Intercultural competences (8. edizioa)
INFORMAZIO OROKORRA
IKASTURTEA: 2024/2025
ARLOA: Arteak eta Humanitateak
KREDITUAK: 4,00 ECTS (*) kreditu
MATRIKULA TASA: 40,00 € (Asegurua 4,00 €)
ARDURADUN AKADEMIKOA: Ainhoa Gómez Pintado
(*) ECTS kreditu batek 25 orduko balioa du.
AURKEZPENA
UPV/EHU prestakuntza nazioartera zabaltzearen aldekoa da, ikasleek hizkuntza, kultura eta prestakuntzaren arloko gaitasunak lor ditzaten, eta etorkizunari aurre egiteko eta arrakastarako aukera zabalagoa izan dezaten gizarte globalizatuko erronkei begira. Esparru horren barruan, beste herri batzuetara joateko mugikortasun programak sustatzen dira. Norbanakoa kokatzen den eta ohituta dagoen testuinguruaren bestelakoa den ingurune batera mugitzeak, ikasleengan eragin pertsonala izan ohi duela uste dugu. Horregatik, esperientzia hori aurrera eraman aurretik, kulturarteko gaitasunak lantzea beharrezkoa da.
ZURE BILA GABILTZA
Mugikortasun egonaldi bat egingo duzu eta zure gaitasunak garatu nahi dituzu atzerrian hobeto moldatzeko? Gurea ez den testuinguru batean kokatzeak eragin pertsonal handia dakar. Hori dela eta, zure esperientzia pertsonalak zein akademikoak optimizatzeko, mugikortasun egonaldia aurrera eraman aurretik, beharrezkoa da kulturarteko eta komunikazioko gaitasunak lantzea. Baldin eta ingelesezko B2 baduzu eta nazioarteko mugikortasun bat egiteko onartua bazaude edo mugikortasuna egin baduzu eta munduan gaitutako profesional gisa hobeto jokatzea ahalbidetuko dizuten kulturarteko gaitasunetan sakondu nahi baduzu... hauxe da egin behar duzun ikastaroa! Ikastaroa online, EgelaPin, emango da, otsailaren 14tik martxoaren 1era. 30 orduko ikastaro trinkoa izango da, ostiral arratsaldetan eta larunbat goizetan aurrera eramango dena.
Informazio gehiago nahi izanez gero, gure webgunea kontsulta dezakezu: https://www.ehu.eus/nazioarteko-harremanak. Gainera, ikastaro hau eginez gero, gehienez ECTS kreditu bateko aitorpena lor daiteke UPV/EHUren graduetako ikasketetan. Apunta zaitez!
IRTEERA PROFESIONALAK
Gure ikasleek aukeratutako prestakuntza arloa eta lan sektorea edozein dela ere, kulturarteko eta komunikazioko gaitasunak garatzea plus bat da; ibilbide profesionalean aurrera egiteko bultzada, eta gure inguruneko enpresetan egiten diren hautaketa prozesuetan gailentzeko erabakigarria izan daitekeen faktorea. Kulturarteko prestakuntza batek hizkuntzei lotutako trebetasunak ez ezik, egokitzapenerako, beste mentalitate batzuk ulertzeko eta ingurune askotarikoan lan egiteko gaitasunak ere islatzen ditu. Eta, jakina, gaitasun horiek gero eta balioztatuagoak dira ingurune globalean diharduten enpresetan.
BALDINTZAK
UPV/EHUko graduko eta masterreko ikasleei zuzendua dago, beste herrialde batera joango direnak ikastera edo praktikak egitera UPV/EHUk trukerako dituen hitzarmen edo programen bidez. Plaza librerik egonez gero, egonaldietarako oraindik onartua ez dagoen edo inoiz egonaldirik egin ez duen ikasleak ere onartuko da.
Ikastaroa egiteko, nahitaezkoa da ingeleseko B2 ziurtagiria izatea, ikastaroa hizkuntza horretan emango baita oso osorik.
IRAKASKUNTZA
HASIERA ETA AMAIERA DATA: 2025/02/14tik 2025/03/01era
EMATEKO TOKIA: Birtuala
HIZKUNTZA: Ingelesa
INFORMAZIOA/IZEN-EMATEA
SAIL EDO ORGANO ARDURADUNA: Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetza
HELBIDEA: Edif. Vicerrectorado de Campus. Comandante Izarduy, 2
TELEFONOA: 945 01 3437
POSTA ELEKTRONIKOA: pluriling@ehu.eus