Prestakuntza Jardueren Plana
Prestakuntza plana
Doktorego Eskolaren jarduerak
Izaera
Hautazkoa
Orduak
12
Deskribapena
Nahitaez bertaratu behar da ikastaro honetara; modulu bakoitzaren azalpen teoriko bat emango da, eta parte-hartzaileek hainbat ariketa praktiko egin beharko dituzte saioetan zehar.
Emaitzak
Doktoregaiak informazioa modu etikoan biltzeko, ebaluatzeko, erabiltzeko eta zabaltzeko beharrezko tresnak eskuratuko ditu.
Ebaluazio-sistemak
Mintegia presentziala da, beraz, nahitaez bertaratu behar da; hori modulu bakoitzean jasotako sinaduren arabera kontrolatuko da. Jarduera amaitzean, horri esker lortutako gaitasunak baloratzea ahalbidetuko duen txosten bat eman beharko zaio tutoreari.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
40
Deskribapena
Astebeteko egoitza erako mintegi intentsiboak dira. Ingelesez egiten dira, diziplina eta kultura anitzeko ingurune batean. Doktorego prestakuntzaren bigarren urtean dauden unibertsitate bakoitzeko berrogei ikertzailek beren etorkizuneko lan munduratzera bideratutako prestakuntza zehatza jasotzen dute, ingurune soziolaboral batean (baina ez beti unibertsitate ikerketarekin lotutako gune batean) eta/edo zentro publiko edo erdipublikoetan. Jarduera guztiak doktorialak antolatzen eta talde lana errazten adituak diren langileek dinamizatzen dituzte. Hauek dira programatutako jardueretako batzuk: bisitaldiak mugaren bi aldeetako enpresetara, ikerketa zentroetara eta kultura erakundeetara; doktore exekutiboen eta ekintzaileen lekukotasuna; eta topaketaren amaieran aurkeztuko den proiektu berritzaile bat prestatzeko taldeko lana. Doktorialetan parte hartzea hautazkoa da eta ez dakar inskripzio gasturik. Mantenuaren, egonaldiaren eta garraioaren gastuak unibertsitate antolatzaileek finantzatuko dituzte, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak emandako finantziazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Akitania Euskadi lankidetza funtsaren laguntzarekin.
Emaitzak
Doktoregaiek prestakuntza praktikoa eskuratzen dute hainbat arlotan: komunikazioa, berrikuntza, taldeko lana, lidergoa eta ekintzailetza. Kulturaren eta hizkuntzaren arloko enpresa eta elkarteetan lan egiten duten hainbat profesionalek emandako lekukotasunetatik eta esperientzietatik abiatuz, eta enpresetara eta elkarteetara egindako bisitaldien bidez, doktoregaiek harreman zuzena izaten dute esperientzia profesionalarekin. Mintegi horiek diziplinartekoak dira eta, bertan, ikasleak jatorrizko unibertsitate eta ezagutza arlo desberdinak batzen dituzten unitateetan taldekatzen dira. Esperientziak etorkizuneko proiektu profesionala antolatzeko moduari buruzko ezagutza ugari eman behar dizkie ikasleei, bai Unibertsitatean bai bertatik kanpo.
Ebaluazio-sistemak
Kabinete pedagogiko batek kontrolatzen du doktorialen prozedura osoa. Kabinete horrek taldearen jarduera etengabe atzeraelikatuko duten eta doktoregaiek egunero egindako lana monitorizatuko duten hainbat aholkulari profesional barne hartzen ditu. Doktorialetan izena eman ondoren, nahitaezkoa da saioetara bertaratzea eta parte-hartze aktiboa izatea.
Programaren jarduerak
Izaera
Hautazkoa
Orduak
3
Deskribapena
Irakasle bisitariek emandako bizpahiru orduko mintegiak. Horrelakoetan parte hartzen dute bai graduondoko ikasleek bai Analisi Forentseko doktorego programako eta masterreko irakasleek eta ikertzaileek.
Emaitzak
Prestakuntza hobetzea eta analisi forentserako tekniken azken aurrerapenak ezagutzea.
Ebaluazio-sistemak
Mintegietako bertaratze diplomak emango dira. Diploma eskuratzeko, hainbat parametro hartuko dira kontuan: bertaratzea, mintegian era aktiboan parte hartzea, eta ikasleek mintegiko eduki espezifikoei buruzko galdetegian emandako erantzunak.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
30
Deskribapena
Ikerkuntzako Zerbitzu Nagusiek 30 orduko espezializazio ikastaroak ematen dituzte, gehien bat, doktoregoko ikasleek egiten dituztenak. 1. Masen espektroskopia tandemera egokitutako kromatografia likidoari buruzko ikastaroa (Eragiketa eta aplikazioa QQQn eta hastapenak Q-TOFn). 2. Gasen kromatofrafia, masen detekzioarekin. Ikastaro teorikoa eta aplikazio praktikoak. 3. Gehiengo eta gutxiengo materialak zehaztea absortzio atomikoaren bidez: gehiengoak (sugarraren absortzio atomikoa), gutxiengoak (grafito ganbera eta hidruroen sorkuntza). 4. Abusu Drogen analisia matrize biologikoetan, LC-MS-MS tekniken bidez.
Emaitzak
Ikastaroek analisi forentsean inplikatutako arlo zientifikoen ikuspegi orokorra eskuratzeko aukera ematen dute; hartara, doktoregaiak, eremu jakin hori landu ez arren, analisi forentserako tekniken ezagutza kalifikatua jasoko du.
Ebaluazio-sistemak
Ikastaroak eskaintzen dituzten SGIKER unitateek akreditazio diplomak emango dituzte (espezializazio gaiaren izena eta ikastaroaren ordu kopurua agertuko dira). SGIKER ikastaro guztiak zerbitzu horietako teknikarien tutoretzapean daude, eta kalitate aholkularien laguntza dute, taldearen jarduerari etengabe atzeraeragiteko eta doktoregaiek egunero eginiko lana monitorizatzeko. Behin ikastaroetan izena emanda, nahitaezkoak dira bertaratzea eta praktiketan aktiboki parte hartzea.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
480
Deskribapena
Egonaldiak egitea, prestigioa duten ikertaldeetan. Programako ikasleek egiten dituzte, eta horien bidez nazioarteko doktoregoaren aipamena lortzen dute.
Emaitzak
Ikertzailearen prestakuntza osatzea eta garatzea.
Ebaluazio-sistemak
Doktoregaien egonaldiek laguntza lehiakorren bermea dute (hala nola Ekonomia Ministerioarenak edo Eusko Jaurlaritzarenak). Egonaldi guztiak egoki justifikatu behar dira, ikertalde hartzaileek emandako ziurtagirien eta doktoregaiak aurkeztuko duen gastuen justifikazio txostenaren bitartez. Ikasle bakoitzak bere egonaldian egin dituen jarduerei buruzko txostena aurkeztuko du, eta Doktoregoko Ikasketen Batzordeak ebaluatuko du.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
30
Deskribapena
UPV/EHUk urtero antolatzen du Zientziaren eta Teknologiaren Astea hiru campusetan. Analisi Forentseko doktorego programan parte hartzen duten ikertaldeen standetan, doktoregoko ikasleak egoten dira.
Emaitzak
Programako doktoregaiak inplikatzen ditu eskuratutako ezagutzak gizarteari helarazteko prozesuan.
Ebaluazio-sistemak
Ikertaldeek astean zehar eginiko lanen amaierako txostena egin behar dute, eta Ikerketaren arloko Errektoreordetzak ebaluatuko du.