XSLaren edukia

Marketina: Kontzeptuak, Estrategiak eta Teknikak

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua (Plan berria)
Ikasturtea
2024/25
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4669
Gelako p.1421

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Gaitasun orokorrak, zeharkakoak eta espezifikoak garatzen dira, bai eta ikaskuntzaren emaitzak ere.

Gaitasun orokorrak:

G001 - Komunikazioaren diziplina arteko esparruaren eta, bereziki, publizitate- eta harreman publikoen tekniken testuinguruan, teoria, kontzeptu eta metodologiak ezagutzea eta egokitzea.

G002 - Hainbat prozesu eta komunikazio-testuingurutan praktikari teoria eta tresna metodologikoak aplikatzea.

G003 - Komunikazio-arazoak konpontzeko sormen-ikuspegi berriak sintetizatzea, garatzea eta aplikatzea.

G004 - Gertakariak, prozesu sozialak, testuak eta komunikazio proiektuak modu kritikoan aztertu, interpretatu, azaldu eta balioestea.

G005 - Lanaren eta ikerketaren proiektuak, lorpenak eta emaitzak komunikatzea eta azaltzea, arintasunez, eraginkortasunez eta arrazoituta, hainbat genero, formatu eta komunikabidetan, bai publizitate komunikabideetan, bai harreman publikoen komunikabideetan.

G006 – Talde lanaren parte hartzearekin, kudeaketarekin eta optimizazioarekin lotutako trebetasunak garatzea, erabakiak hartzeko eta emaitzak ebaluatzeko irizpideak aplikatuta.

G007 - Trebetasunak aplikatzea eta publizitate-komunikazioko eta harreman publikoetako edukiak eta prozesuak garatzeko teknikak, teknologiak eta baliabideak erabiltzea

G008 - Helburuak identifikatzeko eta ekintzak planifikatzeko estrategiak proiektatzea eta diseinatzea, publizitate-proiektuen eta harreman publikoen garapenaren testuinguruan.

G009 - Ingurune eta errutina profesionalen ezagutza eta esperientzia eskuratzea, merkatuak eskatzen dituen publizitatearen eta harreman publikoen arloko profil profesionalen lanaren errealitatera hurbiltzeko.

G010 - Informazioa eta dokumentazioa hainbat iturritan bilatu, aukeratu, hierarkizatu eta aztertu, edukia narrazio mota eta estrategietara egokituz.

CB1 - Ikasleek bigarren hezkuntza orokorraren oinarritik adabatzen den ikasketa-arlo batean ezagutzak dituztela eta ulertzen dituztela frogatu izana, eta, testu-liburu aurreratuetan oinarritzen bada ere, beren ikasketa-eremuko abangoardiatik datozen ezagutzak dakartzaten zenbait alderdi ere biltzen dituen maila batean aurkitzen dela.

CB2 - Ikasleek beren ezagutzak beren lanari edo bokazioari modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta argudioak egin eta defendatuz frogatu ohi diren gaitasunak izatea eta beren ikasketa-eremuan arazoak konpontzea.

CB3 - Ikasleek datu garrantzitsuak biltzeko eta interpretatzeko gaitasuna izatea (normalean beren ikasketa-arloaren barruan), gizarte, zientzia edo etika arloko gai garrantzitsuei buruzko hausnarketa jasoko duten epaiketak egiteko.

CB4 - Ikasleek informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak helarazi ahal izatea publiko espezializatu zein ez espezializatu bati

CB5 - Ikasleek autonomia-maila handiarekin geroko ikasketak hasteko beharrezkoak diren ikaskuntza-trebetasunak garatu izana







Zeharkako gaitasunak:

CT3 - Komunikazioa eta eleaniztasuna.

CT5 - Informazioaren kudeaketa eta herritartasun digitala.

CT7 - Pentsamendu kritikoa.

CT8 - Talde-lana.

