Prestakuntza Jardueren Plana
Prestakuntza plana
Doktorego Eskolaren jarduerak
Izaera
Hautazkoa
Orduak
12
Deskribapena
Nahitaez bertaratu behar da ikastaro honetara; modulu bakoitzaren azalpen teoriko bat emango da, eta parte-hartzaileek hainbat ariketa praktiko egin beharko dituzte saioetan zehar.
Emaitzak
Doktoregaiak informazioa modu etikoan biltzeko, ebaluatzeko, erabiltzeko eta zabaltzeko beharrezko tresnak eskuratuko ditu.
Ebaluazio-sistemak
Mintegia presentziala da, beraz, nahitaez bertaratu behar da; hori modulu bakoitzean jasotako sinaduren arabera kontrolatuko da. Jarduera amaitzean, horri esker lortutako gaitasunak baloratzea ahalbidetuko duen txosten bat eman beharko zaio tutoreari.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
40
Deskribapena
Astebeteko egoitza erako mintegi intentsiboak dira. Ingelesez egiten dira, diziplina eta kultura anitzeko ingurune batean. Doktorego prestakuntzaren bigarren urtean dauden unibertsitate bakoitzeko berrogei ikertzailek beren etorkizuneko lan munduratzera bideratutako prestakuntza zehatza jasotzen dute, ingurune soziolaboral batean (baina ez beti unibertsitate ikerketarekin lotutako gune batean) eta/edo zentro publiko edo erdipublikoetan. Jarduera guztiak doktorialak antolatzen eta talde lana errazten adituak diren langileek dinamizatzen dituzte. Hauek dira programatutako jardueretako batzuk: bisitaldiak mugaren bi aldeetako enpresetara, ikerketa zentroetara eta kultura erakundeetara; doktore exekutiboen eta ekintzaileen lekukotasuna; eta topaketaren amaieran aurkeztuko den proiektu berritzaile bat prestatzeko taldeko lana. Doktorialetan parte hartzea hautazkoa da eta ez dakar inskripzio gasturik. Mantenuaren, egonaldiaren eta garraioaren gastuak unibertsitate antolatzaileek finantzatuko dituzte, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak emandako finantziazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Akitania Euskadi lankidetza funtsaren laguntzarekin.
Emaitzak
Doktoregaiek prestakuntza praktikoa eskuratzen dute hainbat arlotan: komunikazioa, berrikuntza, taldeko lana, lidergoa eta ekintzailetza. Kulturaren eta hizkuntzaren arloko enpresa eta elkarteetan lan egiten duten hainbat profesionalek emandako lekukotasunetatik eta esperientzietatik abiatuz, eta enpresetara eta elkarteetara egindako bisitaldien bidez, doktoregaiek harreman zuzena izaten dute esperientzia profesionalarekin. Mintegi horiek diziplinartekoak dira eta, bertan, ikasleak jatorrizko unibertsitate eta ezagutza arlo desberdinak batzen dituzten unitateetan taldekatzen dira. Esperientziak etorkizuneko proiektu profesionala antolatzeko moduari buruzko ezagutza ugari eman behar dizkie ikasleei, bai Unibertsitatean bai bertatik kanpo.
Ebaluazio-sistemak
Kabinete pedagogiko batek kontrolatzen du doktorialen prozedura osoa. Kabinete horrek taldearen jarduera etengabe atzeraelikatuko duten eta doktoregaiek egunero egindako lana monitorizatuko duten hainbat aholkulari profesional barne hartzen ditu. Doktorialetan izena eman ondoren, nahitaezkoa da saioetara bertaratzea eta parte-hartze aktiboa izatea.
Programaren jarduerak
Izaera
Hautazkoa
Orduak
2
Deskribapena
UPV/EHUko Ekonomia Aplikatua III Sailak koordinatuta, Ekonometria eta Estatistika arloko ikerketa zabaltzeko eta eztabaidatzeko guneak dira, eta helburu nagusitzat dute prestakuntza sustatzea arlo honetako ikerketa teorikoen eta enpirikoen planteamendu eta diseinuan. Interesa duten ikasleek mintegien zerrendara jo dezakete, eta haien programa on-line kontsultatu (datak, ordutegiak eta ikasgelak).
Emaitzak
Doktoregaien ikerketa proiekturako garrantzitsuak diren ezagutza ekonometrikoak eskuratzea eta eguneratzea. Trukea eta komunikazioa hainbat unibertsitate eta arlo zientifikotako ikertzaileekin. Esperientzia hartzea emaitza zientifikoak komunitate zientifikoan hedatu eta zabaltzean.
