Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil Ingreso - Análisis Forense

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Analisi Forentseko doktorego programan onartutakoek zientzia-teknologiaren edo biomedikuntzaren arloetan esperientzia izatea komeni da. Ondo legoke, halaber, programa babesten duten ikerketa taldeei dagozkien lau bloke handietako baten batekin lotutako gaitasunak edukitzea: ebidentzia kimikoen analisiarekin, ebidentzia fisikoen analisiarekin, ebidentzia biologikoen analisiarekin edo ebidentzia antropogenetikoen analisiarekin lotutakoak, hain zuzen.

Zehazki, honako gradu/lizentziak gomendatzen dira: Kimika Zientziak, Fisika Zientziak, Farmazia, Biologia, Biokimika, Elikagaien Zientzia eta Teknologia, Ingurumen Zientziak, Kriminologia, Medikuntza, Odontologia.

Gomendatutako master tituluen artean, nahiz eta oso ezberdinak izan, ikasketa horiek egin ahal izateko gutxieneko gaitasunak ematen dituztenak aipa daitezke. Ikasketak UPV/EHUkoak izan daitezke, edo beste edozein unibertsitatetakoak, nazionalak edo atzerrikoak.

XSLaren edukia

Doktorego irakaskuntza ofizialak arautzen dituen urtarrilaren 28ko 99/2011 EDaren 7. artikuluan ezarritakoarekin bat eginez, Doktoreko Programak prestakuntza osagarri berariazkoak eska ditzakete.Unibertsitate master bat egina duten ondoren aipatzen diren lizentzia/graduetako ikasleek ez dute zertan prestakuntza osagarririk behar: Zientzia Kimikoak, Zientzia Fisikoak, Farmazia, Biologia, Biokimika, Elikagaien Zientzia eta Teknologia, Ingurumen Zientziak, Kriminologia edo Medikuntza. Analisi Forentseko Doktorego Programan sartzeko profilek jakintza arlo ugari biltzen dituztenez gero, oso zaila da aurkez daitezkeen profil guztiak aintzat hartzea, atzerriko titulazioak barne. Hori dela eta, Analisi Forentseko Doktorego Programako Batzorde Akademikoak proposatu ahal izango du, aipatutakoez bestelakoak diren sarrera profilak aurkitzen diren kasuetan, UPV/EHUren Analisi Forentseko edo gai horiek dituen beste unibertsitate master bateko programan eskainitako irakasgaien barruan beharrezkoak diren prestakuntza osagarriak. Helburu horiek erdiesten lagunduko duten hiru gai proposatzen dira; haietatik ikasleak 3, 4.5, 6 edo 7.5 ECTS egin beharko ditu, betiere Batzordearen irizpidearen mende: "Sendagaien eta Drogen Erabilera eta Abusua", "Toxikologia Forentsea", edo/eta "Genetika Forentsearen Hastapenak".
Merezimenduen ebaluazio irizpideak honela finkatzen dira:100 punturen gain, eskatzaileak 60 puntu lortu behar ditu - Ikasketa espedientea, masterrean sartuta: 40 puntu - Eginiko masterraren profila: 25 puntuPrestakuntza programa honako arloekin erlazionatuta duten masterrak kalifikazio gorenarekin puntuatuko dira: Analisi Forentsea; Genetika, Antropologia Genetikoa; Medikuntza Legala eta Forentsea; Toxikologia; Kimika Analitikoa; Tresna Fisiko-Kimikoen Teknikak; Biologia Molekularra; Biologia, Mikrobiologia, Immunologia, Parasitologia, Entomologia; Elikagai Kalitatea eta Segurtasuna; Farmakologia; Kriminologia; Ingurumen Zientziak edo Margolaritza. Batzorde Akademikoak beste jakintza arlo batzuekin erlazionatutako prestakuntza programak dituzten masterrak haztatuko ditu.Master bat egin behar izan gabe (Farmazia, Medikuntza, Odontologia) doktorego programetan sartzeko aukera ematen duten graduen tituluetan, atal hori kalifikazio gorenarekin puntuatuko da. - Zientifikoak diren prestakuntza ikastaroak: 10 puntu - Argitalpenak: 10 puntu - Komunikazioak kongresuetan: 5 puntu - Beste merezimendu batzuk: 10 puntu (beste hizkuntza batzuk: frantsesa, alemana; beste titulu batzuk; lankidetza bekak; master bekak)

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.

Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.

Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.

Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.