Zibersegurtasuna

Zibersegurtasuna (1. edizioa)

Ikasturtearen hasiera atzeratu egingo da aldi baterako

INFORMAZIO OROKORRA

IKASTURTEA: 2024/2025
ARLOA: Ikasketa Teknikoak
KREDITUAK: 2,00 ECTS (*) kreditu
MATRIKULA TASA: Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargoko elkargokideentzat eta Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasleentzat matrikula 250 €-koa izango da.
Gainerako parte-hartzaileentzako matrikula 500 €-koa izango da. (Asegurua 4 €)
ARDURADUN AKADEMIKOA: David Boullosa Falces

(*)  ECTS kreditu batek 25 orduko balioa du.

AURKEZPENA

Informazioaren segurtasuna eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilera kudeatzeko, sareen, informazio sistemen eta komunikazio elektronikoko zerbitzuen erabilerarekin lotutako alderdi teknikoak ezagutu eta menderatu behar dituzte profesionalek; baina, horrez gain, beharrezkoa da zibererasoen aurrean arauen betetzea eta babes juridikoa errazten dituzten alderdi juridikoak ezagutzea eta menderatzea, baita barruko eta kanpoko alderdi interesdunekin koordinatuta gobernantza eraginkorra definitzeko beharrezkoak diren protokoloak eta mekanismoak ezagutzea eta menderatzea ere. Zibersegurtasunari buruzko Europako zuzentarau eta arautegiek (NIS zuzentaraua, ENISA arautegia, Ciberesecurity Act…) barne-arduradunak izendatu behar direla nabarmentzen dute, Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) sistemen eta informazioaren zibersegurtasunari eragiten dioten mehatxuak, kalteberatasunak eta ziurtapen-betebeharrak kudeatu ditzan. Hala, enpresek, produktuek eta zerbitzuek behar duten ziber-erresilientzia ziurtatuko litzateke. Prestakuntza proposamen honek 4 alderdi landuko ditu, modu transbertsalean: kudeaketa, gobernantza, alderdi juridikoak eta alderdi teknikoak. Horiek, gutxienez, jakin behar dira, arriskuak modu eraginkorrean prebenitzeko eta kudeatzeko eta, modu horretan, ziberdelinkuentziaren eta mehatxu digitalen aurka borroka egiteko.

ZURE BILA GABILTZA

High-level ikastaroa da, oso transbertsala den gai bati buruzkoa, eta honakoei zuzendua: ingeniariak, abokatuak, medikuak, arkitektoak, ekonomialariak, enpresen zuzendariak (exekutiboak, managerrak, erdi mailako arduradunak...) eta titulatu berri diren ikasleak.

IRTEERA PROFESIONALAK

Gaur egun, gehien eskatzen den lanbideetako bat da zirbersegurtasuna, bai maila kolektiboan (Enpresak, Bankuak, Administrazio Publikoa, Notaritzak, Abokatu Langelak...), bai maila indibidualean.

BALDINTZAK

Informatikako oinarrizko ezagutzak.

IRAKASKUNTZA

HASIERA ETA AMAIERA DATA: 2024/10/07tik 2024/10/11era
EMATEKO TOKIA: Birtuala: Bizkaiko Industri Ingeniaren Ikastetxea
HIZKUNTZA: GAZTELANIAZ

INFORMAZIOA / IZEN-EMATEA

SAIL EDO ORGANO ARDURADUNA: Bilboko Ingeniaritza Eskola
HELBIDEA: Rafael Moreno Pitxitxi 3 – 48013 BILBAO
TELEFONOA: 94 601 4804
POSTA ELEKTRONIKOA: bie.etengabekoprestakuntza@ehu.eus