Ebaluazio-sistemak
Tutoreak doktoregaia mintegira doala kontrolatuko du, eta lehentasuna emango die haren ikerketarekin lotura duten saioei. Beraz, bertaratzea nahitaezkoa izango da kasu honetan, eta hautazkoa, gainerako kasu guztietan. Bertaratze hau ikaslearen jardueren erregistroan jasoko da, eta programako batzorde akademikoak gainbegiratuko du urtero erregistro hori.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
2
Deskribapena
UPV/EHUko Ekonomia Analisiaren Oinarriak I Sailak koordinatuta, Teoria Ekonomikoaren arloko ikerketa zabaltzeko eta eztabaidatzeko guneak dira, eta helburu nagusitzat dute prestakuntza sustatzea arlo honetako ikerketa teorikoen eta enpirikoen planteamendu eta diseinuan. Interesa duten ikasleek mintegien zerrendara jo dezakete, eta haien programa on-line kontsultatu (datak, ordutegiak eta ikasgelak).
Emaitzak
Doktoregaien ikerketa proiekturako garrantzitsuak diren Teoria Ekonomikoari lotutako ezagutzak eskuratzea eta eguneratzea. Trukea eta komunikazioa hainbat unibertsitate eta arlo zientifikotako ikertzaileekin. Esperientzia hartzea emaitza zientifikoak komunitate zientifikoan hedatu eta zabaltzean.
Ebaluazio-sistemak
Tutoreak doktoregaia mintegira doala kontrolatuko du, eta lehentasuna emango die haren ikerketarekin lotura duten saioei. Beraz, bertaratzea nahitaezkoa izango da kasu honetan, eta hautazkoa, gainerako kasu guztietan. Bertaratze hau ikaslearen jardueren erregistroan jasoko da, eta programako batzorde akademikoak gainbegiratuko du urtero erregistro hori.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
15
Deskribapena
Espezializazio ikastaroak doktoregaiaren interesekoak diren arloetan, doktorego programari lotutako masterrean, gure unibertsitatean edo beste unibertsitate batzuetan, graduondoko ikastaroak badira betiere.
Emaitzak
Ezagutzak eskuratzea eta eguneratzea doktoregaien interesekoak diren arloetan.
Ebaluazio-sistemak
Tutoreak doktoregaia espezializazio ikastaroetara doala kontrolatuko du, eta lehentasuna emango die haren ikerketarekin lotura duten saioei. Beraz, bertaratzea nahitaezkoa izango da kasu honetan, eta hautazkoa, gainerako kasu guztietan. Bertaratze hau eta ikastaroaren ebaluazioa (ebaluaziorik balego) ikaslearen jardueren erregistroan jasoko dira, eta programako batzorde akademikoak gainbegiratuko du urtero erregistro hori.
Izaera
Orduak
40
Deskribapena
Bertaratzea eta/edo parte-hartze aktiboa, komunikazioak aurkeztuz estatuko eta atzerriko batzarretan, doktoregaiari interesatzen zaizkion arloetan.
Emaitzak
Ezagutzak eguneratzea doktoregaien interesekoak diren arloetan. Trukea eta komunikazioa eremu zientifiko bereko ikertzaileekin. Esperientzia hartzea emaitza zientifikoak komunitate zientifikoan hedatu eta zabaltzean.
Ebaluazio-sistemak
Ikasleak bertaratze ziurtagiria eta komunikazioaren aurkezpen ziurtagiria aurkeztuko ditu. Bertaratze hau ikaslearen jardueren erregistroan jasoko da, eta programako batzorde akademikoak gainbegiratuko du urtero erregistro hori.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
2
Deskribapena
UPV/EHUko Ekonomia Aplikatua IV Sailak eta Ekonomia Analisiaren Oinarriak I Sailak koordinatuta, Jokoen Teoria arloko ikerketa zabaltzeko eta eztabaidatzeko guneak dira, eta helburu nagusitzat dute prestakuntza sustatzea arlo honetako ikerketa teorikoen eta enpirikoen planteamendu eta diseinuan. Interesa duten ikasleek mintegien zerrendara jo dezakete, eta haien programa on-line kontsultatu (datak, ordutegiak eta ikasgelak).
Emaitzak
Doktoregaien ikerketa proiekturako garrantzitsuak diren Jokoen Teoriari lotutako ezagutzak eskuratzea eta eguneratzea. Trukea eta komunikazioa hainbat unibertsitate eta arlo zientifikotako ikertzaileekin. Esperientzia hartzea emaitza zientifikoak komunitate zientifikoan hedatu eta zabaltzean.
