Gizartea, Politika eta Kultura Doktoregoa
Doktorego programaren helburua da asetzea, batetik, gizarte eta ekonomiaren arloko gaiak lantzeko gizarteak unibertsitateari egiten dizkion eskariak, eta, bestetik, politikaren eta komunikazioaren munduak egiten dizkionak, eta, horrez gain, zeharreko gaiak ere lantzea, ingurumen eta generoaren arlokoak. Helburua da zeharretako gai horietan eraginkortasuna eta koherentzia hobetzea soziologia, politika zientzia eta filosofiaren, antropologiaren, ekonomiaren, zuzenbidearen, gizarte psikologiaren eta komunikazioaren arloko ikertzaileak bilduta.