Zirkuitu Digital Integratuen Diseinua FOSS EDA

Zirkuitu Digital Integratuen Diseinua FOSS EDA (1. edizioa)

INFORMAZIO OROKORRA

IKASTURTEA: 2024/2025
ARLOA: Ikasketa Teknikoak
KREDITUAK: 2,00 ECTS (*) kreditu
MATRIKULA TASA: 500,00 € (Asegurua 4,00 €)
ARDURADUN AKADEMIKOA: David Boullosa Falces

(*)  ECTS kreditu batek 25 orduko balioa du.

AURKEZPENA

Ikastaroaren helburu nagusia FOSS (Free and Open Source Software) EDA tresnekin zirkuitu integratu digitalen diseinu-fluxuaren esperientzia praktikoa eskaintzea da.

Edukiak:

  • CMOS teknologiaren hastapenak.
  • ZI digitalak diseinatzeko FOSS EDA tresnak.
  • Diseinu kasu praktikoa: RTL-tik hasi eta tape-out-erarte.

ZURE BILA GABILTZA

Erdieroaleen urritasunak eta harreman politiko globalen aldaketek nabarmen aldatu dute Europako ibilbide-orria erdieroaleen eta txipen diseinuaren arloan. Ibilbide horretan, kode irekiko txipak diseinatzeko tresnak funtsezkoak dira txipen diseinuan hezkuntzaren eta berrikuntzaren Europako berpizkunderako. Ikastaro honetan, tresna horiek erabiliz zirkuitu integratu digitalak diseinatzeko oinarrizko gaitasunak eskuratu ahal izango dituzu, eta, horrela, mikroelektronikaren alorrean sortzen ari den etorkizun profesionalerako oinarriak ezarri ahal izango dituzu.

IRTEERA PROFESIONALAK

Zirkuitu integratuen diseinatzailea: komunikazio-sistemak, kontrol-sistemak, konputazio-sistemak, seinale-prozesamendua, ikusmen artifiziala, etab.

BALDINTZAK

Sistema elektronikoetan edukiak dituen graduondoko ikasketak egiten egotea edo egin izana edo sistema digitalen diseinuan esperientzia egiaztatzea.

IRAKASKUNTZA

Atzeratuta

HASIERA ETA AMAIERA DATA: 2025/01/08tik 2025/01/31ra (Atzeratuta)
DATA BERRIAK: 2025/05/05 - 2025/05/30
EMATEKO TOKIA: Presentziala: Bilboko Ingeniaritza Eskola.
HIZKUNTZA: Gaztelania

INFORMAZIOA/IZEN-EMATEA

SAIL EDO ORGANO ARDURADUNA: Bilboko Ingeniaritza Eskola
HELBIDEA: Torres Quevedo Ingeniariaren Plaza 1 zk. 48013 Bilbo
TELEFONOA: 94 601 4804
POSTA ELEKTRONIKOA: formacioncontinua.eib@ehu.eus

Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia-Financiado por la Unión Europea-NextGenerationEU. Proyecto financiado por Secretaría de Estado de Telecomunicaciones e Infraestructuras Digitales