PREINSCRIPCION_MATRICULA

Izena emateko prozedura eta matrikula

  • Unibertsitate Hedakuntzako Ikastaroetan izena emateko eta matrikula egiteko epeak ikastaroko eskola egutegiaren araberakoak dira. Horren inguruko informaziorik behar baduzu, jarri harremanetan ikastaroko idazkariarekin.
  • Unibertsitate Hedakuntzako Ikastaroetan izena ematen duten guztiei eskola-asegurua egin behar zaie derrigorrez.  Honen kudeaketa, beti, ikastaroaren arduradunek egingo dute.
  • Gizarte Kontseiluak, bere eskumenen esparruan, Unibertsitate Hedakuntzako Ikastaroetarako matrikulan salbuespen eta murrizketak ezarri ditu.

Prezio publikoen salbuespen eta murrizpenak

(Ikastaro osagarriaren Zuzendaritzaren irizpidean ezarriko dira edo ez )

  • Matrikula prezioaren % 50, kategoria orokorreko familia ugarietako kideentzat
  • Salbuespen osoa, kategoria bereziko familia ugarietako kideentzat
    Familia ugariaren izaera diputazio edo organismo eskudunak emaniko titulu ofizial eta iraungi gabearen fotokopia konpultsatuaren bidez edo fotokopia eta jatorrizkoa, hauen erkatzeko, aurkeztuta egiaztatuko ahal da. Titulua iraungita balego, familia ugariak eskaintzen dituen onurak jaso ahal izango dituzte titulu horren berritzea tramitatzen ari dela egiaztatuko luketenek.
  • Salbuespen osoa, ekintza terroristen biktimentzat, bai eta hauen ezkontide eta seme-alabentzat ere
    Ekintza terroristen biktimaren izaera Barne Ministerioko Herritarrentzako eta Terrorismoaren Biktimei Laguntza Emateko Azpizuzendaritza Orokorrak emandako agiria aurkeztuz egiaztatuko da.
  • Salbuespen osoa, organo eskudunak ezintasunaren maila % 33 edo handiagoa aitortuta duten ezgaitasunak dituzten ikasleentzat
    Izaera honen agertzeko, diputazio edo organismo eskudunak emaniko ziurtagiria aurkeztu beharko da.