inf-docencia gral

Ikasketak

 

Gure irakasgaien eskaintza, batez ere, Kimika Gradura zuzenduta dago, baina Biokimika, Biologia, Elikagaien Zientzia eta Teknologia, Ingurumen Zientziak, Farmazia, Fisika, Geologia, Ingeniaritza Elektronikoa eta Ingeniaritza Kimikoa graduetan ere parte hartzen dugu.

Bi master ere eskaintzen ditugu, biak sail desberdinen artekoak eta unibertsitate desberdinen artekoak: material Berriei buruzko Masterra, UPV/EHUko Kimika Fisikoa eta Elektrizitatea eta Elektronika departamentuekin eta Kantabria Unibertsitatearekin batera, eta Kimika Sintetiko eta Industrialeko Masterra, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin eta Valladolideko Unibertsitatearekin batera, Sintesi Kimikoan espezialistak prestatzeko.

Era berean, doktorego-programa bana eskaintzen da: materialen Zientzia eta Teknologia izenekoa eta Kimika Sintetiko eta Industrialeko Doktoregoa, nazio-mailan ospe handia duena. Hori dela eta, 2003-04 ikasturtetik gaur egun arte MECren "kalitate-aipamenarekin" kalifikatu da.

 

ban-master-doctorado