Kristautasunaren oinarriak

Kristautasunaren oinarriak (13. edizioa)

INFORMAZIO OROKORRA

IKASTURTEA: 2024/2025
ARLOA: GIZARTE ETA LEGE ZIENTZIAK
KREDITUAK: 10 ECTS (*) kreditu
MATRIKULA TASA: 275 € (Asegurua 4,00 €)
ARDURADUN AKADEMIKOA: CONCEPCIÓN RAQUEL CANTERO GABIOLA

(*)  ECTS kreditu batek 25 orduko balioa du.

AURKEZPENA

Gaur egun erlijioko irakaslea izateko behar diren ikasketak eskuratzeko behar dena da, bai ikastetxe publikoetan zein kontzertatuetan lan egiteko, baina baita kontzertatu eta pribatu katolikoetan kontutan izaten dena ere, irakaslea aukeratzeko orduan. Gainera, erlijioari buruzko aurriritziak kentzeko, ezagupena izateko eta KRITIKOTASUNERA baliogarria izan daiteke. Horretarako eztabaidak, irakurketa interaktiboak eta klase magistralak antolatuta daude.

ZURE BILA GABILTZA

  • Graduan matrikulatuta edo gradua eginda, gehien bat hezkuntzan, eta DECA,Erlijio irakaslea izateko tituloa, lortu nahi baduzu.
  • DECA titulazioak Lehen eta Haur Hezkuntzako lan munduan sartzeko aukerak zabaldu nahi badituzu.
  • Beste graduren bat egiten edo eginda baduzu eta interesturik bazaude erlijioarekin lotuta dauden arloetan.

Hau zure Unibertsitate Hedakuntzako Ikastaroa da. Zatoz, dudarik gabe. Ongi etorria izango zara!

IRTEERA PROFESIONALAK

  • DECA TITULAZIOA: eskuratzeko behar diren 24 kreditutik, 10 kr eskuratu ditzakezu. Bereizten zaituen titulazioa da. DECA titulazioak Lehen eta Haur Hezkuntzako lan munduan sartzeko aukerak zabaltzen ditu. 
  • ESKOLA PUBLIKOAN: Erlijio irakasgaia emateko gaitasuna lortzen duzu,  Haur edo Lehen Hezkuntza graduan lortutako titulazioak ahalbidetzen dituen mailetan Erlijioa irakasgaia emateko gaitzen zaitu. 
  • PUBLIKAKO SAREAN OPOSAKETETAN: lan esperientzia eta espediente akademikoaz gain, Ikasketa Osagarri hauek puntuak ematen dituzte. 
  • IKASTETXE KONTZERTATUETAN: Kristau Eskola Sarean eta beste Ikastetxe Kontzertatu batzuetan DECA titulazioak eskaera handia du eta zure lan etorkizunari begira, aukera politak zabaltzen ditu. 

BALDINTZAK

Irizpideak lehentasunez ordenaturik:

  • LH edo HH graduko 4. maila egiten ari derenak edo bukatu dutenak eta DECA eskuratu nahi dutenak. 
  • LH edo HH graduko 2 eta 3. mailan matrikulatu direnak eta DECA atera nahi dutenak.
  • HH edo LHko gradua edo beste gradu batean matrikulatuta edo bukatu dutenak eta gai hanetan sakondu nahi dutenak.

IRAKASKUNTZA

HASIERA ETA AMAIERA DATA: 2024/09/30etik 2025/04/04ra
EMATEKO TOKIA: Presentziala.
  Arabako Kanpusean, Hezkuntza eta Kirol Fakultatean, Hezkuntzko eraikinean.
  Bizkaiko Kanpusean, Hezkuntza Faultatean.
  Gipuzkoako Kanpusean Hezkuntza, Filosofia eta Antropologiako Fakultatean, Hezkuntzako eraikinean.
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz eta Euskaraz

INFORMAZIOA / IZEN-EMATEA

SAIL EDO ORGANO ARDURADUNA: Artearen eta Musikaren Historia Saila
HELBIDEA: Hezkuntza eta Kirol Fakultatea. Hezkuntzako eraikina, ESK. 2-4. Juan Ibañez de Santo Domingo kalea,1. 01006 Vitoria-Gasteiz
TELEFONOA: 945 014 222
POSTA ELEKTRONIKOA: concepcionraquel.cantero@ehu.eus