Jose Mari Pastor González: Presentacion

Jose Mari Pastor González

Aurkezpena

Kazetaritzako Saileko irakasle atxikia da, non irakasle gisa hasi zen lanean 2007-2008 ikasturtean. "Berrien Idazkera Prentsan" eta "Interpretazio Generoak" irakasgaiak ematen ditu Kazetaritzako graduan, eta UPV/EHU eta EiTB artean sinatutako Multimedia Komunikazioko masterrean. Prentsa munduan hasi zen Anaitasuna astekarian (1982), eta, ondoren, Egin, ETB, Euskaldunon Egunkaria eta Berrian lan egin zuen. Azken bi egunkarietako nazioarteko erredaktore buru gisa, munduko eskualde gatazkatsuetan izan da: Irak, Palestina, Sahara, Aljeria, Irlanda… Telebistan izandako esperientziak balio izan zion Gaur Egun albistegiari buruzko doktorego tesia egiteko. Rikardo Arregi eta Argia kazetaritza sariak irabazi ditu. Irakasle lanak bateratzen ditu Berrian zutabe idazle gisa egiten duen lanarekin, baita ETBko Egunon Euskadi albistegian egiten dituen kolaboratzaile lanekin.

Azken urteetako ikerketa lerroak

  • Informazio telebistan.
  • Etika eta informazioa

Argitalpen garrantzitsuenak

  • Basterretxea, Jose Inazio; Pastor, Jose Mari; Aiestaran, Alazne (2013): Kazeta idazkera: arauak eta estiloa hitzen jokoan. Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea. ISBN: 978-84- 8438- 448-9
  • Pastor, Jose Mari (2014): "Análisis cuantitativo en los informativos de televisión: un modelo para la categorización del ‘Gaur Egun' de ETB-Televisión Vasca". Mezu Periodistikoari buruzko Azterketak. Madril: Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Argitalpen Zerbitzua. ISSN: 1134-1629
  • Pastor, Jose Mari (2014): "Un informativo, dos enfoques: la actualidad política vasca en ETB durante los mandatos de Ibarretxe y López". Ámbitos. Revista Internacional de Comunicación. Sevilla: Departamento de Periodismo II, Sevillako Unibertsitatea. ISSN Digital: 1988-5733
  • Pastor, Jose Mari (2014): "Nazio-identitatea eta erreferentzialtasuna EiTBn: Gaur Egun albistegiaren kasua". Uztaro. Bilbao: Udako Euskal Unibertsitatea. ISSN: 1130-5738

Ikerketa proiektuak (azken 5 urteak)

  • "Herritar etikatik sortzen diren erantzunak ‘Menéame' sare sozialean, Espainiako hedabide konbentzional eta sozialen edukien aurrean". Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa (2015-2017). IN: Begoña Zalbidea Bengoa
  • "Hedabideak, Gizartea eta Hezkuntza (HGH)". UPV/EHUk aitortutako taldea (2012-2014).
  • "Espainieraz eta euskaraz dauden gazteei eta nerabeei zuzendutako osasun arloko informazio web orrien azterketa". UPV-EHU (2012-2014). IN: Carmen Peñafiel.
  • " Osasun arloko edukiak eguneroko prentsa idatzian". UPV-EHU (2011-2012). IN: Idoia Camacho Markina.

Beste jarduera eta aitortza batzuk

  • Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Euskara Batzordeko kidea.

Ikertaldea

  • "Hedabideak, Gizartea eta Hezkuntza (HGH)".
  • Taldea: Txema Ramírez de la Piscina Martínez (IP), Alazne Ayestaran Yarza, Beatriz Zabalondo Loidi, Antxoka Agirre Maiora, José Mari Pastor González, Imanol Murua Uria, María Teresa Agirreazaldegi Berriozabal, Ramón Zallo Elguezabal eta Itsaso Manias Muñoz.