Estudios de Postgrado

Graduondoko Ikasketak

Hemen azaltzen direnak gure Sailak parte hartzen duen Graduondoko ikasketak dira. EHUren eskaintza osoa ikusteko, jo hona.

 

Multimedia komunikazioa (EHU-EITB)   (Unibertsitate masterra)

Gaur egun euskarazko komunikazioan diharduten profesionalek erronka argiak dituzte: multimedia euskarrietara egokitzen diren produktuak sortu behar dituzte eta, produktu eraginkor eta erakargarriak lortzeko, euskara unibertso multimediaren komunikazio-egoeren eskakizunetara egokitu behar dute. Erronka horiek gure bihurtu ditugu EHUko irakasleek eta EITBko profesionalek Multimedia Komunikazioa Unibertsitate-Masterra elkarlanean diseinatu dugunean. Masterraren irakaskuntza-programak eta praktikek euskaraz aritu behar diren profesional horien egungo premiei erantzutea dute helburu nagusi.

Horrela, masterrak, alderdi akademikotik, hiru ardatz nagusi ditu: lehenengoa, ikaslearen komunikatzeko gaitasuna garatzea, unibertso multimediaren komunikazio-egoera bakoitzarentzat egokienak diren hizkuntza-baliabideak aintzat hartuz; bigarrena, multimedia komunikazioan egungo teknologia eta tekniketan trebatzea, bereziki interneten kazetaritzarako agertu diren tresna berrien erabilpenean; eta, hirugarrena, medioen merkatuaren ezagutzan sakontzea, produktuen eraginkortasuna eta erakargarritasuna bermatzeko asmoz.

Helburu hori lortu ahal izateko, euskarazko komunikabide eta komunikazio bulego gehienen ekarriaz gain, euskarazko komunikabide nagusiaren esperientzia eta laguntza dugu, EITBren laguntza hain zuzen ere. Master honetan elkartzen dira EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen zenbait irakasleren irakaskuntza esperientzia zabala EITBn ibilbide luze eta emankorra izan duten hainbat profesionalen esperientziarekin. Esperientzia biak irakaskuntza eta praktika programa landu eta sendo batean uztartuko dira.

 

Ikuskizunaren arteak eta zientziak   (Unibertsitate masterra)

Masterra unibertsitate-graduatuen prestakuntza espezializatu eta diziplina anitzekora bideratzen da, eszena-arteen teoriari eta estetikari berez dagozkion gaitasun eta jakintzak irakatsi, ikasi eta sakontzeko lana bitarte delarik, bai eta sormen eszenikoen analisi, idazketa, taularatze eta ekoizpenaren inguruko trebetasunen garapena ere, bai hauen bilakaera historikoaren ikuspegitik nola egungo arte-adierazpenenetik. Era berean, helburua ere bada eszenarako lanak garatzeari aplikaturiko ikerkuntzaren metodologiaren arloko gaitasunak bereganatzea, sormenari eta berrikuntzari arte eszeniko eta ikuskizunari aplikaturiko arteen eremuan aplikatutako teknika, prozesu eta teknologia berrien jakintzarekin batera.

Masterrak berezitzeko aukera eskaintzen du dramaturgia, eszenografia eta eszena-eremu, zuzendaritza eta emanaldi eta ekoizpen eszenikoen koreografia eta gestioaren arloetan profesionalki jarduteko, irakasteko eta ikertzeko.

 

Gizarte_komunikazioa (Unibertsitate masterra eta Doktoretza)

Gizarte Komunikazioko Masterra ikerketa master bat da eta arlo horretako ikerlanari buruzko ezagutzan sakondu nahi duten ikasleei zuzenduta dago, gerora doktorego tesia egiteko asmoz. Komunikazio arloan aplikatutako ikerketa teknikak ikasteaz gainera, Master honetan hainbat ikastaro emango dira "Informazioaren Gizartea" deritzan horren oraingo egoera hobeto ezagutu ahal izateko.

Hirugarren Zikloaren oraingo araudiak ezarri duenez, gerora Doktorego Tesian matrikulatzeko sarbidea dira honako hau bezalako Ikerketako Masterrak. Master hau Ikus Entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea, Kazetaritza eta Kazetaritza II sailek antolatu dute.

 

Ikerketa Feministak eta Genero Ikerketak   (Unibertsitate masterra eta Doktoretza)

 

Jakintzaren Sorkuntza eta Komunikazioari Buruzko Dokumentala  (Berezko Masterra)

Sortze-dokumentala eta Ezagueraren Komunikazioan Masterrak prestakuntza espezializatua eskaintzen du proiektu dokumentalen analisia eta garapenean, sortze-lana eta ezagueraren difusioaren aldeetan.

Masterra ezaguera arlo desberdineko unibertsitateko lizentziatu eta titulatuentzat antolatzen da (komunikazioa, arte, hezkuntza, zientzia eta teknologia) ikus-entzunezko edukien sormen, analisia, garapena eta kudeaketan prestakuntza espezializatua garatzeko komunikazio eta erakusketa plataforma berrietara egokituta. Masterrak proiektuen bidezko ikasketa prozesuaren metodologian oinarritzen du bere programa akademikoa, Goi Mailako Hezkuntzaren eta Ikerketaren Europar Espazioan emandako orientabideen arabera, eta ondoan aipatzen diren helburuak jarraituz:

  • Hausnarketa teoriko-praktikoa garatzea zine eta ikus-entzunezko ingurune garaikideetan gertatzen ari diren fenomeno eta transformazioei buruz

  • Kontakizun dokumentaleko materialak, adierazpide eta estrategia narratiboen analisia sortze-praktikak eta ezagueraren komunikazioa eta hedapenari dagozkienak

  • Forma dokumentaleko eduki eta ikus-entzunezko proiektuen garapen eta ekoizpenarekin harremana dituzten gaitasunen sakontzea, komunikabide eta erakusketa hedabide desberdinetara egokituta

  • Ezagueraren gizartera eta ikus-entzunezko sektoreko ekoizpen ingurune aldakorretara proiektuen garapen egokitua

  • Ikus-entzunezko proiektuen ekoizpena eta errealizazioaren arloko prozedurak, teknikak eta prozesu profesionalen ezagutzea, sektoreko enpresatan burutuko diren praktiken bitartez.

Globalizazio eta Garapen Masterra  (Unibertsitateko Espezialista)

 

Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritza (MBAe3) (Berezko Titulua)

Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritza Masterra (MBAe3) negozio proiektu berritzaile bat lideratu eta kudeatu nahi duten pertsonentzat diseinatutako graduondoko bat da. Prestatzen dituen profesionalek negozio berriak mugitzeko autonomia exekutiboa eta gaitasuna dute, eta enpresa errotuetan zuzendaritza postuak bete ditzakete.

Batez ere, profil teknikoa (ingeniaria, arlo zientifiko-sanitarioaren diziplinak, etab.) duten profesionalei eskaintzen zaie, eta, orobat, enpresa arloari lotuta ez dagoen unibertsitate prestakuntza izanik (Giza Zientziak, Zuzenbidea, etab.), enpresa kudeaketari eta zuzendaritzari buruzko gaitasunetan trebatzeko beharra duten guztiei. Modu espezifikoan, “zerotik” abiatuta enpresa proiektu bat sortzeko behar diren trebetasunak eta egin behar diren urratsak lantzen dira, eta ekintzaileei laguntza ematen zaie negozio plana definitzeko prozesu osoan, ekintzaileen ekosistemaren eragile nagusiekin harremanetan jartzeko erraztasunak emanda.