulu bat idazteko eta argitaratzeko estrategiak" prestakuntza jardueraren ondokoa izango da, bien arteko osagarritasuna dela eta.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
25
Deskribapena
"IkerEztabaida seihilekoko mintegi bat da, garapenean dauden tesi proiektuak aurkeztu eta taldean eztabaidatzeko, doktore gonbidatuek, master ikasleek eta interesatuta dauden pertsonek osatutako publiko baten aurrean. Saio bakoitza doktore batek koordinatuko du, txandaka, eta honako hauek izango dira haren eginkizunak: (i) bi doktoregai gonbidatzea beren proiektuak aurkeztera; (ii) bi doktore gonbidatzea irakurle kritikoaren eginkizuna betetzera; (iii) mintegiaren deialdia egitea eta hura kudeatzea. Prozedura honako hau da: a) Tesiaren egoerari buruzko 20 minutuko laburpen bat aurkeztea, aldez aurretik gehien jota 10 orrialde izango dituen dokumentu idatzi batean zirriborratua (izenburua, helburuak, metodologia, eginiko lanak eta egiteke daudenak). b) Tesi zuzendaria izango ez den taldeko irakasle batek irakurle kritikoaren eginkizuna beteko du, eta eztabaida zabalduko du IkerEztabaida taldera, ekarpenak helarazteko doktoregaiari. c) Taldean ondorioak ateratzea. IkerEztabaidak ez dira tesi ebaluazio saioak, ezta tesiak defendatzekoak ere, ideiak eta iritziak trukatzeko saioak baizik, giro lasai eta informal batean, bere lana aberasten laguntzeko doktoregaiari. "
Emaitzak
(I) Hezkuntza arloko ikerketaren parametroez jabetzea, jarduerako parte-hartzaileek egindako ekarpenen bidez. (II) Ikerketarekiko motibazioa eta konpromisoa errotzea. (III) Gure hurbileko inguruan doktorego tesien bidez garatzen ari diren ikerketa ildoak hobeto ezagutzea.
Ebaluazio-sistemak
(I) IkerEztabaida bakoitzean, parte-hartzaileek eta dagokion irakurle kritikoak doktoregai txostengileek prestatutako dokumentua eskuratzeko aukera izango dute. (II) IkerEztabaida bakoitzaren koordinatzailearen ardura izango da mintegiak parte-hartzearen arrakasta bermatzeko baldintzak betetzea eta eztabaida irekia eta errespetuzkoa izatea. (III) IkerEztabaida bakoitzari dagokion informazioa doktorego programaren webgunean jarriko da. Irakurle kritikoaren kargura egongo da jardueraren kontrol prozedura. Jendaurreko azalpena ikerlanerako antolatutako mintegi batean egitea proposatzen da. Denbora osoko erregimenean dauden doktoregaiak hirugarren urtearen lehen hiruhilekoan egingo dute, eta denbora partzialera dauden doktoregaiek, berriz, bosgarren urtearen lehen hiruhilekoan.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
15
Deskribapena
1.- Ikerketa artikulu baten egitura eta estiloa. Informazioa antolatzeko egitura alderdiak eta estilo arauak (MLA, APA): ikerketa artikuluak idazteko gomendioak. Talde lana: ikerketa artikulu batzuen analisia (egitura, estiloa, aipamenak...). 2.- Ikerketa artikulu baten egitura eta estiloa (jarraipena). Taula eta grafikoen ohiko egitura. Akats arruntenak. Talde lana: taulak eta grafikoak aztertzea, hobetzeko eta aldizkari akademikoetako artikuluetan argitaratzeko. 3.- Ikerketa artikulu baten egitura eta estiloa: informazioa ingelesez antolatzeko alderdi espezifikoak. Perpaus eta testu osagaien antolakuntza. Kohesio eta koherentzia mekanismoak. Talde lana: kohesio eta koherentzia mekanismoen analisia ikerketa artikulu batzuetan, bereziki erreparatuta ingelesez erabiltzen diren ohiko mekanismoei. 4.- Ikerketa artikulu bat argitaratzeko prozesua: Adituek zuzentzeko sistema ('peer review'). Adituek zuzentzeko sistemaren ikuspegiak eta arazoak. Fidagarritasun eta baliozkotasun arazoak. Zuzentzaileen txostenak ('referees'); nola erantzun. Talde lana: argitalpen prozesuarekin lotutako alderdien analisia. Aldizkari akademikoen analisia. Aldizkari akademikoetako zuzentzaileek erabiltzen dituzten ikerketa artikuluen ebaluaziorako inprimakien analisia. 5.- Aldizkariak hautatzea eta ebaluatzea. Artikuluak argitaratzeko aldizkariak aztertzea. Adierazle bibliometrikoak. Eragin faktorea. Argitaratutako artikuluen eragina eta hedapena handitzeko estrategiak. Web of Science datu-basearen analisia. Idazketa zientifikorako Interneteko baliabideen analisia.