Ebaluazio-sistemak
Tutoreak doktoregaia mintegira doala kontrolatuko du, eta lehentasuna emango die haren ikerketarekin lotura duten saioei. Beraz, bertaratzea nahitaezkoa izango da kasu honetan, eta hautazkoa, gainerako kasu guztietan. Bertaratze hau ikaslearen jardueren erregistroan jasoko da, eta programako batzorde akademikoak gainbegiratuko du urtero erregistro hori.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
2
Deskribapena
Kantabriako Unibertsitateko Ekonomia Sailak koordinatuta, Ekonomia Analisia arloko ikerketa zabaltzeko eta eztabaidatzeko guneak dira, eta helburu nagusitzat dute prestakuntza sustatzea arlo honetako ikerketa teorikoen eta enpirikoen planteamendu eta diseinuan. Interesa duten ikasleek mintegien zerrendara jo dezakete, eta haien programa on-line kontsultatu (datak, ordutegiak eta ikasgelak).
Emaitzak
Doktoregaien ikerketa proiekturako garrantzitsuak diren Ekonomia Analisiari lotutako ezagutzak eskuratzea eta eguneratzea. Trukea eta komunikazioa hainbat unibertsitate eta arlo zientifikotako ikertzaileekin. Esperientzia hartzea emaitza zientifikoak komunitate zientifikoan hedatu eta zabaltzean.
Ebaluazio-sistemak
Tutoreak doktoregaia mintegira doala kontrolatuko du, eta lehentasuna emango die haren ikerketarekin lotura duten saioei. Beraz, bertaratzea nahitaezkoa izango da kasu honetan, eta hautazkoa, gainerako kasu guztietan. Bertaratze hau ikaslearen jardueren erregistroan jasoko da, eta programako batzorde akademikoak gainbegiratuko du urtero erregistro hori.
Izaera
Orduak
40
Deskribapena
Kantabriako Unibertsitateko (UC) zeharkako prestakuntza UCko Doktorego Eskolak (EDUC) antolatzen du, eta bi kategoriatan egituratzen da: oinarrizkoa eta aurreratua. Prestakuntza hori osatzeko, UCko doktoregaiek gutxienez 20 ordu egin beharko dituzte kategoria bakoitzean. Bai oinarrizko prestakuntza bai prestakuntza aurreratua bi multzotan banatzen dira: EDUCek doktoregai guztientzat eskaintzen duen nahitaezko bloke komun bat eta EDUCek zein beste erakunde batzuek eskainitako ikastaroen prestakuntza-eskaintzaren artean egin beharreko bigarren bloke bat. Kasu honetan, kanpoko ikastaroak aitortu ahal izango dira, zeharkako prestakuntzan jasotako gaitasunak betetzen badituzte. UCko doktoregaiek, gutxienez, jarduera bat egin beharko dute EDUCen eskaintza antolatzeko erabiltzen diren zeharkako konpetentzia bakoitzarekin. Informazio gehiago hemen: https://web.unican.es/centros/escuela-de-doctorado/estudiantes-de-doctorado/formacion-transversal
Emaitzak
Doktoregoaren egoeraren analisia EUEren testuinguru berrian Ikerketaren zientziaren alderdi etikoak aztertzea enpresaren ikuspegitik Komunikazio zientifikoa, ahozkoa edo idatzizkoa, hedabide espezializatuetatik publiko zabalari zuzendutako zientzia dibulgazioraino.
Ebaluazio-sistemak
Banaka kontrolatuko da ikasleak ikastarora doazela. Bertaratze hau ikaslearen jardueren erregistroan jasoko da, eta programako batzorde akademikoak gainbegiratuko du urtero erregistro hori.
Izaera
Orduak
480
Deskribapena
Doktorego programako batzorde akademikoak eman beharko dio onespena proposatzen den mugikortasun ekintza bakoitzari. Proposamenak, gutxienez, puntu hauek izan beharko ditu: - Egonaldia egingo duen doktoregaiaren izena. - Ekintzaren helburuak. - Xede unibertsitatea edo ikergunea. - Denboraren plangintza. - Harremanetarako pertsona xede ikergunean.
Emaitzak
Prestakuntza jarduerak egitea, lana ikerketa taldeetan doktoregaiak doktorego tesian egiten duen lana hobetzeko.
