Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil Ingreso - instrumentos del análisis económico

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Gomendatzen da aurretik “Ekonomia: Ekonomia Analisirako Tresnak” masterra eginda eta gaindituta izatea berori eskaintzen duten hiru unibertsitateetako batean (Oviedoko Unibertsitatea, Kantabriako Unibertsitatea edo UPV/EHU), edo, bestela, baliokideak izan edo antzeko gaia jorratzen duten Espainiako edo atzerriko unibertsitateetako beste master ofizialen bat. Doktorego ikasketetara sartzeko bestelako profilak: master titulua zientzi modalitateren batean (fisika, zientzia zehatzak, kimika), ingeniaritzan edo besteren batean duten ikasleak, baldin eta Mikroekonomia, Makroekonomia eta Ekonometriari buruzko ezagutzarik badute.

Edonola ere, ”Ekonomia: Ekonomia Analisirako Tresnak” doktorego programan sartu nahi dutenek ondokoa erakutsi beharko dute:

- Gaitasun sendotua dutela testu zientifikoak irakurri eta ulertzeko, modu koherentean eta artikulatuan idatzi eta erredaktatzeko, eta kontzeptuak behar bezala erabiltzeko.

- Ingelesez irakurri eta idazteko gaitasuna (Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko B2ren mailakoa).

- Ekonomiarekin lotutako gai eta arazoei buruz, orokorrean, ikerketa kritikoa eta originala egiteko gaitasuna.

- Teoriaren gainean gogoeta egiteko trebetasuna eta ekonomi eta gizarte arazo zehatzak ulertzekoa.

- Metodo estatistikoak eta ekonometrikoak erabiltzen jakin eta ekonomi teoriak erkatzea ahalbidetzen duten datu estatistikoen iturriak ezagutzea.

- Programako ikerketa ildoetako batekiko interesa.

XSLaren edukia

Programa honek ez du ezarri berariazko prestakuntza osagarririk.
Doktorego Programako Batzorde Akademikoak ikaslearen curriculuma ikusita erabakiko du ikaslea onartzen duen ala ez. Horretarako, ikaslearen curriculuma eta ikasketen espedientea hartuko ditu kontuan, betiere horiek baloratzeko ezarritako irizpideak jarraituta. Batzorde akademikoak gomendiozko gutunak eskatu ahalko ditu, baita ikaslea elkarrizketatzea ere ikaslearen onarpenaz erabakitzeko. Europako Unibertsitate Eremutik kanpo dauden herrialdeetako atzerriko titulua duten izangaiek onartzeko bidalitako eskaerak Doktorego Programako Batzorde Akademikoak helaraziko dizkio unibertsitateko organo eskudunari behin betiko baimena eman dezan. Doktorego ikasketak egiteko onartuz gero, berekin ekarriko du programan jasotako ikerketa ildoetako bati atxiki eta tutore bat ematea. Horrez gain, doktorego programan onartua izateko, doktorego programako irakasle baten abala aurkeztu behar da. Informazio gehiago nahi izanez gero: http://www.master-economia.es/pag/2/doctorado.html.

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.

Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.

Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.

Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.