Onartua izateko irizpideak
Sarrera-profila
Doktorego programa honek lau sarbide nagusi ditu: Hezkuntzako masterra, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate masterra, Giza eta Gizarte Zientzietako masterra eta beste esparru batzuetako master edo ikasketak. UPV/EHUren eskaintzaren barruan, esparru horrekin bereziki lotutako hiru master daude: Eleaniztasuna eta Hezkuntza masterra, Gizarte eta Hezkuntzako Eremuen Ikerketa masterra eta Psikodidaktika masterra.
Aurreko paragrafoan ez bezalako doktorego aurreko ikasketak egin dituzten ikasleak beren curriculum vitaearen eta beren hezkuntzaren arloko ikerketa proiektuaren arrakasta espektatiben arabera onartu ahal izango dira.
Unibertsitatera sartzeko profil hau gomendatzen da: jardunaldi osoko ikasleak izatea, hezkuntzaren arloko masterren bat eginda edukitzea eta, gainera, oinarrizko ikerketako edo aplikatuko proiektuetan ikertzeko motibazioa adieraztea, doktorego programa honen ikerketa ildoen barruan.
Gaztelania
Euskara
Ingelesa
Frantsesa
Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura
Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.
Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.
Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.
Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.
Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.