Ebaluazio-sistemak
Tutoreak doktoregaiaren egonaldiaren jarraipena egingo du, eta harremanetan egongo da ikaslearekin (hamabost egunean behin, gutxienez). Egonaldia amaitzean, programako batzorde akademikoak jarduerei buruzko txostena eskatuko die ikasleari eta harrera zentroko tutoreari. Egonaldia eta txostenak ikaslearen jardueren erregistroan jasoko dira, eta programako batzorde akademikoak gainbegiratuko du urtero erregistro hori.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
2
Deskribapena
Oviedoko Unibertsitateko Ekonomia Sailak koordinatuta, Ekonomia Analisia arloko ikerketa zabaltzeko eta eztabaidatzeko guneak dira, eta helburu nagusitzat dute prestakuntza sustatzea arlo honetako ikerketa teorikoen eta enpirikoen planteamendu eta diseinuan. Interesa duten ikasleek mintegien zerrendara jo dezakete, eta haien programa on-line kontsultatu (datak, ordutegiak eta ikasgelak).
Emaitzak
Doktoregaien ikerketa proiekturako garrantzitsuak diren Ekonomia Analisiari lotutako ezagutzak eskuratzea eta eguneratzea. Trukea eta komunikazioa hainbat unibertsitate eta arlo zientifikotako ikertzaileekin. Esperientzia hartzea emaitza zientifikoak komunitate zientifikoan hedatu eta zabaltzean.
Ebaluazio-sistemak
Tutoreak doktoregaia mintegira doala kontrolatuko du, eta lehentasuna emango die haren ikerketarekin lotura duten saioei. Beraz, bertaratzea nahitaezkoa izango da kasu honetan, eta hautazkoa, gainerako kasu guztietan. Bertaratze hau ikaslearen jardueren erregistroan jasoko da, eta programako batzorde akademikoak gainbegiratuko du urtero erregistro hori.
Izaera
Orduak
75
Deskribapena
Planaren helburua da ikerketari, laneratzeari eta enpleguari lotutako komunikazio eta hedapen trebetasunak lantzea. Prestakuntza malgua eta operatiboa eskaintzeko helburuarekin, programa Doktoregoko Ikastaro eta Jardunaldietan egituratu da. 1. Ikastaroak: lau mintegik eratuak (5 ordukoa bakoitza), eta hiru bloke tematiko handitan antolatuak. 2. Doktorego jardunaldiak: unibertsitateko doktoregai multzo osoari zuzenduak, jardunaldi hauek hitzaldiak, panelak eta saio parte-hartzaileak konbinatzen dituzte, baita tesien edukiei eta doktoregaien ikerketen aurrerapenei buruzko poster azalpenak ere.
Emaitzak
Ikerketaren hedapen eta komunikaziorako trebetasunak Kalitatezko laneratzerako trebetasunak Enplegu orientazioa Doktoregaiek elkar ezagutzea Ikerketa jarduera zabaltzea eta hedatzea Asturiasko enpresa eta gizarte osora
Ebaluazio-sistemak
Banaka kontrolatuko da ikasleak ikastarora eta jardunaldietara doazela. Bertaratze hau ikaslearen jardueren erregistroan jasoko da, eta programako batzorde akademikoak gainbegiratuko du urtero erregistro hori.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
2
Deskribapena
UPV/EHUko Ekonomia Analisiaren Oinarriak I Sailak eta Basque Centre for Climate Change (BC3) zentroak koordinatuta, Ingurumenaren Ekonomia arloko ikerketa zabaltzeko eta eztabaidatzeko guneak dira, eta helburu nagusitzat dute prestakuntza sustatzea arlo honetako ikerketa teorikoen eta enpirikoen planteamendu eta diseinuan. Interesa duten ikasleek mintegien zerrendara jo dezakete, eta haien programa on-line kontsultatu (datak, ordutegiak eta ikasgelak).
Emaitzak
Doktoregaien ikerketa proiekturako garrantzitsuak diren Ingurumenaren Ekonomiari lotutako ezagutzak eskuratzea eta eguneratzea. Trukea eta komunikazioa hainbat unibertsitate eta arlo zientifikotako ikertzaileekin. Esperientzia hartzea emaitza zientifikoak komunitate zientifikoan hedatu eta zabaltzean.
Ebaluazio-sistemak
Tutoreak doktoregaia mintegira doala kontrolatuko du, eta lehentasuna emango die haren ikerketarekin lotura duten saioei. Beraz, bertaratzea nahitaezkoa izango da kasu honetan, eta hautazkoa, gainerako kasu guztietan. Bertaratze hau ikaslearen jardueren erregistroan jasoko da, eta programako batzorde akademikoak gainbegiratuko du urtero erregistro hori.