Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Antolaketa

Doktorego programaren koordinazioa

MORAL ZUAZO, MARIA PAZ

Batzorde akademikoa

Batzordeburua: MORAL ZUAZO, MARIA PAZ
Bokala: BARCENA RUIZ, JUAN CARLOS
Bokala: ESCAPA GARCIA, MARTA
Bokala: FERNANDEZ MACHO, FRANCISCO JAVIER
Bokala: KOVARIK , JAROMIR
Bokala: NUÑEZ ANTON, VICENTE ALFREDO

Baliabide materialak

Oviedoko unibertsitatean, doktore programa honek Ekonomia eta Enpresa Zientzien fakultatean dauzka ikasgelak, heziketa eta ikerketa aldian egin beharreko eskola eta mintegiak garatu ahal izateko. Ikasgelok argi naturala, berokuntza eta aireztapen sistemak dauzkate eta arbel, pantaila eta bideo-proiektorearen ekipamendua. Ikasgela hauek edukiera 15 eta 20 plaza bitartekoak dira, altzari modulagarriekin, ikastalde txiki, praktikak eta mintegietako irakaskuntzarako baliatzen direnak. Ikasleek, hauez gain, hiru ikasgela informatiko dauzkate, ordenagailuak sarean konektatuta dituztela, informazioa analizatzeko programak eta datu baseak partekatzeko modu eta bide emanez. Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean, doktorego programak 16 ikasgela txiki dauzka, bertan eskola eta mintegiak egin ahal izateko doktoregaientzat antolatutako jarduera ezberdinak eta heziketa aldia osatu arte (espezializazio ikastaroak, mintegiak...). Ikasgela guztietan argi naturala, berokuntza eta aireztapen sistemak daude eta arbel, pantaila eta bideo-proiektorearen ekipamendua. Ikasgela hauen edukiera 18 eta 20 plaza bitartekoa da, altxariak modulagarriak izanik.Doktorego programak, gainera, bulegoa du UPV/EHUn, lan mahaia eta ekipo informatikoak bertan direla, doktoregai bakoitzarentzako WIFI hari gabeko sareaz. Bulegoak, hauez gain, inprimagailu-fax eta telefonoa dauzka.Kantabriako unibertsitateari dagokionez,doktorego programa Ekonomi eta Enpresa Zientzien Fakultatearen instalazioetan gauzatuko da, Ekonomia sailean eta Doktorego eskolan.Doktorego eskolan badira ikasgelak zeharkako heziketaren blokeko eskolak eta mintegiak bertan burutzeko.Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean kokatutako Ekonomia sailak behar diren eremuak eskaintzen ditu doktoregaiak berorietan kokatu eta beren ikerketa lana egiteko beharko dituzten baliabide materialak izan ditzaten.Azkenik, UPV/EHUren eta Kantabriako unibertsitatearen Ekonomia eta Enpresa Zientzien fakultateetan bideokonferentzia ikasgelak daude, erabili beharko balira, programaren eskura jarriko liratekeenak.
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak ekonomia esperimentalerako laborategi bat du: Bilbao Laboratory of Experimental Analysis (Bilbao-LABEAN). Laborategi honek teknologiarik aurreratuena du eta sarean konfiguratutako 45 ordenagailuk osatzen dute, beste 5 gehiago eta 4 zerbitzari gehitu ahal direlarik, kontrol areto zabal batean kokatuta. Laborategiaren helburua da ikertzea, esperimentu egokiro kontrolatuen bidez, gizabanakoek eta antolakundeek, bai banaka nola elkarren eraginez, burutzen dituzten erabakiak. Xehetasun gehiago: http://www.bilbaolabean.com
Programan parte hartzen duten unibertsitateek biblioteka inportanteak dituzte, ikasketak kokatuko direneko campusetan kokatuta gainera. Halaber, ikertaldeek bibliografia asko ere badute ikasleen eskura,, azken urte hauetan egin izan diren ikerketa proiektuei esker erositakoa. Azkenik, esan behar da unibertsitateek aldizkari zientifiko elektronikoen base handiak dauzkate, internet bidez eskura daitezkeenak.Elektronikoki argitaratzen ez diren zenbait argitalpen espezifiko, unibertsitatean harpidetzarik ez badago ere, paperezko harpidetza dute ikertaldeek. Azkenik, unibertsitateei datu base zientifiko garrantzitsuak dituzte, sarbide elektronikoa dutenak. Hauei esker, ikerkuntzarako baliabideak lortu eta erabiltzeko aukera programan ona da oso. Zehazkiago, ikasleek baliabideak izango dituzte Oviedoko unibertsitatearen Lege eta Gizarte Zientzien bibliotekak eskainiko bibliografi funtsak baliatzeko. Honek esan gura du eskura diren funts guztiak kontsultatuko ahal direla zuzenean, unibertsitatean sinatutako liburuak eta aldizkako argitalpenak barne. Honen osagarri izango da ikasleek internet bidez eskura izango duten aldizkarien plataforma elektronikoak, Oviedoko unibertsitateak horietarako sarbidea duelarik. Hauen artean, enpresen administrazioaren eremuan, honako hauek nabarmen daitezke:- EBSCO HOST- SCIENCEDIRECT- EMERALD- WESTLAW- DOAJ- IEEEXPLOREIkasleek datu base batzuk erabiltzeko aukera ere izango dute, non oso informazio ezberdina eskuratu ahal izango dute, hala nola: Enpresen erroldak sektoreka, legeria, doktorego tesiak edo aldizkako argitalpenen inpaktu indizeak. Besteak beste, aipa ditzakegu- SABE - AMADEUS- ISI WOK- INRECS- B.O.E- B.O.P.A.