Emaitzak
Doktoregaiak ikerketa artikulu baten egitura eta ohiko estiloa ezagutuko ditu, baita aldizkari akademikoetan argitaratzeko gako nagusiak ere. Hori lagungarria izango zaio ikerketa artikuluen argitalpenaren bidez bere ikerketa emaitzak zabaltzeko estrategiak aplikatzeari begira.
Ebaluazio-sistemak
Jarduera horretara joatea nahitaezkoa da. Jarduera kontrolatzeko prozedura guztia mintegiko edukiak emango dituen irakasleen ardura izango da. Ikasleek lan espezifikoak aurkeztu beharko dituzte, deskribatutako programa osatzen duten hainbat alderdiri buruz. Lan hori ebaluatu egingo da. Saioetara joatea eta horietan parte-hartzea nahitaezkoa da, bai denbora osora bai denbora partzialera dauden ikasleentzat. Gomendagarria da jarduera hau programaren bigarren urtean egitea denbora osoz dauden ikasleentzat, eta hirugarren urtean, berriz, denbora partzialera dauden ikasleentzat.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
6
Deskribapena
Urteko mintegia, Hezkuntza Zientzien arlo zientifikoko I+G+B proiektuetan estatuan eta nazioartean lantzen ari diren ikerketa ildo, gai eta talde nagusiak aurkeztu eta eztabaidatzeko, doktore gonbidatuek, master ikasleek eta interesatuta dauden pertsonek osatzen duten publikoaren aurrean. Saio bakoitza doktore batek koordinatuko du, txandaka, eta haren eginkizuna izango da (i) Hezkuntza Zientzien ikerketa arloaren gaur egungo egoera sakon ezagutuko duen prestigio handiko txostengile bat gonbidatzea, informazio hori helarazteko bertaratutako pertsonei. Saio bakoitzean, azken deialdietan lehiakorrenak izatera heldu diren ikertaldeek erabilitako estrategia arrakastatsuenekin lotutako gaiak aztertuko dira, baita mintegian parte hartzen duten ikertaldeetan landu daitezkeenak ere, haien lehiakortasuna eta gaitasuna hobetzeari begira.
Emaitzak
(i) Espainiako estatuan deialdi publikoen bidez egiten ari diren ikerketa ildoak eta ikertaldeak hobeto ezagutzea. (ii) I+G ikerketa proiektuen deialdietan lehiakorrak izateko ikertaldeak zer parametrotan mugitzen diren jakitea. (iii) Ikertaldeen motibazioa eta konpromisoa errotzea, estatuko ikerketa deialdietan parte-hartzea hobe dezaten.
Ebaluazio-sistemak
(I) Mintegiko saioei buruzko informazioa doktorego programaren webgunean jarriko da, gonbidatutako pertsonek izena emateko aukera izan dezaten behar besteko aurrerapenez. (II) Saioak egin bitartean, pertsona batek koordinazio lanak egingo ditu. Haren ardura izango da mintegien parte-hartze handia ziurtatzeko baldintzak betetzea eta joandako pertsonei zalantzak argitzea. (III) Geroko erabilera bermatzeko, aurkeztutako eta eztabaidatutako informazio garrantzitsuena bertaratutako pertsonen esku utziko da, bilera amaitzean.