Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil de ingreso - Sistemas energía eléctrica

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Gomendatzen den sarrerako profila, prestakuntza osagarririk egin behar ez duena, ondoren zerrendatzen diren titulazio hauetako bat sarrera profil gisa aurkezten dutenena da, bere eginak baitituzte bertan irakatsitako gaitasun eta jakintzak:

  •  Energia Elektrikoaren Sistemei buruzko unibertsitate masterra (US-k irakatsitakoa)
  •  Energia berriztagarrien integrazioa sistema elektrikoan masterra (UPV/EHU-k irakatsitakoa)
  •  Industri ingeniariaren masterra, 2015-2016 ikasturtetik aurrera irakatsiko dena (UMA)
  •  Energiarako ingeniaritzari buruzko unibertsitate masterra (UPC-k irakatsitakoa)

Gomendatutako sarrerako profilarekin bat ez datozen eskatzaileen kasuan, akademi batzordeak kasuan kasu aztertuko ditu.

XSLaren edukia

Prestakuntza osagarrien tipologiari dagokionean, mota hauek bereizi ahal dira:- Doktorego programa honetan parte hartzen duten erakundeen masterretako irakasgai arautuak.- Mintegi zientifiko teknikoak.- Mintegi metodologikoak.Prestakuntza jarduera hauek hitzarmen honetan parte hartzen duten unibertsitateetako edozeinek irakatsiko ditu eta denbora errealean jarraitu ahal izango dira gainontzeko unibertsitateetatik, egun internet bidez diren ikusentzuteko bitartekoak baliatuz.
Gurakoak doktorego programan onartzeko ardura duen organoa doktorego programako akademi batzordea izango da, salbu eta Europar Unibertsitate Eremutik kanpoko titulazio atzerritarrik duten izangaiek aurkeztutako eskariak. Batzordeak informatuko ditu eskariok eta gero kasuan kasuko doktorego batzordeak baimendu beharko ditu.Akademi batzordeak hautatuko ditu doktoregaiak, programara sartzeko eskaria egin eta sartzeko betebeharrak betetzen dituzten gurakoen artean. Honako hauek izango dira hautaketa egiteko irizpideak: Aurkeztutako sarrerako titulazioa eta bakoitzaren akademi espedientea, curriculum vitae programako ikerkuntza ildoen gaiekin bat etortzea (esperientzia profesionala, argitalpenak, kongresuetan parte hartzea eta abar), hizkuntzak jakitea eta bestelako merezimenduak.Balioespenaren atal gisa, akademi batzordeak, beharrezko iritziz gero, elkarrizketa pertsonalak egin ahal izango ditu eskatzaileak egokiro balioetsi ahal izateko. Hautaketa egiteko, kontutan hartuko da unibertsitate bakoitzak eskainitako plaza kopurua. Batzorde akademikoak plaza hutsak utzi ahal izango ditu, behar bezala justifikatuta, edo ordezkoen zerrenda bat egin unibertsitate bakoitzean.

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.

Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.

Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.

Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.