Industria-marketin digitala (4. edizioa)

Industria-marketin digitala (4. edizioa)

INFORMAZIO OROKORRA

IKASTURTEA: 2024/2025
ARLOA: Gizarte eta Lege Zientziak
KREDITUAK: 12,00 ECTS (*) kreditu
MATRIKULA TASA: 660,00 € (Asegurua 4,00 €)
ARDURADUN AKADEMIKOA: Miguel Ángel Peña Cerezo eta Jorge Tejedor Núñez

(*)  ECTS kreditu batek 25 orduko balioa du.

AURKEZPENA

Unibertsitate Hedakuntzako Ikastaro honek industria-enpresaren kudeaketa digitalari lotutako prestakuntza-eskaerari erantzuten dio, 4.0 eraldaketa bizian murgilduta baitago eta garrantzi handia baitu euskal ekonomiarentzat. Testuinguru honetan, Unibertsitate HedakuntzakoIkastaro honek prestakuntza-bide bat eskaintzen die IKTek industria-enpresen marketin digitalaren ingurunean eraginkortasuna eta lehiakortasuna hobetzeko eskaintzen dituzten aukerak ezagutu nahi dituzten pertsonei.

Edukia:

  • Businessintelligence.
  • Webgunea, bloga eta RRSS.
  • Inbound marketina.
  • IoT eta digitalizazioa industrian.
  • Kudeaketa-esperientziak eta enpresetara bisitak: Mercedes-Benz, Betsaide, Telefónica-Tech, IDOM…

Praktikak: Prestakuntza modular hau Digital Management&ERP: Enpresa 4.0 Masterrarekin lotuta dago. Masterrak digitalizazioarekin lotura handia duten erakundeekin lankidetza estua du, eta enpresetan borondatezko praktikak egiteko programa dauka.

ZURE BILA GABILTZA

Prestakuntza honek industria-sektoreko kudeaketa digitalaren arloko prestakuntza-beharrei erantzuten laguntzen du, bai kudeaketa-profiletan baita profil tekniko-teknologikoetan ere. Merkataritza kudeatzeko eta industria-ingurunean informazioa tratatzeko bokazioa duten pertsonak bilatzen ditugu, espezializatu eta digitalki eguneratu nahi dutenak 4.0 Industriaren erronkei aurre egiteko.

Digital Management&ERP masterrarekin lotuta dago. Aintzatespena: 12 ECTS kreditu

IRTEERA PROFESIONALAK

Unibertsitate Hedakuntzako Ikastaro honek zure garapen profesionalean aurrera egiteko aukera ematen dizu, osagai digital sendoa duen ingurune ekonomiko eta industrial berri batean.

Prestakuntza honek industria-kudeaketaren arloan osagai digital handia duten profil profesionalen gero eta eskari handiagoari erantzuten dio. Hona hemen adibide batzuk: merkataritza-informazioaren kudeatzailea, socialselling/community manager, web-posizionatzailea, datu-analista, garatzaile digitala merkataritza-arloan, salmenta-teknikaria, kanpo-aholkularia, profil digitala duen profesionala industria-enpresetan, etab.

BALDINTZAK

Goi-mailako hezkuntza (aribidean edo amaituta), profil teknikoa edo kudeaketa-profila duena.

IRAKASKUNTZA

HASIERA ETA AMAIERA DATA: 2025/01/21etik 2024/03/28ra
EMATEKO TOKIA: Presentziala: Ekonomia eta Enpresa Fakultateko A4 gela. Comandante Izarduy, 23. Vitoria-Gasteiz
HIZKUNTZA: Gaztelania

INFORMAZIOA / IZEN-EMATEA

SAIL EDO ORGANO ARDURADUNA: Gazteizeko Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
HELBIDEA: Comandante Izarduy, 23. 01006, Vitoria-Gasteiz
TELEFONOA: 945 01 4369
POSTA ELEKTRONIKOA: digitalmanagement4.0@ehu.eus