Hizkuntza eredu handiak / Large language models (1.edizioa)
INFORMAZIO OROKORRA
IKASTURTEA: 2024-2025
ARLOA: Ikasketa Teknikoak
KREDITUAK: 2,00,00 ECTS (*) kreditu
MATRIKULA TASA: 270,00 € (Asegurua 4,00 €)
ARDURADUN AKADEMIKOA: Oier Lopez De Lacalle
(*) ECTS kreditu batek 25 orduko balioa du.
AURKEZPENA
Hizkuntza naturalaren prozesamenduaren (HP) alorrean gaur egungo aurrerapenak aurrentrenatutako hizkuntza-eredu handiak(HEH) erabiliz egin dira. HEHak artearen egoerako sistemen oinarrian daude HPko hainbat atazetan. Hizkuntzaren ñabardurak ikasteko gaitasun handia erakutsi dute, edozein motatako sailkapen edo sekuentzia-etiketatzean eraginkorrak direnak. Berriki, testu-kopuru handien atzipenari eta GPUaren paralelizazioan izandako aurrerapenei esker, testua modu oso naturelean sortzeko gai direla erakutsi dute. Bestetik hainbat ataza gauzatzeko argibideak jarraitzeko gaitasuna ere erakusten dute ere. Ikastaro honen helburua hizkuntza-eredu handien modelizazioari, teoriari, egokitzapen moduei, afera etikoei eta beste hainbat alderdiri buruzko oinarriak irakastea da. Alde praktikoan arreta jarriko dugu ere, ikasleek eredu hauekin lan egiteko esperientzia praktikoa lortzeko. Ikastaroa hizkuntza-ereduen definiziotik abiatuko da eta egokitzapen-teknikei (adibidez, testuinguruko ikaskuntza, jaurtiketa gutxikoa, irakaskuntza-ikaskuntza) eta giza lehentasunekin bat egiteko moduei garrantzia emango diogu irakasgaian zehar. Bestalde, entrenamendu teknika aurreratuak landuko ditugu, hala nola paralelismoa, arkitektura selektiboak eta eskalatze legeak. Alborapena, eredu hauen kezka etikoak ere landuko dira klasean.
ZURE BILA GABILTZA
Hizkuntza Eredu Handien (chatGPT, Gemmini) eta hizkuntzaren prozesamendua ulertu eta aplikatu nahi duten ikasle, langile eta ikerlariei zuzendua. Alde praktikoak programatzen jakitea ezinbestekoa ez den arren, Pyhton lengoaiaren ezagutza eskertuko du ikasleak. Unibertsitate aurreko algebra eta kalkulo ezagutzak lagunduko du ikastaroan hobeto sakontzen. Python ikasteko ikastaro onak daude online, programatzaileei zuzendutakoak.
BALDINTZAK
Behar-beharrezkoa ez bada ere, Collab Pro-n harpidetzea gomendatzen dugu GPUaren prestazioakhobeto aprobetxatzeko.
IRAKASKUNTZA
HASIERA ETA AMAIERA DATA: 2024/09/30tik 2024/10/4ra
EMATEKO TOKIA: Birtuala
HIZKUNTZA: Ingelesa
INFORMAZIOA / IZEN-EMATEA
SAIL EDO ORGANO ARDURADUNA: HiTZ zentroa
HELBIDEA: Manuel Lardizabal, 1 - Donostia
TELEFONOA: 943 915 918
POSTA ELEKTRONIKOA: amaia.lorenzo@ehu.eus / olatz.arregi@ehu.eus