Generative Playground: LLMs made Easy

Generative Playground: LLMs made Easy (1. edizioa)

INFORMAZIO OROKORRA

IKASTURTEA: 2024/2025
ARLOA: Ikasketa Teknikoak
KREDITUAK: 2,00 ECTS (*) kreditu
MATRIKULA TASA: 270 ,00 € (Asegurua 4,00 €)
ARDURADUN AKADEMIKOA: Ander Barrena Madinabeitia

(*)  ECTS kreditu batek 25 orduko balioa du.

AURKEZPENA

Ikastaro honen helburua hizkuntza-eredu erraldoiak ikuspegi praktiko batetik ulertzea eta programatzen jakin gabe erabiltzea da. Parte-hartzaileek eredu  GPT4o bezalako eredu pribatuak eta LlaMa3 kode irekiko ereduak erabiltzen ikasiko dute. Jorratuko diren gaien artean, prompt engineering, agenteak, chatbot-ak, sorkuntza areagotuko ereduak (RAG) eta hizkuntza naturala prozesatzeko beste aplikazio batzuk izango dira. Ikastaroan gogoeta etikoak azpimarratuko dira, besteak beste, hizkuntzaren alborapena, informazio konfidentzialaren erabilera arduratsua eta inplementatutako ereduen ebaluazioa.

ZURE BILA GABILTZA

Gaur egun hain erakargarriak diren Hizkuntza Eredu Erraldoiak (GPT4o edo LLaMa3) ulertu eta erabili nahi dituen ikasle, langile eta ikerleriei zuzendua. Programazioa jakitea ez da beharrezkoa izango alde praktikoa aurrera eraman ahal izateko.

BALDINTZAK

Behar-beharrezkoa ez bada ere, gomendagarria da OpenAI ChatGPT Plus-en harpidetzea, laborategi batzuk osatzeko.

IRAKASKUNTZA

HASIERA ETA AMAIERA DATA: 2024/10/14tik  2024/10/18 ra
EMATEKO TOKIA: Birtuala
HIZKUNTZA: Ingelesa

INFORMAZIOA / IZEN-EMATEA

SAIL EDO ORGANO ARDURADUNA: HiTZ zentroa
HELBIDEA: Rafael Moreno Pitxitxi 3 – 48013 BILBAO
TELEFONOA: 946 01 4323
POSTA ELEKTRONIKOA: amaia.lorenzo@ehu.eus / olatz.arregi@ehu.eus