Antolaketa
Doktorego programaren koordinazioa
BARRIO DIEZ-CABALLERO, RAMON JOSE
Batzorde akademikoa
- Batzordeburua: BARRIO DIEZ-CABALLERO, RAMON JOSE
- Bokala: ALONSO ROJAS, ROSA MARIA
- Bokala: PEÑA GARCIA, JOSE ANGEL
Baliabide materialak
Doktorego programarekin erlazionatutako jarduerak egiteko erabil daitezkeen mintegiak eta ikasgelak Vitoria/Gasteizko Farmazia Fakultatean, Arabako campuseko Ikerkuntza eta Ikasketa Aurreratuen gunean (CIEA, Lascaray eraikina), Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultatean eta Donostiako Medikuntzarako irakasgunean daude.
Analisi forentsearen doktorego programa sustatzen duen ikertalde bakoitzak behar bezala ekipatutako ikerkuntza laborategiak ditu. Laborategiok Vitoria/Gasteizko Farmazia Fakultatean, Arabako campuseko Ikerkuntza eta Ikasketa Aurreratuen gunean (CIEA, Lascaray eraikina), Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultatean eta Donostiako Medikuntzarako irakasgunean daude. Halaber, UPV/EHUren Ikerkuntzako Zerbitzu Nagusiek (SGIKER) beren laborategiak eta pertsonal teknikoa jartzen dituzte, halakorik beharko luketen lan espezifikoak egin daitezen. Honako hauek dira Analisi Forentsearen doktorego-programan parte hartzen duten SGIKER unitateak: Arabako Analisien zerbitzu nagusiaBizkaiko Analisien zerbitzu nagusiaGenomikarako zerbitzu nagusia: ADN bankuaP3 euspen biologikorako laborategia.Mikroskopia Elektronikoa eta Materialean Mikroanalisirako laborategia
UPV/EHUk biblioteka nagusiak dauzka hiru campusetan eta biblioteka tematikoak bere ikastegi batzuetan. Bere aldetik, doktorego programan parte hartzen duten sailek irakurketarako mintegiak eta bibliotekak ere badituzte, funts bibliografiko espezifikoak dituztenak.Zientzi informazioa eskuratzea bermatuta dago SCIFINDER bezalako datu baseak baliatuta, doktoregaiak Ikerkuntzaren arloko errektoreordetzak esleitutako ordenagailuaren bidez eskuratuko duelarik
Hitzarmena duten erakunde laguntzaileak
- Centre National de la Recherche Scientifique
- Departamento de Interior del Gobierno Vasco. Policía Autónoma Vasca
- Departamento de Seguridad de la Comunidad Autóma de Euskadi
- Euskal Herriko Unibertsitatea
- Université de Pau et des Pays de l'Adour
- Westfälische Wilhelms-Universität Münster
Bestelako erakunde laguntzaileak
- ALMA MATER STUDIORUM - UNIVERSITA DI BOLOGNA
- Albert-Ludwigs-Universität Freiburg im Breisgau
- Bangor University, UK
- Cranfield University
- Imperial College, London
- Technische Universität Dortmund
- Universidade do Porto