- EURLEX- TESEO- DATA STREAMBilboko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatearen bibliotekako baliabideei dagokienez, bibliotekak 2.740 m2tako zabalera du eta 464 postu ditu irakurketarako, 6 katalogoen kontsultarako eta 2 informazio baseak kontsultatzeko. Bibliotekak bi atal ditu:1) Ikasleen biblioteka, lehenengo zikloko ikasleentzako espezifikoa, nahiz ikastegiko ikasle guztiak sar daitezkeen. Eraikin nagusiaren beheko solairuan kokatzen da; eta2) Ikerkuntzarako biblioteka, bigarren eta hirugarren zikloetako ikasle eta irakasleentzat, eraikin nagusiaren lehenengo solairutik bosgarrenera hartzen duena.Fakultate honetako bibliotekak 86.000 liburuki eta 1.400 aldizkako argitalpenetatik gorako funts bibliografikoak dauzka gaur egun. Era berean, 2.500 argitalpen elektronikotatik gora eskuratu eta 80 datu baseetatik gora kontsultatua ahal dira. Funtsotara iristeko erraztasunak ematearren, egile, titulu eta gaien araberako katalogoak daude 1983tik automatizatuta direnak. Aurreko urteetarako, eskuzko katalogoak kontsultatu ahal dira, egun eraldatze prozesuan direlarik.Mailegu zerbitzua erabili ahal izateko, bibliotekak berak emaniko irakurle karneta eskuratu behar da, matrikularen gordekina aurkeztu eta bi argazki eman eta gero. Biblioteka arteko mailegu zerbitzua ere erabili ahal da, beste gune nazional zein nazioarteko batzuetako funtsak eskuratu ahal izateko. Bibliotekak, arestikoez gain, teledokumentazio zerbitzua ere eskaintzen du Biblionet sareari konektatutako baita, nazioarteko datu baseak kontsultatu ahal izateko. Zerbitzu hau irakasleek eta ikertzaileek erabili ahal dute, aurretiko hitzordua hartuta. Azkenik, Bibliotekako pertsonalak, irakasleek eskatuta, informazio iturrietarako eta hauen xedeetarako sarrera ikastaroak eskaintzen ditu, graduondoko ikasleei eskainita.Hiru unibertsitateetan, liburu, aldizkako argitalpen eta bestelako dokumentuen erosketa irakasle, bibliotekari eta ikasleen eskariaz egiten da. Gainera, ikasturte bakoitzean informazioa eskatzen zaie irakasleei irakasgai ezberdinetan gomendatu den bibliografiari buruz, funts bibliografikoak fakultateko ikasleen premietara egokituko badira. Hortaz, hiru biblioteketan aurkitzen dira graduondoko programako ikasleek kontsultatu behar dituzten oinarrizko erreferentzia bibliografikoak, bai eta erreferentzia osagarri gehienak ere. Honengatik guztiarengatik, uste dugu graduondoko programa honetan parte hartzen duten ikastegietako biblioteken azpiegiturak behar adina baldintza betetzen duela eta biblioteketan den informazioaren kantitate, kalitate eta erabilgarritasuna bat datorrela doktorego honen heziketa eta ikerkuntza beharrekin.

Hitzarmena duten erakunde laguntzaileak

  • BBVA
  • Basque Centre for Climate Change-Klima Aldaketa Ikergai BC3
  • EUSTAT
  • EVERIS SPAIN S.L.
  • NAIDER

Bestelako erakunde laguntzaileak

  • CAJASTUR
  • Cámara de Comercio de Cantabria
  • Erasmus University Rotterdam
  • Fundación TEKNALIA
  • Hebrew University of Jerusalem
  • ICANE (Instituto Cántabro de Estadística)
  • Lancaster University
  • Otras universidades extranjeras
  • Parque Científico y Tecnológico
  • Politecnico di Milano
  • Pontificia Universidad Católica de Chile
  • Queenis University of Belfast
  • Technische Universität Berlin
  • Tel Aviv University
  • UNIVERSIDAD IBEROAMERICANA
  • Universiteit Maastricht
  • University College London
  • University of Bergen - Universitetet I Bergen
  • University of Cambridge
  • University of Central Florida
  • University of Exeter
  • University of Reading
  • Università degli Studi di Milano
  • Università degli studi di Roma "La Sapienza"
  • Université de Toulouse-Le Mirail
  • Vrije Universiteit Brussel
  • Wageningen University