MATRICULA-MASTER

Masterren matrikula

Unibertsitate master batean lehen aldiz matrikulatzen diren ikasleak

Matrikula egiteko epeak:

  • 2024ko uztailaren 31ra arte (*)
  • Uztailaren 26tik aurrera, master batean plazarik geratuko balitz, interesdunek eskaria aurkeztu ahal izango dute zuzenean masterraren ardura duen ikastegiko idazkaritzan.

Epe horien barruan, matrikula masterra atxikita dagoen ikastegiak ezarritako egunetan egingo da. Ikastegi bakoitzak bere webgunean argitaratuko ditu matrikula-datak.

Baldintzapeko matrikula onartzen duten masterretan graduko titulua lortzeko gehienez ere 9 kreditu gainditzeke eta/edo Gradu Amaierako Lana egiteke matrikulatu ahal da.

Atzerriko titulazioa duten ikasleak Masterrera sartzeko bidea ematen duen tituludunak izan behar dira.

(*) Epe horretan master batean matrikulatzeko baldintzak betetzen ez dituzten baina ikasturtea hasi aurretik betetzeko moduan dauden pertsonek klaseak hasi arte matrikula egin ahal izango dute.

Aurreko ikasturteetan unibertsitate master batean matrikulatutako ikasleak

Matrikula online egingo da, 2024ko irailean, automatrikula bidez. Matrikulak formalizatzeko eguna UPV/EHUren web orrian argitaratuko da. Esleitutako egunean matrikula egiten ez badute, aurrerago formalizatu ahal izango dute, betiere matrikulatzeko epearen barruan, baina hautazko irakasgaiak aukeratzeko lehentasuna galduko dute.

Unibertsitate Master hauek ikastegiko idazkaritzan egingo dute matrikula, haiek ezarritako egunetan:

OHARRA: Matrikula formalizatzeko unean ebaluatu gabeko irakasgaiak izanez gero, irakasgai horiek matrikulatu beharko dituzte. Hala ere, ebaluatu ondoren, eta gainditu badira, matrikula ez da automatikoki aldatuko, eta, beraz, Masterraren idazkaritzarekin harremanetan jarri beharko dute, behar den aldaketa egin dezan.