Graduondoko ikasketak
Bi master eskaintzen ditugu, biak sail desberdinen artekoak eta unibertsitate desberdinen artekoak:
- Material Berriei buruzko Masterra, UPV/EHUko Kimika Fisikoa eta Elektrizitatea eta Elektronika departamentuekin eta Kantabria Unibertsitatearekin batera, eta
- Kimika Sintetiko eta Industrialeko Masterra, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin eta Valladolideko Unibertsitatearekin batera, Sintesi Kimikoan espezialistak prestatzeko.
Era berean, doktorego-programa bana eskaintzen da:
- Materialen Zientzia eta Teknologia izenekoa eta
- Kimika Sintetiko eta Industrialeko Doktoregoa, nazio-mailan ospe handia duena. Hori dela eta, 2003-04 ikasturtetik gaur egun arte MECren "kalitate-aipamenarekin" kalifikatu da.