Antolaketa
Doktorego programaren koordinazioa
RUBIO POBES, MARIA DEL CORO
Batzorde akademikoa
- Batzordeburua: RUBIO POBES, MARIA DEL CORO
- Bokala: RUZAFA ORTEGA, RAFAEL
- Bokala: SERRANO ABAD, SUSANA
Baliabide materialak
Garaiko Historiari buruzko doktorego programak bertan parte hartzen duten unibertsitateen beraien baliabideak baliatuko ditu irakaskuntza eta jarduerak garatzeko.Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU): Garaiko Historiari buruzko doktorego programa gauzatzen deneko UPV/EHUren bi ikastegiek (Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatea eta Letren fakultatea) eta Master eta Doktorego Eskolak baliabide material eta zerbitzu egokiak dituzte doktoregoko hezkuntza jarduerak behar bezala garatuko direla bermatzeko, guztientzako irisgarritasun unibertsal eta diseinurako irizpideei jarraiki, abenduaren 2ko 51/2003 legean ezarritakoa beteaz. Honez gain, UPV/EHUk izan baditu Ikerkuntzako Zerbitzu Nagusiak (SGIker), campusetako bibliotekak, campusetako hizkuntza laborategiak, campusetako kanpo harremanetarako zuzendaritzak eta beste.Honez gain, UPV/EHUren Garaiko Historia sailak mikrofilmaziorako laborategia du (AZPko langile bat bertan atxikita), doktoregaien ikerkuntza laguntzeko eginkizuna duena. Alde batetik, dokumentazio mikrofilmatu edo digitalizatu ugari dago bertan; bestetik, behar den tresneria guztia du saileko doktoregaiek artxibo, biblioteka eta abarretan egin behar duten lana egiteko.
Bestelako erakunde laguntzaileak
- Universidad Veracruzana