Orokor eta zeharkakoez gain, gaitasun espezifikoak garatzen dira:

C2CC01 - Informazio- eta komunikazio sistemak eta prozedurak eskuratzea, identifikatzea eta aztertzea, bere testuinguru historiko eta sozialean

C2CC02 - Dokumentu-iturriekin lan egiteko teknikak eta metodologiak garatzea, informazioaren eta komunikazioaren arloko arazoak ikertu eta ebazteko

C2CC03 - Informazio eta komunikazio proiektuen ekoizpena aztertu, diseinatu eta planifikatzea, teknikak eta teknologiak aplikatuz, horiek garatzeko eta talde lana optimizatzeko estrategiak hartuz.

C2CC04 - Lanaren eta ikerketaren helburuak, prozedurak eta lorpenak komunikatzea, argudiatzea eta azaltzea, komunikabideen ezaugarri formalak aplikatuz.

Ikaskuntzaren emaitzak honako hauek dira:

1. Enpresa baten merkatu egokia deskribatzea, eta, gainera, epe luzera jarduten duten merkatu hori eraldatzeko bektoreak ezartzea (makroentornoa).

2. Baita, epe ertaineko bektoreak ere (lehiakideak, hornitzaileak, bitartekariak, bezeroak)

3. Segmentazio estrategia objektiboak diseinatzea (aldagai soziodemografikoak edo erosketa maiztasuna oinarri) eta subjektiboak (onura bilatua, gogobetetasun maila)

4. Enpresa baten posizionamendua erakutsiko duen mapping bat ezartzea, hainbat bektoreren arabera (prezioak, merkatu tasa, errentagarritasuna, berrikuntza, etab.).

5. Prezio estrategia bat diseinatzea, produktu baten edo batzuen helburuaren arabera (jaurtiketa-estrategia, sendotze-estrategia, etab.)



Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

Lehenengo Atala: Kontzeptu Orokorrak



I. Gaia: Marketinaren kontzeptuak eta garapena

1. Marketinaren eboluzioa eta garapena

2. Marketinaren kontzeptua: Definizioak



II. Gaia: Merkatua eta bere ingurugiroa

1. Enpresaren ingurugiroa

2. Eskariaren analisia. Segmentazioa







III. Gaia: Kontsumitzailearen jokabidea

1. Kontsumitzailearen Erabakitzeko Prozesua

2. Lasterbideak: Erabakitzeko Mekanismoak



Bigarren Atala: marketinaren aldagaiak

IV. Gaia: Produktua

1.Produktuaren Kontzeptua eta Sailkapena

2.Marka

3. Produktu Berrien Garapena

V. Gaia: Prezioak

1. Prezioen Helburuak

2. Prezioak Finkatzeko Ereduak

VI. Gaia: Komunikazioa

1. Kontzeptu Orokorrak

2. Komunikazio Mixa

3. Salmenta Zuzena

4. Publizitatea

5. Salmenta Promozioa

6. Harreman Publikoak

VII. Gaia: Banaketa

1. Banaketaren funtzioa: Kontzeptua eta definizioak

2. Banaketa Kanalen Hautaketa

3. Banaketa Kanalaren Ebaluaketa



MetodologiaToggle Navigation

Ikasgaiak eskola ordu magistral eta praktikoak ditu. Praktikak launaka egiten dira, ikasleak bere kabuz aukeratutako taldeekin. Bakakako praktika batzuk ere egiten dira.

Lauhilekoan zehar bi azterketa egingo dira gutxienez, azken notaren %50 osatuko dutenak. Praktikak notaren %40 izango dira, eta praktika indibidualak, %10. Azterketa bat gutxienez presentziala izan daiteke. Hala ere, egoerak hala eskatzen badu, azterketa eGela bidez egingo da.



Ebaluazio sistema hau modu presentzialean zein ez presentzialean aplikatuko da, egoerak hala eskatzen badu.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ebaluazioa jarraia da, galdetegien eta praktiken bidez.

