Zeharkako kurtsoak
DOKeko (Doktorego Eskolako) zeharkako prestakuntza eskaintza, doktorego programa guztientzako:
Doktorego prestakuntza jardueren eskaintza.
DOKeko (Doktorego Eskolako) zeharkako prestakuntza eskaintza, doktorego programa guztientzako:
Doktorego prestakuntza jardueren eskaintza.
Jarduerarik ez
10
Mintegi gehienek beste erakunde batzuetan garatutako gai aurreratuak lantzen dituzte, programaren ikerketa ildoen barnean, irakasleen ikuspegia osatu eta zabaltzen dutenak.
Jarduera honen bidez, doktoregaiak teknika, gailu eta prozedura berrien erabileran trebatzen dira, beren ikerketa ildoetan, sarri beren ekarpenen originaltasuna aztertzeko eta kontrastatzeko balio dietenak.
Ebaluazioa egiteko, bertaratze kontrolaz gainera, honako hauek ere hartuko dira kontuan: ikasleen parte-hartze aktiboa eztabaidetan (ikastaro laburren kasuan), eta tutorearen jarraibideak aintzat hartuta doktoregaiak egin beharko duen laburpen-txostena.
10
Ikastaro honetan, RefWorks kudeatzailearen ezaugarri nagusiak lantzen dira: erregistroak inportatzea hainbat iturritatik; bibliografia zerrendak sortzea hainbat estilotan; aipamenak sortzea word dokumentuetan; erregistroak taldean partekatzea.
Ikastaroa amaitzean, bilaketa bibliografikoko lanak egiteko erabiliko dituzten informazio iturri nagusiak ezagutuko dituzte.
Kontrol prozedura jardueraz arduratzen diren unibertsitateko zerbitzuek garatuko dute, eta zerbitzu horiek arduratuko dira ikasle bakoitzari buruzko txosten bat egiteaz. Txosten hori doktoregaiaren jardueren dokumentuari erantsiko zaio, tutoreak, tesi zuzendariak edo batzorde akademikoak berrikusi dezaten.
Nahitaezkoa
10
Ikastaro honetan, batzar eta bilkura zientifikoetan erabiltzen den ahozko hizkuntzaren berezitasunak lantzen dira. Bereziki erreparatzen zaie hitzaldien estilo zientifikoari eta ideiak nahiz emaitzak modu egokian komunikatzeak duen garrantziari. Horrez gainera, aurkezpenak edo gardenkiak bezalako sistemen erabilera egokia ere aztertzen da.
Ikastaroa amaitzean, ikasleak gai izango dira aurkezpenak ahoz modu egokian egiteko, lanari buruzko informazio garrantzitsu guztia emanez.
Ebaluazioa egiteko, bertaratze kontrolaz gainera, hitzaldi zientifiko baten eredu bat landu beharko da, gai librekoa. Edonola ere, komeni da zerikusia izatea ikasle bakoitza egiten ari den ikasketekin, baliabide horiek eguneroko zereginetan txertatzeko helburuarekin.
Hautazkoa
18
Jarduera honetan lantzen diren tekniken bidez, aurkezpen akademikoen antolakuntza, egitura eta estiloa hobetzen dira, bai dokumentu idatzietan bai jendaurrean egiten diren ahozko aurkezpenetarako trebetasunetan.
Jarduera honetan ikasleek barneratzen dituzten ezagutzak, gaitasunak eta jarrerak egokiak dira mezuak sortu eta interpretatzeko, eta era eraginkorrean komunikatzeko, hainbat testuingurutan.
Jarduera hau doktoregaiaren jardueren dokumentuan jasoko da, eta tesi zuzendariak berrikusiko du.
12
Ikastaro honetan, ikerketa kualitatibo eta kuantitatiboaren tresna kontzeptual eta metodologikoak ematen dira.
Ikastaroa amaitzean, ikasleek lan programa bat planteatzeko eta datuen analisia sistematizatzeko balioko dien ikerketa metodologia eta teknikak ezagutuko dituzte.
Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko Doktorego Eskolak eskaintzen duen hautazko jarduera bat da, zeharkako izaera duena programa guztientzat. Jarduera hau doktoregaiaren jardueren dokumentuan jasoko da, eta tesi zuzendariak berrikusiko du.
Nahitaezkoa
10
Ikastaro honetan, aldizkari zientifikoetan erabiltzen den hizkuntza idatziaren berezitasunak lantzen dira. Bereziki erreparatzen zaie idazkera estilo zientifikoari eta ideiak nahiz emaitzak modu egokian komunikatzeak duen garrantziari.
Ikastaroa amaitzean, ikasleak gai izango dira artikuluak modu egokian idazteko, testu ulerterrazak sortuz, lanari buruzko informazio garrantzitsu guztia emanez.
Ebaluazioa egiteko, bertaratze kontrolaz gainera, ikerketa artikulu baten eredu bat aurkeztu beharko da, ingelesez, gai librekoa. Edonola ere, komeni da zerikusia izatea ikasle bakoitza egiten ari den ikasketekin, baliabide horiek eguneroko zereginetan txertatzeko helburuarekin.
360
Eskura dagoen finantzaketaren arabera, ahaleginak egingo dira doktoregai guztiek egonaldi hauek egin ditzaten: - Hiru hilabeteko egonaldia beste herrialde bateko izen handiko ikergune batean, doktorego tesiarekin lotutako ikerketa gaietan sakontzeko. Tesi zuzendariak (eta tutoreak, hala dagokionean) txosten arrazoitu bat bidaliko dio doktorego programako batzorde akademikoari, egonaldia hartuko duen ikergunearen egokitasunari, garatu beharreko gaiari, egonaldi epeari eta haren finantzaketari buruz. - Nazioarteko batzarretan parte hartzea beren lanak aurkeztu eta kideekin eztabaidatzeko. - Egonaldiak programarekin hitzarmena duten enpresetan. Ikasleari tutore bat izendatuko zaio egonaldirako. - Doktorego programako prestakuntza jardueretan parte hartzea, doktoregaiarenak ez diren unibertsitateetan antolatuko direnak.
Egonaldien helburuak izango dira, besteak beste, harrera zentroko ikerketa programa ezagutzea, doktoregaiak ikerketa lanean dituen trebetasunak hobetzea eta nazioarteko harremanak hobetzea. Doktoregaiek batzarretan era aktiboan parte hartzera bultzatzeko, ikerketa emaitzen aurkezpena egiaztatu beharko da (ahozko komunikazioa, posterra, etab.).
Egonaldia amaitu edo batzarrean parte hartu ondoren, doktoregaiak egonaldian edo batzarrean eginiko lana jasoko du bere jardueren dokumentuan. Txosten hori doktoregaiaren jardueren dokumentuari erantsiko zaio, tutoreak, tesi zuzendariak edo batzorde akademikoak berrikusi dezaten.
Nahitaezkoa
5
Doktoregaiak lehen urratsak egingo ditu patenteen bilaketan (estatuko eta nazioarteko datu-baseetan), eskabidea zuzen egitean eta patente bat inskribatzeko behar diren izapideetan.
Ikastaroa amaitzean, ikasleek patente bat eskatzeko behar diren prozedurak eta izapideak ezagutuko dituzte, baita patenteei lotutako datu-base nagusiak ere. Gainera, gai izango dira ere patente eskabide bat idazteko.
Ikastaro hau Malagako Unibertsitateko IEEBko kideek emango dute, eta ikasle bakoitzari buruzko txosten bat egiteaz arduratuko dira.