Petrolio-ontzietako eta kimika-ontzietako karga lanei buruzko oinarrizko prestakuntza (2. edizioa)
INFORMAZIO OROKORRA
IKASTURTEA: 2024/2025
ARLOA: Ikasketa Teknikoak
KREDITUAK: 0,60 ECTS(*) kreditu
MATRIKULA TASA: 80,00 € (Asegurua 4,00 €)
ARDURADUN AKADEMIKOA: David Boullosa Falces
(*) ECTS kreditu batek 25 orduko balioa du.
AURKEZPENA
Ikastaroak Petrolio-ontzietako eta Kimika-ontzietako karga lanei buruzko oinarrizko prestakuntzaren ziurtagiriaren edukiak jorratzen ditu. Ikastaroaren edukiak Sustapen Ministerioaren irailaren 4ko FOM/2296/2002 Aginduaren bidez araututa daude, eta Petrolio-ontzietako eta Kimika-ontzietako karga Lanei buruzko oinarrizko prestakuntzaren ziurtagiria berretsi nahi duten profesionalei zuzenduta dago FOM/2296/2002 Aginduaren 19.2b) eta 21.5 artikuluetan eta STCW Prestakuntza Kodearen A-1/11.2 eta B-I/11 ataletan ezarritakoarekin bat etorriz.
ZURE BILA GABILTZA
Petrolio-Ontzi eta Kimika-Ontzien Oinarrizko Prestakuntza espezialitateko ziurtagiria berretsi behar baduzu ikastaro hau interesgarria izango zaizu. Tanga-ontzietan produktuak garraiatzea nazioarteko itsas merkataritzaren atal oso garrantzitsua da eta ziurtagiri hau ateak irekiko dizkizu prestigiozko konpainietan ontziratzeko non lan-baldintzak eta perspektiba onenak dituzten konpainiak diren. Ikastaroa soberako prestakuntza duten irakasleak ematen dute, metodologia aktiboa jarraituz.
IRTEERA PROFESIONALAK
Ikastaroaren edukiei esker, FOM/2296/2002 Aginduak araututako Petrolio-Ontzien eta Kimika-Ontzien Oinarrizko Prestakuntza espezialitateko ziurtagiria berritu ahal izango da. Ziurtagiri hori nahitaezkoa da merkataritza-ontzietan nabigatu nahi duen edozein zubi langilentzat edo makina langiletzat.
BALDINTZAK
Espezialitate-ziurtagiria berritu behar duen sektoreko profesionalak sartzen ahalko dira ikastarora.
IRAKASKUNTZA
HASIERA ETA AMAIERA DATA: 2025/06/16tik 2025/06/16ra
EMATEKO TOKIA: Presentziala: Bilboko Ingeniaritza Eskola (Portugalete Eraikina)
HIZKUNTZA: Gaztelania
INFORMAZIOA / IZEN-EMATEA
SAIL EDO ORGANO ARDURADUNA: Bilboko Ingeniaritza Eskola
HELBIDEA: Maria Diaz de Haro,68. 48920 Portugalete
TELEFONOA: 94 601 4799
POSTA ELEKTRONIKOA: bie.etengabekoprestakuntza@ehu.eus, formacioncontinua.eib@ehu.eus