Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil Ingreso - Historia Contemporanea

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Teknika eta metodo historiografikoei dagokionean: joera historiografikoei, ikerkuntza metodoei eta lehenengo eta bigarren mailako iturburuei buruzko jakintza.

Ikaskuntzari dagokionean: gai historikoei buruzko informazioa eskuratu, iturburu eta baliabide digitalak erabili, informazioa kritikoki aztertu, ahozko aurkezpenak egin eta saiakerak idazteko trebeziak.

Ikerkuntza historikoari dagokionean: egoera historien analisiak egin; ikerkuntzarako gai esanguratsuak definitu; aztergaiaren egoera egin eta gertakarien testuinguru historikoa osatu eta analisi historikoaren helburua zehazteko trebetasuna.

Hizkuntza jakiteari dagokionean: Gaztelaniaren B2 mailako jakite maila, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren arabera (ingelesaren B2 maila ere balioetsiko da).

XSLaren edukia

1. Espediente akademikoa (% 40).2. Curriculum vitae (% 40). Bereziki balioetsiko da: Doktorego programarekin erlazionatutako titulazioak; atzerrian, unibertsitateetan edo aitorpen ofizialeko ikerguneetan egindako egonaldi akademikoak; gradu eta master mailako laguntza edo beka lehiakorrak lortuta izatea.3. B2 ingelesaren edo programaren testuinguru zientifikoan garrantzia luketen beste hizkuntzen jakite maila (% 10).4. Elkarrizketa pertsonala. Arrazoi justifikatuak direla medio, ezin izango balitz egin, motibazioari buruzko gutun bat eska liteke (% 10).

Gaztelania

Valentziera

Euskara

Ingelesa

Galiziera

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.

Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.

Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.

Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.