Infografia zientifikoa eta datuen-bistaratzea

Infografia zientifikoa eta datuen-bistaratzea (1. edizioa)

INFORMAZIO OROKORRA

IKASTURTEA: 2024/2025
ARLOA: Arteak eta Humanitateak
KREDITUAK: 3,70 ECTS(*) kreditu
MATRIKULA TASA: 307,1€ (Asegurua 4,00 €)
ARDURADUN AKADEMIKOA: Maren Ortiz Zarragoitia

(*)  ECTS kreditu batek 25 orduko balioa du.

AURKEZPENA

Ikastaro honek infografia zientifikoko prestakuntza integrala eskaintzen du, teoria eta praktika uztartuz datu eta kontzeptu konplexuak modu visual, erakargarri eta zorrotzean komunikatzeko. Parte-hartzaileek grafiko eskematikoak eta datuen bistaratzeak diseinatzen ikasiko dute, teknika digitalak eta analogikoak aplikatuz.

ZURE BILA GABILTZA

Zientzia eta komunikazio bisuala uztartzen dituen prestakuntza paregabe baten bila zabiltza? Ikasi munduko infografia zientifikoko aditu onenetako batzuekin eta hobetu ezazu ezagutza bisualaren adierazpenean dituzun trebetasunak. Zure profila honakoa bada, ikastaro hau zuretzat da:

  • Infografia zientifikoan espezializatu nahi duzu.
  • Zientzia, artea, osasuna edo komunikazioaren arloan lan egiten duzu.
  • Dibulgazioa edo ikerketa irudi argi eta erakargarrien bidez hobetu nahi duzu.

Ikasi onenetatik eta eraman zure talentua hurrengo mailara. Zure zain gaude!

IRTEERA PROFESIONALAK

Infografia: Zientzia Komunikatzeko Giltzarri Infografia tresna funtsezkoa da zientziaren komunikazioan, informazio konplexua grafiko argi eta erakargarrietan bihurtzeko aukera ematen duelako. Bere aplikazioa funtsezkoa da dibulgazioan, ikerketan eta hezkuntzan, eta hainbat esparrutan aukera profesional ugari eskaintzen ditu:

1. Dibulgazioa eta Zientzia Komunikazioa

  • Infografiak sortzea aldizkari zientifikoetarako, komunikabideetarako eta plataforma digitaletarako.
  • Material bisuala diseinatzea museotarako, zientzia-zentroetarako eta erakusketa interaktiboetarako.
  • Dibulgatzaileekin elkarlanean aritzea, aurkikuntzak eta teoriak modu ulergarrian azaltzeko.

2. Datuen Bisualizazioa Ikerketan

  • Datu zientifikoak grafiko informatibo eta modelo bisual ulergarri bihurtzea.
  • Eskemak eta diagramak prestatzea artikulu eta argitalpen zientifikoetarako.
  • Ikerketa-taldeei laguntzea emaitzak eta prozesuak grafikoki irudikatzeko.

3. Hezkuntza eta Material Didaktikoa

  • Ilustrazioak eta eskemak diseinatzea testu-liburuetarako, online ikastaroetarako eta aurkezpen akademikoetarako.
  • Material didaktiko interaktiboak sortzea, ikasle eta irakasleentzako diziplina zientifiko ezberdinetan.
  • Eduki bisualak garatzea e-learning plataformetarako eta hezkuntza-aplikazioetarako.

4. Infografia Osasun eta Biomedikuntzaren Sektorean

  • Grafiko azalgarriak egitea medikuntzaren eta farmazia-dibulgazioaren arloan.
  • Eskema anatomikoak, prozesu biologikoak eta patologiak irudikatzea.
  • Infografiak sortzea ospitale, klinika eta osasun-kanpainetarako.

5. Diseinua eta Komunikazioa: Aplikazio Orokorrak Infografiaren erabilera ez da soilik zientziaren esparrura mugatzen; tresna indartsua da beste sektore batzuetan ere:

  • Komunikabideak: Infografistak egunkari, aldizkari eta berri-agentzietan.
  • Marketina eta publizitatea: Marka, sare sozial eta estrategia komertzialetarako grafiko azalgarriak sortzea.
  • Ekoizpen audiobisuala: Motiongraphics eta animazio informatiboen garapena.

BALDINTZAK

Derrigorrezkoa da Lizentziatura edo Gradu bat izatea. Ilustrazio zientifikoa arlo anitzetan aplikatzen den diziplina transbertsala denez, programa hau hainbat profil profesionalentzat dago zabalik. Hala ere, lehentasuna izango dute honako esparru hauetako formazioa duten hautagaiek:

  • Zientzia eta Teknologia
  • Arte eta Diseinua
  • Komunikazioa eta Informazioaren Bisualizazioa
  • Osasun Zientziak.

Horrez gain, ezinbestekoa da ,honako gaitasun hauek izatea:

  • Ilustrazio digitaleko softwarearen ezagutza, bai ingurune matrizialean (raster) bai bektorialean
  • Marrazketa oinarri sendoa, elementu zientifiko eta naturalak zehaztasunez irudikatzeko gai izateko.

IRAKASKUNTZA

HASIERA ETA AMAIERA DATA: 2025/06/16tik 2025/06/27ra
EMATEKO TOKIA: Presentziala
HIZKUNTZA: Gaztelania

INFORMAZIOA / IZEN-EMATEA

SAIL EDO ORGANO ARDURADUNA: Zientzia eta Teknologia Fakultatea
HELBIDEA: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Sarriena z/g. 48940 Leioa
TELEFONOA: 94 601 3548
POSTA ELEKTRONIKOA: ilustracioncientifica.fct@ehu.eus