Galdetegiak, test erakoak, eGela plataformaren bidez edo aurrez aurre egin ahal izango dira, egoerak horretarako aukera ematen badu.

Praktikak mota desberdinetakoak izango dira. Bere helburuak arlo teorikoak indartzea eta analisia eta kalkulua egiteko gaitasuna sustatzea da.



Edonola ere, azterketa presentzial idatzia egiteko, eskuz idazteko baliabideak soilik erabili ahal izango dira (boligrafoa, luma...), borragoma eta azpimarragailua barne. Beste baliabiderik ez dago baimenduta.

Espresuki debekatzen da (baina zerrenda hau ez da osoa) sakelako telefonoak, kalkulagailuak edo ikasgaiaren apunteak erabiltzea, eta ikaslearen irismenetik kanpo egon beharko dute proba osoan.



Azken notan daukaten eragina hau da: 5 (galdetegiek) eta 5 (praktikek)



Azken ebaluazioaz:

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.



Azken probaren bitarteko ebaluazioak azterketa bat izango du, test erakoa, 50 galdera ingurukoa, eta bi praktika gutxienez. Azterketa azken notaren %70 izango da, eta praktikak gainontzeko %30.



Deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.



Ebaluazio-sistema hau modu presentzialean nahiz ez-presentzialean aplikatuko da, egoerak hala eskatzen badu

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

KOTLER, P., AMSTRONG, G. (2008). Principios de Marketing. Pearson Education, Madrid

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

KOTLER, P., AMSTRONG, G. (2008). Principios de Marketing. Pearson Education, Madrid (Hay otras ediciones: KOTLER, P., AMSTRONG, G. (2005). Marketing. Pearson Education, Madrid).

Gehiago sakontzeko bibliografia

AAKER, D. (2001). Construir marcas poderosas. Gestión 2000, Barcelona.
COHEN, W. (1990): El Plan de Marketing: procedimientos, formularios, estrategia y técnica, Bilbao Deusto
QUINTANA, M.A. (2005). Principios del Marketing. Ediciones Deusto, Bilbao.
KOTLER, PHILIP (1988): Fundamentos de mercadotecnia, México, Prentice Hall
Kotler. P., Dipak, C.J., Maescincee, S. (2002). El marketing se mueve. Paidós empresa, Barcelona
Llano, F., Calvo, J. (2007). Hoy es marketing. ESIC, Madrid
Lenderman, M., Sánchez, R. (2008). Marketing experiencial. ESIC, Madrid
Montero, F. (2005). Marketing de periódicos y revistas. Pirámide, Madrid
Redondo, I. (2000). Marketing en el cine. Pirámide, Madrid
Santesmases, M. (2004). Marketing, conceptos y estrategias. Pirámide, Madrid
SAINZ DE VICUÑA, J. M.(2001): El Plan de Marketing en la práctica, ESIC, Madrid, 2001
VELA, C., BOCIGAS, O. (1996). Fundamentos del Marketing. Universidad Pontificia de Comillas, Madrid
Stanton, WJ. (1978). Fundamentos de marketing. McGraw-Hill, México

Aldizkariak

ESIC, revista española de investigación de marketing
What's new on marketing
Harvard-Deusto Marketing & ventas

Bibliotekako aldizkarien azterketa egitea gomendatzen da.

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

18:00-20:00

16:00-18:00

2-15

18:00-19:30

17:30-19:00

Irakasleak

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

19:00-20:00

Irakasleak

16 Gelako p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

15:00-16:00

Irakasleak

17 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

18:00-20:00

16:00-18:00

2-15

18:00-19:30

17:30-19:00

Irakasleak

17 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

19:00-20:00

Irakasleak

17 Gelako p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

15:00-16:00

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

13:00-15:00

13:00-15:00

2-15

13:30-14:30

12:00-14:00

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

14:00-15:00

Irakasleak