Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Prestakuntza Jardueren Plana

Prestakuntza plana

Doktorego Eskolaren jarduerak

Jarduerarik ez

Programaren jarduerak

Izaera

Hautazkoa

Orduak

15

Deskribapena

Doktorego programako batzorde akademikoak doktoregai guztien parte-hartzea sustatuko du bi urtetik behin egingo diren jardunaldietan. Doktorego jardunaldiak doktoregaiek berek hasitako ikerketei buruzkoak izango dira neurri handi batean, eta komunikazio modura aurkeztuko dira, bilkuran aztertu eta eztabaidatzeko.

Emaitzak

Ebaluazio-sistemak

Biltzarra antolatu duen erakundeak igorritako parte-hartze ziurtagiria. Doktoregaiaren jardueren dokumentuan jasoko da. Jarduera ebaluatzeko sistema berdina izango da bai denbora osoz dauden ikasleentzat bai denbora partzialera daudenentzat, ikasle batzuek edo besteek denbora antolatzeko zer plangintza eta jardueren segida duten alde batera utzita.

Izaera

Nahitaezkoa

Orduak

30

Deskribapena

Doktorego programako batzorde akademikotik, programako doktoregai guztiek gutxienez urtean batzar edo sinposio zientifiko-historiografiko batean parte hartzea sustatuko da, komunikazio edo txosten bat aurkeztuta, ahal izanez gero.

Emaitzak

Programa osoan edo azken bi urteetan egiteko antolatu diren prestakuntza jarduerak doktoregaiari aukera hauek emateko diseinatu dira: eskuratutako gaitasunak praktikan jartzea, laneko objektua teorikoki eraikitzea, ikerketaren behin-behineko emaitzak aurkeztea, eta bere espezialitatearen inguru zientifikoarekin harremanetan jartzea.

Ebaluazio-sistemak

Biltzarra antolatu duen erakundeak igorritako parte-hartze ziurtagiria. Doktoregaiaren jardueren dokumentuan jasoko da. Jarduera ebaluatzeko sistema berdina izango da bai denbora osoz dauden ikasleentzat bai denbora partzialera daudenentzat, ikasle batzuek edo besteek denbora antolatzeko zer plangintza eta jardueren segida duten alde batera utzita.

Izaera

Nahitaezkoa

Orduak

30

Deskribapena

Programako ikerketa ildoen arduradun bakoitzak hiru orduko mintegi bat antolatuko du, hiruhileko bakoitzean gutxienez, ildo horietan lanean ari diren doktoregaiekin. 7 unibertsitateetako doktoregai guztiek txosten bat aurkeztu beharko dute nahitaez, ikasturte bakoitzean eztabaidatuko dena; denbora partzialez matrikulatutako ikasleen kasuan, txosten bat bi ikasturte akademikotik behin. Programa honetako ikerketa aldiko oinarrizko edukiak, doktorego tesia prestatzeko lanaz gainera, doktoregoaren unibertsitate egoitza bakoitzean egiten diren prestakuntza jarduerak eta ikerketa mintegiak dira. Mintegi horietan, ikasleek (bertakoek nahiz bisitariek) martxan dauden beren ikerketen garapena eta emaitzak azaltzen dituzte, eztabaidatuak izateko. Jarduera honetan parte hartzea nahitaezko urratsa da doktorego tesia defendatu aurretik. Gainera, ikasleak programako beste unibertsitate batzuetako doktorego mintegietan parte hartzea sustatzen da, bere prestakuntza osatzeko eta bere ikerketan eginiko urratsak beste testuinguru akademiko batzuetan kontrastatzeko.

Emaitzak

RD2, RD4, RD5, RD6, RD10, 11RD, RD12 gaitasunak.

Ebaluazio-sistemak

Mintegian bertaratze ehunekoa balioetsiko da. Jarduera ebaluatzeko sistema berdina izango da bai denbora osoz dauden ikasleentzat bai denbora partzialera daudenentzat, ikasle batzuek edo besteek denbora antolatzeko zer plangintza eta jardueren segida duten alde batera utzita.

Izaera

Hautazkoa

Orduak

480

Deskribapena

Doktorego ikasketa berriak arautzen dituen 99/2011 EDren arabera, tituluan "Nazioarteko doktoregoa" aipamena sartzeko aukera jasotzen da araudi berrian, oraingo "Europako doktoregoa" aipamenaren ordez. Horretarako, doktoregaiak atzerrian gutxienez hiru hilabeteko egonaldia egin beharko du, ikasketak eginez edo ikerlanak egiten. Finantzaketa baliabiderik egonez gero, oso gomendagarria da doktoregaiak kanpora irtetea, hiru hilabeterako gutxienez. Alde horretatik, deialdietan parte hartuko dute: kanpoko egonaldietarako diru-laguntzak, bidaia poltsak eta doktorego bekak (estatukoak nahiz atzerrikoak). Bereziki, MECek kalitate aipamena duten doktorego programetarako eskaintzen dituen mugikortasun laguntzei buruzko informazioa emango zaie, orain arte gure ikasleen mugikortasuna finantzatzeko balio izan dutenak. Doktorego programako batzorde akademikoak egonaldi horiek sustatuko ditu, unibertsitate arteko akordio eta hitzarmenen bidez, eta ikerketa taldeen sare akademikoen bitartez.

Emaitzak

Guztiz gomendagarria da mugikortasun jarduera bat egitea, doktoregaiaren heldutasun intelektuala eta ikerketa baliabideak bultzatzeko eta hobetzeko; dena den, jarduera hori soilik izango da nahitaezkoa nazioarteko doktoregoaren aipamena eskuratu nahi duten ikertzaileentzat. Ebaluazioa egitean, kontuan hartuko dira denbora partzialera dauden ikertzaileen ezaugarriak. Hala, atzerriko egonaldia zatitu ahal izango dute, beren lan beharren arabera eta tesiko tutore eta/edo zuzendariarekin ados jarrita. Doktorego programaren batzorde akademikoak mugikortasun jarduerak egiteko informazio plan edo protokolo bat egingo du, parte hartzen duten doktorego eskolekin edo unibertsitateen errektoreordetzekin batera.

Ebaluazio-sistemak

Harrera unibertsitateak edo erakundeak igorritako egonaldi eta aprobetxamendu ziurtagiria. Doktoregaiaren jardueren dokumentuan jasoko da. Ebaluazioan, kontuan hartuko dira denbora partzialera matrikulatutako ikasleen ezaugarriak. Hala, atzerrian egindako egonaldia zatitu ahal izango dute, beren lan beharren arabera eta tesiaren tutore eta/edo zuzendariarekin ados jarrita.

Oferta Anual Actividades - Comun