Maider Eizmendi Iraola: Presentación

Maider Eizmendi Iraola

Aurkezpena

Maider Eizmendi Iraola Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Kazetaritza Departamentuko irakaslea da. Kazetaritzan eta Gizarte eta Kultur Antropologian lizentziatua, Gizarte Komunikazioan doktore da eta Emakume eta Gizonen arteko Berdintasun masterra du.

Gara egunkarian 16 urteko eskarmentua du kazetari gisa. UPV/EHUko irakasle modura, Fotokazetaritza, Berrien idazkera prentsan, Edizioa prentsan, Web edukien idazkera eta sorkuntza eta Multimedia edizioa eta produkzioa ikasgaietan eskolak eman ditu.

Gureiker ikerketa taldeko lan-taldearen partaide, hainbat artikulua argitaratu ditu zientzia aldizkarietan eta estatuko zein nazioarteko kongresuetan komunikazioak aurkeztu ditu.

Ikerketa lerroak

Ziberkazetaritza, komunikabideak eta generoa, zientzia-kazetaritza, zientzia- dibulgazioa.

Argitalpenak

  • Eizmendi-Iraola, Maider & Fernández-Peña, Simón (2021). ¿Fewer and Later: Women as Experts in TED Talks about COVID-19. Journalism and media, 2(4). https://doi.org/10.3390/journalmedia2040046
  • Eizmendi-Iraola, Maider & Fernández-Peña, Simón (2021). ¿Desaparecidas o escondidas? Análisis de la presencia de las ciencias sociales y las humanidades en las versiones online de The Guardian, El País y Público. European Public & Social Innovation Review, 6 (1).
  • Eizmendi-Iraola, Maider (2021). Emakume zientzialariak ziber-hedabideen garaian. Euskonews, 764.
  • Eizmendi-Iraola, Maider (2020). Emakume zientzialariak euskal ziber-hedabideetan. Saretu behar den hiru erpineko ikerketa: informazio iturriak. Mediatika. Cuadernos de medios de comunicación, 18.

ORCID: 0000-0002-5894-8238

Kontaktua