Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Antolaketa

Doktorego programaren koordinazioa

EGUIA LOPEZ, PABLO

Batzorde akademikoa

Batzordeburua: EGUIA LOPEZ, PABLO
Bokala: FERNANDEZ HERRERO, ELVIRA
Bokala: TORRES IGLESIAS, ESTHER

Baliabide materialak

Doktorego hezkuntzaren espezifikotasunak bat datoz erabat internetek berez ekarri duen ingurune elkarreragile eta lankidetzazkoarekin. Proposatutako unibertsitate arteko doktoregoak hasieratik bertatik izango ditu Sevillako unibertsitatean 2008an sortutako Endesa katedraren web gunearen baliabide tekniko eta euskarria.Web honen tresnarik nagusiak dira argiaren ikasgela izeneko baliabidea eta katedrak sortu zenetik antolatutako mintegi, ikastaro eta jardunaldi tekniko guztien ikusentzutekoen gordailua, bai eta doktorego tesi eta interes teknikoa duten bestelako dokumentazioarena ere, liburu elektronikoak esaterako. Proposatutako doktorego programaren testuinguruan, akademi batzordeak urterik urte programatutako izaera ezberdineko hezkuntza jarduera guztiak erabilgarri egongo dira plataforma honen bidez, mundu osoko 10.000 pertsonak jada bisitatu duelarik.Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea:Ingeniaritza Elektrikoa sailak graduondoko ikasgela bat, 24 pertsonarentzako edukiera duena, eta ordenagailu ikasgela bat ditu. Lanerako eremu gehigarri gisa, bilera gela bat eta biblioteka areto bat ditu.Sevillako unibertsitatea:Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa.Ingeniaritza Elektrikoa Saila.Malagako Unibertsitatea:Industri Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa.Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa:Terrassako Industri eta Aeronautika Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoak instalazio eta laborategiak ditu, lehenengo mailako irakaskuntza eta ikerkuntzarako prestatuta.
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea:Ingeniaritza Elektrikoa sailaren irakaskuntza eta ikerkuntzarako laborategiak.Sevillako unibertsitatea:Bertako laborategiak.
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea: - Ingeniaritza Elektrikoa saileko biblioteka. - Bilboko Ingeniaritzaren Goi Eskola Teknikoko biblioteka. - UPV/EHUren bibliotekak harpidetza bidez sinatutako aldizkari teknikoetarako sarbideak (IEEE, IET, Elsevier). Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa: Biblioteka eta Dokumentazio Zerbitzua. Unibertsitateak 13 biblioteka dauzka UPCren campusetan barrena, ordutegi zabalekin eta erabilera errazekoak. Biblioteka guztiek zerbitzu anitzak eskaintzen dizkio unibertsitate komunitateari, hala nola, liburuen mailegua, paper eta formatu elektronikoan diren bildumak, ordenagailudun aretoak eta banaka eta taldeka lan egiteko aretoak. Biblioteketan gero eta sarriagoak dira formatu elektronikoan eskainitako informazio baliabideak, UPCren Biblioteknikaren bidez (http://bibliotecnica.upc.edu/) kontsultatu ahal direnak. Honez gain, UPC-k jakintzari irekitako atarirako sarbidea (http://upcommons.upc.edu/) ere bada, doktorego tesiak, karrera amaierako lanak eta unibertsitatearen ekoizpen akademikoari loturiko irakaskuntza materialak eta ikertzaileen ikerkuntza jardueran sortutako dokumentu zientifikoak bertako osagarriak izanik.

Hitzarmena duten erakunde laguntzaileak

  • Alconza Berango S.L.
  • Alstom Hydro España S.L.
  • Degremont SAU
  • Enara Gestión y Mediación SL (grupo Gnera)
  • FUNDACIÓN TEKNIKER
  • GE Power Management S.A.
  • IKERLAN
  • Ingeteam Power Technology S.A., U.P. Technology
  • Torresol Energy Investments S.A.