Irakaskuntza - Ikuspegi Orokorra
Lizentziaturako ikasketak
Publizitatea eta Harreman Publikoak
Publizitate eta Harreman Publikoetako Lizentziaturaren helburua hau da: Publizitate Industriako zati diren publizitate-sistema eta –prozesuetako errealitatera ikasleak hurbiltzea. Publizitate Komunikazioaz ezagutza-esparru zorrotz eta serioa eskaini nahi da, gure Gizarte eta Komunikazioko Zientzien Fakultatean ematen diren gainerako diziplinen ildotik.
Aldi berean ikasleei publizitate-lanbidea garatzeko behar diren lanerako prozedura eta metodoak eskaintzen zaizkie. Bestela esanda, ezagutza akademikoak eta lanbideko praktika uztartu nahi dira. Bi lan horiek elkartuta joan daitezke eta halaxe joan behar dute.
Trebakuntza hau gure Fakultateak Publizitate Sektoreko enpresa nagusiekin hitzartuta dituen hezkuntza-elkarlanerako praktika-eskaintza zabalarekin osatuko da. Praktika horiek gure Fakultateko irakasleak tutore izanda egingo dira eta ikasleak publizitate-sektoreko enpresa-errealitatearekin eta laneko ohiturekin harremanetan jarriko dituzte.
Ikus-entzunezko Komunikazioa
Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasketen asmoa ikasleei gizarte-komunikazioen ingurune aldakorrean analisiak egin eta jarduteko ezagutza-esparru egokia eskaintzea da.
Ikus-entzunezko Komunikazioko Lizentziaturak helburu hau ikasketa-programa osatzen duten gaiez ikuspegi teoriko-praktikoa emanda garatu nahi du helburu hau, lanbideko esparruan dauden ibilbide eta profiletara moldatuz.
Trebakuntza akademikoa komunikabide garrantzitsuenetan, prentsa-bulegoetan eta ikus-entzunezkoen sektorean praktiketarako programa zabala eskainita osatzen da, non behar bezala tutorizatutako ikasleek lanbide-ingurunekoak diren prozesu eta lan-dinamikaz zuzeneko ezagutza bereganatzen baitute.
Beste ikasketa batzuk
Berezkoak dituen bi lizentziaturez gain, Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Sailak Kazetaritza eta Soziologia lizentziaturetan ere eskaintzen du bere irakaskuntza.
- Kazetaritza.
- Soziologia.